“Udalatxeko gurutzea ezingo da berreraiki, gune babestua delako”

  • Larunbat goizean gurutze gabe agertu zen Udalatx. Honek erreakzio ezberdinak izan ditu herrian, eta, Arrasateko Udalak, egunean bertan iragarri zuen gurutzearen desagertzea ikertuko zuela.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 17an - 14:16
Azken eguneraketa: 17:58
Udalatxeko gurutzearen artxiboko argazkia EAJ

Udaltzaingoak ikerketa bat jarri zuen abian gertatutakoaren berri izan zuen une berean eta, aste honetan zehar, ikertzen jarraitu dute. Udal ordezkariek azaldu dutenez, “ikerketa ez da ari ematen emaitza ziurrik, izan ere, gurutzea zegoen ingurua garbi agertu da, eta ez dago gurutzearen zantzurik. Gainera, kokapenak eta gauez egin izanak testigu presentzialen falta ageria ekarri du”.

Gurutzea ezingo da berriz eraiki, gune babestua delako

Arrasateko Udalak natur gune bezala babestu zuen Udalatx 2016 urtean, eta, ordutik, ezinezkoa da eraikuntza lanak egitea bertan, hain zuzen, honako hau dio 164. artikuluak (Udalatxeko eremuari buruz aritzen den artikuluan): “Ezin da eraikin edo instalazio berririk egin, ezta zinegetika-jarduerarekin lotutakorik ere”, eta, zehaztu du, “babestutako lurzoru horretan kokatu behar diren interes publikoko eraikin, instalazio eta azpiegiturak, betiere, Udalatxeko eremu babestua balioesteko jarduerak garatzeko helburu bakarra badute”.

Legearen helburua gunea babestea denez, Udalak ez du aurreikusten gurutze berri bat eraikitzea Udalatx mendian.

Eragile eta alderdiekin elkarlan bilerak

Astelehenean bertan deitu zuen Alkateak Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien bozeramale batzorde berezia gaiaren inguruko informazioa elkarbanatzeko. Bertan alderdi guztiei jakinarazi zitzaien zein egoeratan aurkitzen zen ikerketa, eta Gobernuak eskatutako txosten teknikoak.

Asteazkenean Besaide Mendi Elkartearekin eta Mondraitz elkartearekin bildu da Alkatea, gaia lantzeko asmoz. Aipatutako informazio guztia partekatu eta Udalaitz babesteko beharraz ados agertu dira alde guztiak.

Arrasate Zientzia Elkartearekin eta mendiari lotutako beste elkarte batzuekin ere hainbat hartu eman izan ditu Udalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrasate
2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Avanza autobus enpresari kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Udalatxeko Gurutzea desagertu eta gero

Zenbait iritzi irakurri ditugu azken egunetan, herriaren izenean idatzitakoak, oso partzialak direnak eta inoiz kontuan izan gabe ze egoeran bizi ginen 1971ean. Hau da gure iritzia.


2024-10-14 | Julene Flamarique
Udalatx mendiko gurutzea eraitsi eta... idazki misteriotsu bat utzi dute

Arrasateko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez larunbat goizaldean kendu zuten ezezagunek gurutzea. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan zegoen kokaturik, 1.120 metroko garaieran. 1971. urtean jarri zen eta 250 kiloko pisua eta 10 metroko luzera zituen. Oraingoz ez da gurutzea... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


2024-06-20 | Gedar
Kolonbiako hainbat gazteri iruzur egin dio Arrasateko pertsona batek

Futbolarien agente bat dela antzeztuta, gazteei dirua eskatu eta Kolonbiatik migratzera bultzatu ditu iruzurgileak, sinetsarazita Euskal Herriko futbol talderen batek interesa izan zezakeela haiengan. Gutxienez 25 pertsona engainatu ditu, eta pilatuta izan ditu azpialokatutako... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: “Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara”

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


2023-03-17 | Mondraberri
“Barau egiten ari gara pentsio duinik gabeko emakumeen alde batez ere”

Rufina Olasagasti eta Alberto Kabiketa ‘Kabi’ pentsionista arrasatearrak (goiko argazkian eskuman) barau egiten ari dira, beste hainbat pentsionistekin batera Bilbon. “1.080 euroko gutxieneko pentsioak guztiontzat orain!”.


2023-02-17 | Hala Bedi
“Gurean kalteak eginak daude, ea oraindik obrak eginak ez dauden tokietan zerbait pizten den”

Arrasateko Lezetxikira sartzea lortu eta AHTak egin dituen kalte larriei argazkiak ateratzea lortu duen espeleologotako bat elkarrizketatu dugu Hizpidean.


AHTk Lezetxikin eragindako kalteak “ezkutatzea” leporatu dio EH Bilduk Espainiako Garraio ministroari

AHTk Lezetxiki kobazuloan eragindako kalteez azalpenak eskatu ditu EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak Espainiako Kongresuan.


AHTk Lezetxikin eta Udalaitzen egindako kalteak salatu dituzte dozenaka herritarrek Arrasaten

Lezetxikiko haitzuloan Abiadura Handiko Trenak egindako kalteak salatu eta ondare kultural eta naturala babesteko eskatu diete erakundeei Arrasaten igandean elkarretaratutako herritarrek: "Gure herriko ondarea txikitu duena eliteen interesen menpeko proiektua da",... [+]


AHTren planoak eta Lezetxikiko tuneleko irudiak ez datoz bat, Arrasateko Udalaren arabera

Arrasateko Udalak azalpenak eskatuko dizkio Adif sozietateari Lezetxikin Abiadura Handiko Trenaren obrek eragindako kalteengatik. Horrez gain, informazio eguneratua nahi du, esku artean dituen planoetan trenbidearen trazatua Leibar eta Lezetxikiko karstetik "urrun"... [+]


Eguneraketa berriak daude