Udaltzaingoaren gehiegizko presentzia salatu dute Bilboko Konpartsek

  • Free Munipa Tourra egin dute Bilboko konpartsek udaltzainen gehiegizko presentzia salatzeko. Udalaren segurtasun-diskurtsoarekin bat egiten ez dutela esan dute konpartsakideek.


2019ko abuztuaren 20an - 10:53
Free Munipa Tourra. Argazkia: Txeng Meng.

“Segurokrazia” ezartzea egozten diote Juan Mari Aburto Bilboko alkateari: “Ez gaude ados segurtasunaren inguruan Udalak duen diskurtsoarekin, ezta iaz hainbestetan ikusi genituen polizia kontrolekin”, adierazi dute. Haien ustetan, jai guneak arazorik gabeko eta “aldarte oneko” esparrua izan behar du.

Jai gunea poliziaz betez segurtasuna ez dela bermatzen uste dute konpartseroek; kontrolak jai giroari onik egiten ez diola esan dute, eta oldarkortasuna eta ezinegona sortzen duela uste dute. Udaltzainek kale-saltzaile, konpartsakide eta lehiaketa gastronomikoetako parte-hartzaileekiko aurreiritziak eta jarrera negatiboak izan ohi dituztela ere azpimarratu dute.

Txosnen sarrera guztietan “harropuzkeriaz betetako” polizia talde handiak daudela salatu dute, eta beharrezkoa ez dela adierazi dute, konpartsek ere zaintzan oinarrituta jai giro egoki eta lasaia izaten laguntzen dutela argudiatuz: “Jai gunea konpartsen eremua da, eta guk tirabirarik gabeko eta aldarte oneko esparru bat izatea nahi dugu”, adierazi dute.

 

“Jai eremua distentsio gunea eta aldarte onaren isla izatea nahi dugu”, adierazi dute jai herrikoien aldeko ekintzaileek. “Ez dugu bat egiten Udalaren segurtasun-diskurtsoarekin (…) segurtasuna ez da bermatzen jai gunea poliziaz josiz”. Konpartsen irudiko poliziaren presentzia handiak jai giroan “eragin negatiboa dauka, jendearengan ezinegona ere sorrarazten du”. Jai eremuan polizia asko dabilela, eta herritarrekin “jarrera gogorra” izaten ari direla salatu dute. Irtenbidea, aitzitik, “gizarte lan sakonagoa” egitea dela uste dute, eta bide horretan elkarlanean aritzeko prestutasuna adierazi diote udalari.

Kritika horien aurrean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok polizia kopurua kaleetan igotzearen onurak defendatu ditu: “Eremu batean udaltzain bat ikusten dugunean ondo sentitzen gara, eta jai gunean gauza bera gertatzen da”. Jaiak hasi baino lehen, aurten udaltzainen kopurua bikoiztu egingo zela jakinarazi zuen Aburtok. Hori da herritarrek eskatzen dutena alkatearen esanetan, eta horregatik “beste guztien aurkako norabidean” joatea egotzi die konpartsei. "Polizia gehiagorekin atxiloketa kopurua handitu daiteke", esan du.

Protokoloa aktibatuta

Bilboko Konpartsek erasoen aurkako protokoloa aktibatu dute. Gaurko kontzentrazioa antolatu dute, “astelehenean eraso sexista batzuen berri” izan eta gero. Arratsaldeko 19:30etan bilduko dira Boulevard Zaharrean, “Erasorik ez, erantzunik gabe! Autodentsa feminista!” lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


2024-06-28 | Uriola.eus
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera iragarri dituzte: Itziar Ituño eta Nagore Ugarte

2024ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria nortzuk izango diren iragarri du, gaur arrastian, Bilboko Jai Batzorde mistoak. Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Txupinera eta Pregoilaria.


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


Bilboko Konpartsek ere aldarrikatu dute ez dela betorik, MSren salaketen aurrean

Lehengo astean Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere erantzun egin dio duela bi aste 150 kulturgilek sinatutako manifestuari. Bertan, Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki... [+]


Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek “biolentzia poliziala” eta “zentsura politikoa” salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Mamiki konpartsa feministak amaiera eman dio 43 urteko ibilbideari

Urteroko erantzukizunei aurre egiteko erreleboaren faltan, Bilboko Mamiki Konpartsa Feministak erabaki du 43 urteko ibilbideari amaiera ematea. Mamikik utziko duen hutsunea betetzeko asmoa duenik bada, konpartsa feminista berri bat sortzeko eraikuntza prozesua abiatu baitu... [+]


2022-08-30 | ARGIA
Espainiako Auzitegiak Txori Barrote konpartsa ikertuko du, presoen argazkiak erakusteagatik

Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa tramiterako onartu du Ismael Moreno epaileak, eta konpartsaren jarduna ikertzea eskatu dio Espainiako Poliziari, Bilboko Aste Nagusian "terrorismoa goretsi" ote duen ebazteko.


2022-08-25 | ARGIA
Emakume batek salaketa jarri du, eta Aste Nagusian sexu erasoa egin dioten ikertzen ari dira

Emakume batek salaketa jarri du, asteartean Bilbotik abiatutako tren batean ondoezik eta goizaldean gertatutakoa gogoratu ezinik esnatu ostean. Medikuen behaketak sexu erasoaren hipotesia indartu du, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Jaiak hasi zirenetik erasoak... [+]


2022-08-24 | ARGIA
Jaietan gerta daitezkeen erasoei erantzuteko erabakimenez agertu da Bilboko mugimendu feminista

Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du asteartean, Aste Nagusiko lehen egunean gauzatutako manifestazio feministaren aurka egindako eraso matxistak salatzeko. Gertakariek, kikildu ordez, borrokan berretsi dituztela adierazi dute. Autodefentsa feministaren aldarria... [+]


Eguneraketa berriak daude