Telefono bidezko kontsulta informal bat 21 Zabalgunearen iritzi kualifikatu bezala erabili da atari osoen turistifikazioa baimentzeko. Asteazkenean publiko egin dugun erreportajean, Arabatur elkartearen eta Gustavo Antépara PPko kide, enpresari eta Zabalgune 21 sozietateko kidearen arteko loturak eman genituen argitara. Baina Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzak turismora bideratzeko ahaleginak ertz gehiago ditu. Kasu honetan udala eta Alfredo Piris dira protagonistak.
Eraikin osoen turistifikatzea baimentzeko udala, besteak beste, Hirigintza Kudeaketako Zuzendaritzaren aldeko txostenean oinarritzen da: "Arabaturren alegazioa partzialki onartzea proposatzen du, eraikin osoetako etxebizitza turistikoak baimenduz", dio 2020ko uztaileko txostenak. Txostenak Alfredo Pirisen sinadura darama, hamarkadetan Gasteizko hirigintzari loturiko kargu publiko garrantzitsuenetan aritu dena EAJk, PSEk zein PPk zuzendutako udal gobernuetan –besteak beste, 21 Zabalgunearen gerente izan zen 2000 eta 2013 urteen artean–. Eta txosten hori, besteak beste, 21 Zabalgunearen aldeko iritzian oinarritzen da: “Arabaturren alegazioari dagokionez, udaleko hirigintza-sozietatearekin [21 Zabalgunea] kontrastatu da (...) eta ondo funtsatutzat eta onargarritzat jotzen da erabilera turistikoko etxebizitzak eraikin osoetan baimentzeko aukera”.
Existitzen ez den iritzia
Ustezko iritzian, esan beharko genuke. Jakinik Luxury Rental Apartments enpresaren jabe Gustavo Antépara 21 Zabalgunearen administrazio kontseiluko kide dela, hirigintza sozietateko kontseiluaren eta juntaren bileren aktak aztertu ditugu, jakin nahian 21 Zabalguneak aldeko iritzia eman zuenean Antéparak boza eman zuen ala ez –inhibitu egin beharko zuelakoan, interesen arteko gatazka egoteagatik–. Auziaren inguruko bozketarik edo aipamenik ez dago aktetan. Azkenean, EH Bilduk udalaren erabakiari aurkeztutako alegazioan aurkitu dugu erantzuna. “[21 Zabalgunearen] Txosten hori ez dago espedientean, abuztuaren 6an San Martingo bulegoetan egin genuen espediente-ikustaldian egiaztatu ahal izan dugunez”. Txostenagatik galdetu zuen EH Bilduk, eta 21 Zabalgunearekin egin zena kontraste informal bat izan zela erantzun zioten: “Jakinarazi zitzaigun, ahozko kontsulta bat egin zitzaiola 21 Zabalguneari”.
EH Bilduko iturriek baieztatu digute Alfredo Pirisi egin ziotela galdera, eta horrek adierazi ziela telefono bidezko kontsulta informala izan zela egindakoa –norekin, ez dakigu–. Horrek ez du ekidin, ordea, 21 Zabalgunearen “baiezkoa” iritzi kualifikatu bezala aurkeztea etxebizitzen turistifikazioari baimena emateko.
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.