“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

  • Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berriaren mehatxupean dagoen arren, auzoko kulturaren eta herri mugimenduaren ardatza izaten jarraitzeko asmoa daukatela iragarri dute bertako kideek.


2025eko apirilaren 25ean - 11:38
Urteurreneko ospakizunak domekara bitartean egingo dituzte. Hiruka

19 urte igaro dira Txorimalo gaztetxea zena okupatu zenetik, gaur egun Kabia gune okupatua dena. Zelakoa izan da ia bi hamarkada hauetako bidea gune horretan?

Bidea gorabeheratsua izan da, zalantzarik gabe. Txorimalok ere bere gorabeherak izan zituen: eraikinaren konponketak, epaiketak, pandemia garaia, kaleratze-arriskua... eta baita bere barne-eztabaida eta prozesuak ere. Adibidez, 2016. urtean Hamarnakatu prozesuari lotuta Txorimalok berpizkunde bat izan zuen, eta 2022an, antzerako beste barne-eztabaida baten ondorioz sortu genuen Kabia. Txorimaloko parte ginen kide batzuek Kabian jarraitzen dugu, eta beranduago batu diren belaunaldi berriak ere pisu handia dute gaur egungo proiektuan.

Urte hauetan barre asko egin dugu, izugarri ikasi dugu, eta elkar maitatu eta zaindu dugu, baina noizean behin sufritzea ere tokatu zaigu, itoginak konpontzen, arratoiak uxatzen, lokatza garbitzen edo Poliziaren mehatxuak eta jazarpena jasaten, adibidez. Baina uste dugu, orokorrean, oso bide polita izan dela eta Kabiak aurrera jarraitzea merezi duela, sekulako ekarpena egiten baitio tokiko kultur eszenari, herri mugimenduari eta funtsean autogestioan antolatu nahi duen edonori.

Auzokideekin ere, duela gutxi elkar-bizitza sustatzeko eta zaintzeko hartu-emana izan dugu, eta sentsazioa dugu oro har begi onez ikusten dutela proiektua, eta nabaritzen dutela egiten dugun ahalegina ingurugiroarekin eta ondoko bizilagunekin errespetuz aritzeko.

Zelan ospatuko duzue urtemuga hori?

Energia handiarekin hartu dugu urteurren honen prestakuntza, Getxoko Udalak aurrera eraman nahi duen HAPOaren aurrean ez baitakigu noiz izan daitekeen azkenengoa. Hori dela eta, proiektuaren parte diren pertsona eta taldeei bideratuta egin da. Azken finean, Kabiak auzolana du oinarri eta guztiok guneaz gozatzeko helburuarekin bideratu nahi izan dugu, bertokoei aukera hau zukutzeko lekua utziz. Urtemuga ekintza ezberdinekin antolatuko da, hiru egunez apirilak 24, 25 eta 26, ostegunetik larunbatera hurrenez hurren. Algortan hasiko da urteurrena, ostegunean, pregoia Txiki Otaegin hasiz eta Azebarrin pare bat kontzerturekin. Ostiralean auzolana, bazkaria girotua eta jolasak izango ditugu, larunbateko eguna prestatzeko. Azkenik, larunbaterako kartel lodi bat prestatu dugu jolasak bertso bazkaria, Peru Irastorza eta Oihana Bartrarekin, eta gauen kontzertuak talde lokalen eskutik Nazka eta 2dean Eromeria taldeen eskutik. Espero dugu kartela guztiontzako erakargarria izatea!

Eta, etorkizunera begira, zelan aurreikusten duzue gune okupatuaren bidea?

Egia esan, orain, Getxoko Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz Kabia gune okupatua egoera ezegonkor baten dagoela esan dezakegu; izan ere, urbanizazio plan horrek Kabia bota eta bertan luxuzko etxebizitzak egitea aurreikusten du.

Dena den, ziurgabetasun hori hor egon arren, ez dugu etsitzeko intentziorik, proiektua aurrera ateratzen ari gara eta hala jarraituko dugu etorkizunean ere. Horren adibide da laster ospatuko dugun 19. urteurrena, ez azken aldian egin ditugun Kabiaren mantentze- nahiz hobekuntza-lanak, hala nola teilatuaren konponketa zati handi baten berritzea, sukaldearen erreforma, grabaketa gelaren berrikuntza, oilategia, ortua…

Gainera, herrian HAPO hori gelditzeko plataforma dugu eta epe laburrean gure helburuetako bat borroka horri ikusgarritasuna ematea izango da; batez ere, HAPOaren inguruko herri galdeketa antolatzeko egiten ari diren sinadura bilketari.

Hala ere, urbanizazio planak aurrera egitekotan, kaleratzeari aurre egiteko lanketan hasiko gara buru-belarri. Konbentzituta baikaude Kabia bezalako guneak eta proiektuak funtsezkoak direla, herri nahiz eskualde ororentzat. Ekimen ezberdinen bidez gazteak antolatzeko aukera ematen duen eremua delako, adibidez: hitzaldiak, kontzertuak, jaialdiak, mendi irteerak, musika taldeentzako entsegu lokala, ortua, oiloak...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


2025-03-27 | Uriola.eus
55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


Eguneraketa berriak daude