Iruñeko euskalgintzako kolektiboek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dute martxan "Udalak nirekin euskaraz" kanpaina, Iruñeko Udalaren hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko helburuz. Horretarako, herritarrei eskatu diete partekatu ditzatela azken urtean izandako bizipenak, izan udalarekin euskaraz komunikatu ezin ahal izatea edota aisialdi eta kultur jarduerak gaztelera hutsean izatea, adibide gisa. Urtarrilaren 31ra arte jasoko dira ekarpenak.
“Udalak nirekin euskaraz” kanpaina aurkeztu dute Iruñean, herritarrek udalaren aldetik pairatutako hizkuntza eskubide urraketak partekatu ditzaten. Iruñeko euskalgintzako kolektiboek (AEK, AET, ELA, Haur Eskoletako Gurasoak, IKA, LAB, Sortzen, STEILAS, Zaldiko Maldiko) eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatu dute, udalaren erantzukizuna dela uste baitute egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko baldintzak bermatzea.
Euskararen aldeko jarrerarik ez, eta udalak "euskaraz bizi nahi duten herritarrekiko gutxiespena" eregiten duela salatu dute. Adibideak eman dituzte: hasteko, hiriko euskararen ordenantzan, euskara ez da gaztelaniaren pare jartzen. Zerbitzuak ere ez dira berdintasunean bermatzen, euskarazko berri gutxiago zabaltzen direlarik, eta berdin aisia eta kultur eskaintzetan non euskaraz egiteko ia aukerarik ez dagoen, edota udalaren ekitaldi publikoetan euskarak ia presentziarik ez duen.
Hala, herritarrei ondorengo ariketa proposatu diete: Iruñeko Udalaren aldetik azken urtean jaso dituzten hizkuntza eskubideen urraketen berri ematea, euskalgintzak eta Behatokiak txosten batean jaso ditzaten, eta udaleko arduradunei aurkeztu diezaioten, baita Euskal Herriko irakurketan txertatu ere.
Zeintzuk dira hizkuntza eskubideen urraketak? Ariketaren koordinatzaileek adibideak eman dizkiete herritarrei: udaleko telefono batera deitu eta euskaraz artatua ezin izatea; udalaren jakinarazpen edo gutuna gaztelania hutsean jasotzea; udalaren iragarki gehienak gazteleraz izatea; edota aisialdirako jarduerak euskaraz egin ahal izateko zailtasunak aurkitzea.
Kasu bakoitzaren ahalik eta datu zehatzenak emateko eskatu dute: data, ze sailetik datorren, eta posible izatekotan, dokumentuak eta argazkiak ere bidaltzea. Urtarrilaren 31ra arte jasoko dituzte ekarpenak.
Honako bideak zabaldu dituzte “Udalak nirekin euskaraz” ariketarako:
Herritarrak animatu dituzte administrazio publikoekin ere euskara erabiltzera eta ahaldundu daitezen pairatu dituzten eskubide urraketak salatzeko.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]