Udaberria berrasmatu beharra daukagu. Txoratzen gaitu; udara datorrelako ilusioak, oporren ispilatzeak, arropa lodi handiak kentzeak, elektrizitatearen faktura jaitsiko delako lilurak eta abarrek, udaberriaren usain soilak, txoroaldi punttua ematen digute. Txoroaldia bai, ez eroaldia. Behin poeta batek galdetu zidan zer alde zegoen txoroaren eta eroaren artean. Erotzea burua joatea edo galtzea da, txoroak zer galdurik ez dauka. Eta hori, urte garai honetan txoroaldi kirasño bat usaintzen da. Bakoitzak bere eroa bizi duen bezala, txoroaldiak ere bakoitzarenak eta bakarrak dira. Udaberriak ere bai. Hemen bakoitzak bere udaberria bizi du. Udaberriko odolberritzearen txute hori noiz sentitu edo somatizatzen dugun dago koska.
AEBetan eta Kanadan, marmota batek esaten die udaberria noiz etorriko den. Auzoko batek esaten zuen sahatsa (Salix caprea) loratzean hasten zela. Abertzale estu-estuarentzako Gernikako haritza (Quercus robur) pujatzean hasiko da. Santuzaleek Kandelari eta San Blas egunei begiratzen diete, baita birjinari gehien jartzen dioten lorea, kala (Zantedeschia aethiopica), noiz loratzen den ere; baita “udaberri-lorea” eta “ostaiska” ere esaten zaion sanjose lorea (Primula veris) noiz loratzen den ere. Udaberri astronomikoaren ondoren (eguzkia Aries puntutik igarota) lehenengo ilargi beteak markatzen duen aste santuaren gurtzaileek, erabiliko dituzten ereinotzaren (Laurus nobilis) edota palmondoaren (Phoenix dactilifera) lorealdiari begiratuko diete. Basozaleak, landatzeko landarea, sabia edo txirpia muntegietan noiz amaitzen den. Horizale eta arantzazale masokistak otearen (Ulex spp.) loraldiari jarraituko dio. Uztargileak, sahatsaren izerdiari eta pagoaren (Fagus sylvatica) esnatzeari. Patxaranzaleak, elorri beltzaren (Prunus spinosa) loraldi zuri ikusgarriari. Txertatzaileak udare (Pyrus communis), mizpira (Mespilus germanica) eta abar ugaltzeko asmoz, elorri zuriaren (Crataegus monogyna) izerdi gorabeherei. Mendizale bukolikoak pagadien birberdetzea ikusi nahiko du. Sagardozaleak txotxaren sasoia ixtearekin batera loratzen den sagastia (Malus domestica) izango du jopuntu; esaerak honela dio, “martxoko lorea, ez balitz hobea; apirilekoa urrea; maiatzekoa ezer ez baino hobea!”. Diruzaleak, pinuaren (Pinus radiata) beldarraren prozesioak noiz bukatzen diren. Ardo zomorroak, mahastien (Vitis vinifera) inausketako zaurietako negarraren hasiera. Itsuak, zozoaren eta txantxangorriaren bakartsaio berriak.
Nik udaberria gero eta azkarrago hasten delako susmoa dut. Nire aurtengo udaberria iaz abiatu zen: abenduko solstizioarekin etxeko mimosa (Acacia dealbata) loratu zenean; eta magnolia tulipa (Magnolia x soulangeana), lilipak (Narcissus spp.), azeribuztana (Equisetum telmateia), mailukiak (Fragaria vesca) eta baita irasagarrondoa (Cydonia oblonga) ere; zuhandorraren (Cornus sanguinea) kimua ikustean eta abar. Zeurea?
Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]