Udal Legea: Espainiako Gobernuak euskara hutsezko aktak baliogabetu nahi ditu

  • Udal Legea apirilean onartu zen EAEn eta euskara ataleko artikuluek udalerri euskaldunei babes handia ematen dietela aitortu dute eragileek. Aterpea galarazteko lehen saiakera iritsi da.


2016ko uztailaren 08an - 09:40
Irudian Kontseiluak deitutako elkarretaratzea Tolosan 2014an. Carlos Urquijo EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkaria hizkuntza irizpideengatik helegiteak jartzen ari zen hainbat udali. Argazkia: Juan Carlos Ruiz /Argazki Press

Espainiako Gobernuaren ustez hamabi artikulu eta bi xedapen iragankor dira legez kanpokoak. Euskarari lotuak bi artikulu dira. 6.1. artikuluak honela dio: “Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta, gaztelania bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala, eta, alde horretatik, erakundeon jardueretan erabilera normal eta orokorreko zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izango da”. 6.2. artikuluak hauxe: “Toki-erakundeetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, erabakiak eta aktak euskaraz idatzi ahal izango dira”.

Udal Legeari esker, derrigorrezko elebitasuna gainditu da. Zenbait mugarekin, baina udalak euskara hutsean aritu daitezke. Udal Legeak 1982ko Euskararen Legearen planteamendua gainditzen du. Lege horrek toki administrazioak bi hizkuntzetan egitera derrigortzen ditu. 1982ko Legea batik bat udalerri erdaldunei begira egindakoa da, euskara ziurtatu ahal izateko. Alderantziz, besteak beste UEMAk eskatu izan du udalerri euskaldunentzat lege babes berezia izatea. Bada Udal Legeak, neurri handi batean, euskara hutsean aritu nahi duten udalerri euskaldunak babesten ditu. Carlos Urquijo EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkaria denak Euskararen Legea erabili izan du makulu udalerri euskaldunetan euskara hutsezko jardueren kontra egiteko.

Egia da lege berriak euskara hutsean bezala, gaztelania hutsean aritzea balioztatzen duela. Lehen ere administrazioen arteko harremanetan dokumentuak euskaraz bidaltzeak balio juridikoa bazuen, baina liskarrak sortu izan dira, euskara hutsez  zirelako eta ez bi hizkuntzatan. Udal Legeak balio juridiko osoa eman die euskara hutsezko dokumentuei. Beraz, gaztelania hutsezko dokumentuek ere balio bera dute. Adibidez, udal batek besteari euskara hutsean bidal diezaioke dokumentua, eta besteak gaztelania hutsean erantzun.

Alegia, Euskadiko Toki Erakundeen Legeari esker udalerriek administrazio artean dokumentazioa euskara hutsean bidaltzea onartzen da eta Carlos Urquijo EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkariak orain arte jarri dituen moduko errekurtsoek ez lukete aurrera egingo.

Eusko Legebiltzarrak apirila hasieran onartu zuen Euskadiko Toki Erakundeen Legea (Udal Legea ere deitua) EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin. Legearen lehen zirriborroan euskararen atalik ez zegoen. Atala sortu zutenetik legean sartu denera pauso galanta eman da. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hala dio bere balorazioan: legeak helburutzat hartu du toki administrazioan euskara erabat berreskuratzea, udalak eredu eta aitzindari izatea eta euskararen garapena galarazten edo oztopatzen duten trabak alboratzea.

ARGIAren hurrengo zenbakian, 2.516.ean, Udal Legeak euskararen ikuspegitik ekarri dituen abantailak eta guztiz itxi gabe geratu diren zirrikituak aztertuko ditugu.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-09-25 | ARGIA
Martin Aramendi, Ataungo alkatea izango da UEMAko lehendakari berria

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.


Euskarak “estatus juridiko berria” behar duela aldarrikatu du UEMAk

"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]


2023-06-16 | Sustatu
UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k... [+]


2023-06-13 | Leire Artola Arin
UEMAko herrietako bost pediatratik bik ez dute euskara gaitasuna egiaztatuta

Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu du UEMAk Azpeitiko ekitaldian

Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.


Eguneraketa berriak daude