Galdetuko bagenu Vivaldiren “lau urtaroak” deituriko lau kontzertuetatik zein gustatzen zaien gehien, erantzunak parekotasunean emango lituzkete, erdiek udaberria eta beste erdiek udazkena. Hala ere, balantza udaberriaren aldera okertuko litzateke, beharbada, gehien entzundakoa delako.
Bai, udaberria negu ilun eta hotzetik gertuago dago –badirudi, Vivaldiren musika bezala, gehiagotan entzun dugula– eta eguzki berriaren berotasuna eta argitasuna nork ez ditu nahi goxatu. Gainera, lozorroan zegoen natura ere hasi da esnatzen eta arnasa berri baten giroa sentitzen da. Beroak eta hezetasunak askotan ito egiten gaitu, baina hori hobea da negu hotza baino. Mendi batera igotzen hasten garenean irteten zaigun izerdi hotza bezalakoa da udaberria, baina gogoa gailurrera iristea da. Bide luzea geratzen zaigu oraindik gailurrera iristeko, udara luze bat eguzki errearen azpian, baina iritsiko gara.
Eta zein ote da ba gailurra? Udazkena. Udaberrian sortu zen ernamuinak landare bihurtu behar du, loratu eta fruitua eman. Udazkena zain dago fruitua jasotzeko. Udaberria jaiotza da, udara ibilbidea eta udazkena heldutasuna, fruitua. Noski daudela erlazionatuta udaberria eta udazkena, obra berdineko bi kontzertu desberdin dira. Ez dago udaberri gabeko udazkenik –udaberri exkaxeko udazken exkaxak, asko–.
Gizakiok ere gure ibilbidean baditugu udaberria, udara eta udazkena – neguak bere xarma izan arren hilotzarekin gehiago lotzen dugu eta horretaz ere hitz egin beharko genuke– eta beti udazkenera iristen garenean gogoratzen gara horretaz. Baina, orduan ere, nahiago dugu gaztaroaz hitz egin zahartzaroaz baino.
Egia da, erretreta hartu eta adinez aurrera goazenok gaztetako kontuak ditugu beti hizpide. Berdin da adin berekoekin bagaude ere, normalean ez ditugu gure garaiko, adineko, gorabeherak kontatzen
Egia da, erretreta hartu eta adinez aurrera goazenok gaztetako kontuak ditugu beti hizpide. Berdin da adin berekoekin bagaude ere, normalean ez ditugu gure garaiko, adineko, gorabeherak kontatzen, beti gaztarokoak ditugu gogoan. Eskolako kontuak, soldaduskakoak, halako festetakoak eta abar dira adinekoen hitz aspertuan dabiltzan gaiak. Gainera, esan beharrik ez dago, zenbat kontu errepikatzen diren tarte txikian. Behin adin batetik aurrera beti txiste berdinak kontatzen omen dira.
Tristea da beti atzera begira jardute hori. Iragana igaro zen eta noizbehinkako oroitzapen faltsuak –diot faltsuak, oroitzapenak inoiz ez omen dira eta errealak, justuak. Gure buruak manipulatzen ditu– beharrezkoak badira ere jar gaitezen orainean eta bizitzako udazkeneko sentsazio eta bizipenen munduan murgildu, ederra baita heldutako fruituak biltzea. Beti gaztaroan bizi nahi hori ez ote da izango ez dugula gure adina onartu nahi?
Duela gutxi amets bat egin nuen. Kale batean nengoela hor ikusten dut hondeamakina handi bat kalean gora zetorrela lasai-lasai. Kale guztia hartzen zuen aurrean zeraman pala handiarekin. Kezkatzen hasi eta alboetara begira hasi nintzen, badaezpada alde egiteko lekurik ba ote nuen ikusteko. Berehala konturatu nintzen zirrikitu txiki bat ere ez nuela makina eta bere palatzar hartatik ihes egiteko eta atzera begiratu nuen ea ihesbiderik banuen topatzeko. Kalearen atzealdea pareta sendoko frontis garbi bat zen, ez zegoen zulorik. Hondeamakina, hortzak lurrean arrastaka zituen pala handi harekin, geroz eta gertuago ikusi nuen eta larritasun hartan, jo batera eta bestera, ez nekien zer egin. Halako batean, zera bururatu zitzaidan: pala barruan gordeko nauk eta ez niak paretaren kontra harrapatuko, behintzat. Eta horrela egin nuen, baina pala barrura sartzeko unean hondeamakinak zuen idatzia ikusi ahal izan nuen letra handiz idatzita: ADINA.
Bizitzako udazkena aipatzen dugunean heldutasuna, fruituak biltzeko garaia, adierazten dugu. Adinak dakarren udazkena koloretsua, sosegatua, barnekoia, pentsaketa eta gogoetarako garaia da. Ez izan adinari beldurrik, horretarako alde egin beharrean, –eta ez daukazu ihesbiderik– sartu bertan, onartu eta goxatu udazkena.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]