Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Udako uztaz gozatzeko hitzordua jarri dute Udako Azoka Ekologikoetan, zenbait elkarteren artean kalitatezko produktu ekologikoak bultzatzeko antolatutako topaguneetan. Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, besteak beste, Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek. Jada izan dira Gasteizen eta Elorrion, eta beste hamabi herritan ere izango dira urria amaitu bitartean.
Sustatzaileek gogorarazi dute duela 30 urte produktu ekologikoa baztertuta zegoenez ezinbestekoak zirela azokak, salmenta puntu garrantzitsuak zirelako nekazari eta abeltzainentzat. Gaur egun egoerak hobera egin du, eta diotenez azokak salmenta gune huts baino gehiago dira elkarguneak eta eredu agroekologikoa sustatzeko eremuak.
Ekoizle eta herritarren arteko harremanari balioa ematen diote, eta azokak batik bat ekoizle txikientzat inportanteak direla oroitarazi dute; zuzeneko salmenta da haietako askoren zutoina. Horregatik, erronkatzat dute ahalik eta jende gehien erakartzea azoka ekologiko hauetan erostera: “Erosketa-aukera bakoitza aldaketa positiboa sustatzeko aukera bat da. Iraunkortasuna, justizia soziala eta ekitatea sustatzen dituzten produktuak hautatzekoa. Kontsumitzaile bezala ekoizpen- eta kontsumo-sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko giltza dugu”, berretsi dute Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideek.
Uztailak 29, Zigoitia (Araba)
Abuztuak 23, Zarautz (Gipuzkoa)
Abuztuak 30, Zumaia (Gipuzkoa)
Irailak 7, Donostia (Gipuzkoa)
Irailak 14, Orereta (Gipuzkoa) eta Algorta (Bizkaia)
Irailak 22, Zerain (Gipuzkoa)
Irailak 28, Mungia (Bizkaia)
Urriak 5, Gasteiz (Araba) eta Durango (Bizkaia)
Urriak 19, Eibar (Gipuzkoa)
Urriak 27, Villabona (Gipuzkoa)
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi larriaz” beste behin ohartarazi, eredu aldaketa exijitu, eta... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]