EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Eusko Jaurlaritzak gertatutakoaren zenbait xehetasun eman dizkio Berria egunkariari, eta jakinarazi du aurkeztu zuela kasazio errekurtso bat. PPk Auzitegi Gorenari errekurtso hori ez onartzea eskatu zion, epez kanpo zegoela argudiatuta. Eta Gorenak, azkenean, PPren eskaera onartu du eta EAEko udaletan euskararen erabileraren lehentasuna arautzen zituen hainbat artikulu baliogabetu ditu.
2023ko urriaren 19an, EAEko Justizia Auzitegiak PPren helegiteari men egin eta udal legea euskararen arloan garatzen duen 179/2019 dekretuaren 18.1, 18.2 eta 33.5 artikuluak baliogabetu zituen. Artikulu horiek arautzen dute, besteak beste, udalen barne dokumentazioa euskaraz nahiz gazteleraz egitea, baina aktak euskara hutsean idazteko aukera dagoela. Erabaki hori hartu zuen epaileetako bat argudiatu zuen gaztelera eta euskara EAEko bi hizkuntza ofizialak izanik, ezin dela "lehenetsi" bietako bat.
VOXek abiarazitako auzibidean arreta jarrita
Jaurlaritzak, ordea, adierazi du Gorenaren erabaki hau ez dela "erabakigarria" euskararen erregulazioaren etorkizunerako. Izan ere, garrantzia gehiago ematen dio Voxek ere abiarazita duen auzibideari. Alderdi politiko berak ezarritako helegite batengatik, EAEko Justizia Auzitegiak 2023ko urriaren 17an ebatzi zuen euskararen arloko udal dekretuaren kontrako lehen epaia: 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala eta 12. artikulua baliogabetu zituen.
Jaurlaritzak azaldu du oraingoz ez duela "intzidentziarik" izan auzibide horretan, eta aurreratu dute laster espero dutela ebazpena: "Espero dugu gai honen inguruan laster behin betiko epaia izatea, egonkortasuna berreskuratu dezagun eta dekretua indarrean mantendu dadin".
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.