Legez kanporatzea eta jazarpena hainbat urtez jasan ostean, ezker abertzalea berregituratzen ari da apurka-apurka. Pasa den asteburua horren erakusgarri: Udalbiltza eraberritua eta Ernai gazte erakundea aurkeztu dituzte jendaurrean.
Udalbiltza berria 403 udaletako 1.257 hautetsiren babesarekin jarri da abian. 154 alkate daude tartean. Hemeretzi lagunek osatzen dute zuzendaritza, eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea da presidentea. Hautetsi ia guztiak ezker abertzalekoak edota independenteak diren arren, badira EAJko batzuk ere, Igor Eguren Ordiziako alkate eta Udalbiltzako talde eragileko kideak azaldu duenez. “Irekita ditugu ateak”, gaineratu du.
Hiru dira erakundearen lehentasunak: kohesio funtsa sortzea, euskal nortasun agiria sustatzea eta nazioarteko biltzarra deitzea. Oinarrien artean “Euskal Herriaren eraikuntza nazionala” eta udalen arteko “lankidetza sustatzea” daude, besteak beste.
Udalbide eta Eudel
Udalbiltza 1999ko otsailean sortu eta azaroan bitan zatitu zen. EAJ eta EAko hautetsiek Udalbide sortu zuten orduan. Hamalau urte beranduago, Egurenek dio badagoela borondatea Udalbiderekin lankidetzan aritzeko, gehitu duen arren, erakunde hori “itzali” egin dela azken urteetan. “Udalbiderekin batera aritzea gustatuko litzaiguke”, adierazi du Ordiziako alkateak.
Bestalde, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen eta Udalbiltzaren egitekoez galdetuta, erakunde “desberdinak” eta “elkarren osagarriak” direla diote Udalbiltzako kideek: “Eudelek babes tekniko eta logistikoa eskaintzen die udalei, eta Udalbiltzak Euskal Herriaren artikulazio nazionala lortu nahi du”. Egurenen hitzetan “harreman zuzena” izango dute: “Ez dugu Eudelen lekua hartu nahi”.
Udalbiltza berregituratu den honetan, Eusko Legebiltzarra ez da oraindik gai izan Udalen legea onartzeko. Hain justu, EAE da udalen eskumen eta baliabideak zehazten dituen araudirik ez duen Espainiako Estatuko erkidego bakarra, Mikel Ormazabal kazetariak El País-en nabarmendu duen moduan. Udalbiltzako ordezkariek azaldu dute auzi horri buruzko eztabaida politikoan parte hartuko dutela. Beldur dira, bestalde, Espainiako Gobernuak proposatutako neurriekin udalen “boterea” ez ote den “txikituko”. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea aldatzeko proiektuak, udalerri txikien fusioa aurreikusten du, besteren artean.
Ernai, gazteak sozialismoaren eta feminismoaren alde
Zazpi hilabete iraun duen Zukgua eztabaida prozesuaren emaitza da Ernai gazte erakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu zuten pasa den larunbatean.
Independentzia, sozialismoa eta feminismoa ditu ardatzetako batzuk. “Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu”, diote gazteek. “Bide honetan gure jarduna gazte problematikaren lanketan, alternatiben eraikuntzan eta nazioaren eraikuntzan oinarrituko da”.
Erakundearen oinarria herrietan ezarri dutela azaldu dute: “Hau hala izanik, antolakuntza ereduan garrantzi berezia dute eskualdeek, herrien arteko harremana sustatu eta borroka komunak koordinatuz”.
Ernairen baitan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak biltzen dira, “prespektiba eta estrategia nazioanala izan arren”. Diotenez, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko gazteekin “harreman iraunkor eta zuzena” dute.
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.
EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.
Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]
CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]
Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]
«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]