Udalbatzak PSE-EEren mozioa onartu du. Sozialistek ez eze, Usansolo Herria, Bildu eta Galdakao Bizirik taldeek alde bozkatu dute. PPk ezezkoa eman du eta EAJ abstenitu egin da.
Mozioa onartzearen ondorioz, Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko dio udal berrien sorrerari buruz 2012tik indarrean dagoen araua aldatzeko. Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten du arau horrek.
Erabakiarekin, Galdakaoko Udalbatzak ateak zabaldu dizkio Usansoloren bereizketari, bertako herritarren gehiengoak udal berria sortzearen alde bozkatu eta lau egunera.
EAJk atzera egin du azken unean
EAJk Ibon Uribe alkatearen bide-orria proposatzeko asmoa zuen beste mozio baten bidez, baina Udalbatza hasi baino apur bat lehenago atzera egin du.
Zenbait iturriren arabera, oposizioko taldeen onespena lortu ez izanak bultzatu ditu jeltzaleak erabaki hori hartzera.
Uribek adierazi du, berriz, domekako herri galdeketan izandako parte hartze handiari errespetuagatik ez duela aurkeztu bere proposamena.
Haren bide-orriaren arabera, lehenbizi galdeketa egingo zitzaien Usansoloko herritarrei, bereizketa prozesu bat abiatu gura zuten ala ez jakiteko. Horren ostean, balizko udal berriaren mugak eta baliabideak aztertu behar zituen beren-beregi sortutako lan talde batek.
Ibon Uribek bultzatu gura izan duen prozesua behin betiko erreferendum batez amaituko zen. Azken kontsulta hori PSE-EEk aurkeztutako mozioak ere aurreikusten du, eta beraz nahiko segurutzat jo daiteke egin egongo dela. Datarik ez dago, ordea. Orain, Aldundiari dagokio hurrengo urratsa.
Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.
Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.
Larunbatean, desanexioaren aldeko aldarria berriz atera dute kalera Usansolon, eta urriaren 15erako mobilizazioa deitu dute. Bizkaiko Batzar Nagusietan beren borondatea bete dadila, hori lortu nahi dute ekimenokin. Izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran bozkatuko... [+]
Igandean herri-galdeketa egin dute, eta Usansoloren desanexioaren aldeko postura nagusitu da. Bozka eman dutenen %81,54 Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde agertu da.
Usansolon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako 3.647 lagun zeuden deituak Galdakaoko Udalak antolatutako galdeketara, eta haietatik 2.302k (%63,12) eman dute bere iritzia. Herri independente gisa eratzearen alde agertu dira %81,54.
Bizkaiko 113. herria izan nahi du Usansolok, hala erabaki zuten 2014. urtean egindako kontsultan eta 2017an egin zuten sinadura bilketan. Deskonexiorako bide orria adostu zuten alderdi eta instituzioekin, orain ordea EAJk prozesua blokeatu izana salatu du UHk.
Usansolo Herria (UH) taldeak prentsaurrekoa eman du, Usansolo Galdakaotik bereizteko 2016an martxan jarritako prozedura Galdakaoko EAJren eta batik bat Ibon Uribe alkatearen jarreragatik geldotzen ari dela salatzeko. Usansoloren mugak zeintzuk diren berresteko bertoko... [+]
Usansolo Herria (UH) elkarteak agerraldia egin du Galdakaoko Udaletxearen aurrean. Usansoloren desanexio prozesuan Galdakaoko alkateak izandako jarrera salatu du bertan, hala nola Batzorde Parekidearen eraketa.
Usansoloko desanexio prozesuaren barnean, Galdakaoko alkateak ohiz kanpoko Bozeramaile Batzordea antolatu duela salatu du Usansolo Herria (UH) elkarteak. Aukeraketa hori modu pribatuan egin izana leporatu dio.
Bizkaiko Foru Aldundiak men egin dio Batzar Nagusiek otsailaren 3an onartutakoari, eta 2012tik indarrean dagoen foru araua aldatzea onartu du. Arau horrek Bizkaian udal gehiago sortzea debekatzen du.
Udal berrien sorrera debekatzen duen araua aldatzeko proposamen bat egin dezan eskatuko diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari, EH Bilduren mozio bat onartu ondoren. Hala, apur bat hurbilago du Usansolok Galdakaotik bereizteko aukera.
3.000 herritarrek zuten boto eskubidea Usansolo udalerri bihurtzeari buruzko galdeketan eta %73k bozkatu dute, horietatik %90ek desanexioaren alde. Galdeketa Usansolo Herria plataformak antolatu du eta ez du balio juridikorik.
Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua... [+]