Uztaila da eta gogotsu nago hain beharrezko ditudan oporrak heltzeko. Abiadura handiko tren hau geldiarazi nahi dut, ikasturteko estresak utzitako ebakiak osatu, eta distantzia hartu nahi dut lanean zein etxebizitzarekin izan ditudan aldaketak eragindako ziurgabetasunetik.
Eta hasi da zalaparta: "Udarako ze plan? Oporrak norekin egingo dituzu? Nora zoaz aurten?", baita barneko burrunba ere: kilo batzuk hartu ditudala; esnea baino zuriago nagoela, iletsu; ez daukadala plan borobila lotuta eta ongi lotuta; nire lagun guztiak bikotearekin doazela; ez daukadala nahikoa sosik oporretara joateko; ez dudala udarako lanik topatu…. Uda hasi orduko nekatuago nago, hainbeste zarata artean.
Ez da agenda gobernatzeko arazo pertsonala, ordea. Sistemak ondo asko antolatzen ditu gure bizitza zikloak eta denborak. Ikasturtean zehar, gutxienez, zortzi ordu egokitzen dizkigu enplegurako –gehiago ez badira-, zortzi lo egiteko eta zortzi aisialdirako, finean, “kontsumitzeko”. Teorian hori da egitura, nahiz eta zaintza lanetan, lan prekarioak tarteko, denboren proposamen hau ez den erreala, eta denboraren malabaristak garen emakume* asko eta asko. Eta udan aisialdirako denbora gehiago, baina aste pare bat edo, pasatu gabe! Energia pixka bat hartu, eta berriz jarraitzeko! Naturalizatu dugun arren, erlojuaren denbora lan merkatuaren arabera sortutako eraikuntza kulturala da. Produkzioaren denborak ez ditu beste tenpus batzuk kontuan hartzen, prozesuena, zaintzena, harreman sexu afektiboena, alegia, bizitzarena. Bizitza hori eremu pribatuan, ezkutuan, eusten eta goxatzen jarraitzen dugu, denbora ofizialetik at.
Kontsumora bideratutako turismoa, sutsuki desio dugun deskantsurako ilusio bilakatu da, gurpil zoroak biraka segi dezan, beste pieza bat. Klase sozialak markatuko du oporrik egingo dugun ala ez, fantasiazko eta intentzioaz amestutako bidaia egingo ote dugun, edo “ihesaldi erromantikoa” egiteko aukerarik izango dugun. Mugarik gabeko opor festa hauetan pisu turistiko andana izango ditugu aukeran; tokiko jatetxe eta bisita preziatuak ezagutzeko app ezberdinak eskuragai; dena, bertako herritarren bizi eta lan baldintzak kontuan hartu gabe. Ondorioz, masifikatzen dira herri eta hiriak, xahutzen dira bazterrak, prekarizatzen dira herritarren bizitzak, eta kutsatzen da ingurugiroa.
Elite politiko eta ekonomikoen mesedetara dauden enpresek maneiatzen dute joko turistikoa. Emakumeok*, gazteok, migratuok… langileri ikusezina gara, opor iragarkietan ikusten ditugun klase altuko aurpegi txuri, alai, heteronormatibo horien atzealdean gaude. Hoteletako kellyak gara, edo kontraturik gabeko tabernariak, garbitzaileak, zerbitzariak, ume edo helduen zaintzaileak, esplotazio honen jopuntu nagusia, alegia.
“Uda perfektu” horrek emakumeon* gorputzen gaineko bortizkeria handia dakar. Emakumeoi* desiragarriak izateko mandatu horren eraginez, kanon zorrotzak ezartzen zaizkigu, bereziki udan. Bost axola zaizkie gure gorputzak eta bizitzak. Zenbat aldiz ikusi ote ditugu negozio turistikoek erabiltzen dituzten iragarkietan hamarnaka emakumeen* gorputz sexualizatuak? Zenbatetan bilakatu gaituzte sexu objektu? Zenbat dieta, UVA izpi, operazio bikini, depilazio laser eta udarako modelo sexy irentsarazi dizkigute? Zenbatetan sinestarazi digute gorputz bat eta bakarra onartu dezakegula? Patroi irreal eta dikotomiko hauek gure gorputzen aurkako biolentzia dira. Saldu, kontsumitu, jabetu, menderatu: hori da heteropatriarkatu kapitalistaren logika. Hortaz, baita turismoarena ere.
Orduan ze plan? Agian lagun artean, senide artean edo bakardadean erlojua apurtu eta aisialdia bizialdiagatik ordezkatuko dut; edo akaso, abiadura handia eten eta nire etxe edo herrian erlaxatzea lortuko dut, inora ihes egin behar izan gabe. Beharbada herritik kanpo joanez gero, beste begi batzuekin begiratuko diot inguruari, bertan bizi eta lan egiten dutenei. Nire presentziak duen eraginaz hausnartuko dut eta gutxitzen saiatu, nire azalean bizitakoa besteenengan ikusiz, gure kontraesanez kontziente eginda. Horrela, irailean, gure arteko binkuluak, denborak eta bizipenak josiz, zoriontasun produktuak kontsumitzera behartzen gaituen makinaria gelditzeko urrats bat gertuago egongo gara.
Amaia Zufia, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]