Donostia tentsio handiko eremu izenda dezala eskatu dio udalak Jaurlaritzari

  • Izendapenak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea ekarriko du. Nolanahi ere, udal ordezkariek argi utzi dute, legediaren bitartez soilik, ezin izango zaiola aurre egin etxebizitzaren aferari. Ondo bidean, 2025eko lehen hilabeteetan indarrean sartzea aurreikusten dute.


2024ko azaroaren 07an - 08:30
Eneko Goia alkatea eta Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitza zinegotzia, prentsa agerraldian. Donostiako Udala

Hilabeteak daramatzate tentsio handiko eremuaren izendapenari tiraka, eta, gaur, dokumentuak esku artean, Donostiako Udal Gobernuak eskaera ofiziala egin du: Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hiria, bere osotasunean, tentsio handiko eremu izendatu dezala. Izendapen horren bitartez, udalak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea du helburu. Batik bat, azken urteotan areagotu diren alokairu igoerak ekiditea bilatzen du, baina udalean argi dute legedia ez ezik, bestelako tresnak ere erabili beharko dituztela etxebizitzaren aferari irtenbide bat topatzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallusek agerraldia egin dute eskaera iragarri eta izendapenaren arrazoiak azaltzeko. Donostia Tentsio Handiko Eremu izendatzeko irizpide nagusia hiriko etxebizitzen alokairuaren prezioak bermatu du, alkatearen arabera. Adierazi duenez, alokairuaren kostuak eta etxebizitzaren gastu gehigarriek familia bakoitzaren diru sarreren %30 gaindituz gero, izendapena jasotzeko moduan dago. Bada, Donostiaren kasuan, %31,6koa da adierazle hori.

Gauzak horrela, Goiak azaldu du udalak etxebizitzaren afera konplexuari irtenbide bat ematen saiatu dela legediaren bitartez. Nolanahi ere, argi utzi du etxebizitza soziala bultzatzea beharrezkoa izango dela alokairu eskuragarria sustatzeko: “Izendapena oso irtenbide soila da. Ez dezagun pentsatu honen bitartez, Etxebizitzak duen arazo konplexuari irtenbiderik jarriko diogunik”.

Alokairuei muga

Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallusek azaldu duenez, ondorio nagusia “alokairu prezioen arautzea” izango da. Horretarako jabe txikien eta bost etxebizitza baino gehiago dituzten jabe handien arteko banaketa egin dute. Jabe txikiekin egindako kontratu berriei dagokionez, azken kontratuan ezarritako prezio berdinean mantendu beharko dute alokairua, eta soilik %10eko igoera egin ahal izango dute, betiere hamar urtetik gorako kontratua izanez gero, edo etxebizitzan bertan birgaitze lanak eginez gero.

Bost etxebizitzatik gorako jabe handien kasuan berriz, Erreferentzia Prezioen Indizeak ezarriko du alokairuaren zenbatekoa, etxebizitza aurretik alokatuta izan ala ez. Indize hori Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioak ezarriko du, Foru Ogasunak emandako informazioarekin. Era berean kokalekua eta etxebizitzaren ezaugarriak kontuak hartuko direla zehaztu du Arzallusek.

Berehalako ondorioak

Donostiako Udalak 2023ko udaberritik darama tentsio handiko eremuaren izendapenarekin gora eta behera. Azken hilabeteotan,  “lan handia” egin dela baieztatu du Goiak, udalbatzarrak hala onartuta, presazko bidearen bitartez egin baitituzte beharrezko dokumentuak. Udalak izapideak bideratu dituenetik, hain zuzen, etxebizitza merkatua aldatu egin dela baieztatu du Goiak: “Salto bat egon da, epe luzeko alokairutik, denboraldiko alokairuetara”. Udal teknikarien datuek berretsi dute informazio hori; izan ere, 2500 etxebizitza zeuden alokairuan 2022an; 2023an, berriz, 400 gutxiago ziren.

Epe laburreko kontratuen harira, Goiak gogorarazi du, erabilera epe luzekoa bada, “iruzurra” egiten ari direla. Udaletik, baina, ez dute inolako jarraipenik egingo, kontratu zibilak direla arrazoituta: “Ez dagokigu guri ikuskatzen lan hori egitea, bakoitzak salatu behar du halako egoera batean egonez gero”. Hain zuzen, Kaleratzeak Stop plataformak gida bat sortu du halako kasuak identifikatu eta salatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


“Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Antton Valverdek jasoko du Adarra saria

Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Eguneraketa berriak daude