Zenbait iritzi irakurri ditugu azken egunetan, herriaren izenean idatzitakoak, oso partzialak direnak eta inoiz kontuan izan gabe ze egoeran bizi ginen 1971ean. Hau da gure iritzia.
Gurutzea jarri zen unea kontestualizatu behar dela uste dogu. Hortaz, noiz jarri zen? Frankismoan; kolpe militarraren Diktadura ezarri eta 32 urteetara. Kolpe militarraren indar faktikoek, orduan esaten zen bezala, La Cruz, la Espada y el Saco, bultzatutako eta finantziatutako diktadura (Elizaren hierarkia, militarrak eta indar errepresiboak, dirudun handiak eta lur-jabeak, hurrenez hurren). Hezkuntza zeinen menpe zegoen? Eliza katolikoaren eta Falangeren esku, jakina: Erlijioa eta Espiritu nazionala. Dena zen bekatu, sexualitatea erreprimituta (besteena, ez eurena), errosario santua egunero, eskutik obatuta elizara igandeetan ikasleak…
Herritar batzuen iniziatibagatik Udalaitzen gurutzea jartzea 1971ean, ez zen ekintza neutroa izan gure ustez; segurutik euren asmoa hori ez izan arren. Hau da, Mondrautar batzuek inori galdetu gabe erabaki zuten 12 metroko gurutzea jartzea herritik bistan, diktadura batean geunden eta laikotasuna debekatuta zegoen garaian. Mondrautar laikoen ideia errespetatu zuten orduan? Ezetz esango genuke, inposaketa bat izan zen.
Orain berriz, beste batzuek, une honetan Gurutzea eurentzat botere zapaltzailea delako, Gurutzea moztu egin dute. Eta gauez egin dute, badakitelako egunez eginez gero atxilotuak izango zirela eta, segurutik, kartzela zigorrarekin gainera (agertu dira bai, zigorra eskatzen ari direnak ekintzaileentzat).
Ekintza honekin mindu dituztela gurutzea jarri zutenak eta beste herritar batzuk? Bai.
Eta 1971ean ez al zuten inor mindu?
Ados egon edo ez ekintzarekin, ekintza politiko baten aurrean gaude. Ekintza honekin ez dute jarri ikur berezirik, 1971ean bezala. Trantsizio politikoa adostu zutenek onartu zuten kolpe militar faxista bultzatu zuten goian aipatu hiru indar faktiko horiek jarraitzea, inongo erantzukizunik eskatu gabe; eta hor jarraitzen dute santuak balira bezala, kriminalak izan zirenean. Zigorrik eskatzekotan, badago hor nondik hasi.
Diktadorea hil ondoren, Espainiar Estatuak akonfesional deklaratu zuen bere burua; horregatik, debekatuta egon beharko zen udal-lurretan (lur publiko guztietan) edozein ikur erlijiosoa jartzea. Are gehiago, gaur egun gure herria osatzen duen kultura eta erlijio arragoarekin. Fede kontuak ezin dira eremu pribatutik atera, are gutxiago udal agenda politikoa markatu.
Herri laiko bat gara, guztien sinesmenak errespetatu behar ditugu, fededunenak eta laikoenak. Eta, une honetan, bide horretatik joatea uste dugu dela zuzenena.
Udalatxeko Gurutzea berriro jartzeko argudioak, Jaungoikoa eta lege zaharretik hurbilago dauden hemeretzigarren mendeko diskurtsoak dira; edo, bestela, aurkari politikoen kontra egiteko dena baliagarria denaren ideiarekin osatutakoak. Harrigarria.
Alternatibatik, aldarrikapen mesianikoen gainetik, Euskal Errepublika subirano eta laiko bat defendatzen dugu, eta defendatuko dugu. Herri, pertsona, animalia eta ingurumenaren eskubideak urratzen dituzten tradizioak desagertzearen alde egingo dugu beti.
Beraz, inor mindu nahi ez badugu, ikur neutralak edo adostutakoak jar ditzagun toki partekatu eta publikoetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]