"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.
Heldu den maiatzaren 18an UEMA eguna ospatuko da Lesakan. “Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute udalerri euskaldun guztien eguna ospatzeko. Atzo egin zuten programaren aurkezpena Lesakako udaletxeko pleno aretoan eta bertan izan zen, Martin Aramendi UEMAko Lehendakaria. Berak nabarmendu zuenez, UEMA eguna Euskal Herri osoko udalerri euskaldunen eguna izatea nahi dute. Oroitarazi zuen, “Euskal Herriko 175 udalerri direla euskaldunak, herrialdeko %70a”, hain zuzen ere. Horietatik 107 dira momentu honetan, UEMAko kide, baina maiatzaren 18an 111 izanen direla ere azpimarratu nahi izan zuen, azken astean, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren gehitu baitira zerrendara.
Lesakako udaletxeko ordezkariak ere bertan izan ziren, zehazki Eneko Fernandez kultura eta euskara zinegotzia. Berak aipatu zuen “harro" daudela UEMA eguna euren herrian ospatuko delako eta horren harira, azpimarratu zuen programa egiterako orduan kontuan hartu dutela herritarren partehartzea, UEMA eguna horrela izatea nahi dutelako, “ekimen herrikoia eta partehartzailea”.
Programa betea prestatu dute UEMA egunerako eta Aitor Irazoki Bor Bor Bortzirietako Euskalzaleen Mugimenduko kideak xehatu zuen:
09:45: Diana, soinulari eta txistulariekin, Harriondoa kultur etxetik abiatuta.
10:00: UEMAren Batzar Nagusia eta Euskara Taldeen topaketa, ‘Euskararen olatu berria sortzeko gakoak’. Haurrentzako herri kirolak.
12:30: Ekitaldia plazan.
13:15: Fanfarrea, Lesakako Musika Eskolako ikasleekin.
14:30: Bazkaria, Bidenabar taldeak girotuta.
18:00: Bertso-triki-poteoa, Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjorekin.
20:00: Larrain dantza herrikoia, Lesakako gaiteroekin.
20:45: Erromeria, Trikidantz taldearekin.
23:30: DJ festa Fifi & Fefarekin.
Bazkarirako txartelak aldez aitzinetik eskuratu beharko dira, maiatzaren 14a baino lehen. Lesakan (Arrano ostatuan, Izarra okindegian eta Udaletxean), Beran (Errekalden) eta Elizondo (Txokoton) izanen dira salgai. Horrez gain, UEMAk online galdetegi bat prestatu du, txartelen erreserba egiteko.
Azkenik, bideo eta kantu bat ere prestatu dute UEMA eguna iragartzeko eta aurtengo edizioko ereserkia izateko. “Solasa Izan” izenburupean, Itziar Telletxea herriko abeslariak sortu du kantua. Letran Ekhiñe Zapiainek lagundu dio eta musitan berriz, Arrano Band taldeak. Bideoa Mikel Leiza herriko gazteak ekoitzi du. Herriko eragileek elkarlanean egin dute hau ere eta Telletxeak azpimarratu zuen moduan, “euskara komunikazioa tresna bat baino gehiago dela” erran nahi izan dute kantuarekin, “gure izatea osoa dela”, hain zuzen ere.
Maiatzaren 18an beraz, UEMA eguna ospatuko da Lesakan eta egitarau betearekin, euskaldun guztiak gonbidatu nahi izan dituzte herrira ospakizunetan parte hartzera.
Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]
23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.
Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]
EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.
Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]
Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]
Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.
Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.
"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]
Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.
Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.