Uber enpresa estatubatuarrak mundu osoko hirietan sartzeko zein estrategia erabili zuen estrategia agerian utzi dute filtratutako 124.000 dokumentuk. Legeak propio urratu, jendea engainatu eta gobernuen aurkako lobby-lana egin zituzten besteren artean, The Guardian egunkariak argitaratu duenez, Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoaren (ICIJ) ikerketa. Besteren artean agerian geratu da Macronek isilpean enpresari lagundu ziola Frantziako Estatuan sartzen.
2013 eta 2017 arteko dokumentuak zabaldu dira asteburuan eta enpresako zuzendaritzako kideen arteko komunikazioak jasotzen dituzte. Haietako batek onartzen du "piraten" moduan jokatzen dutela, eta beste dokumentu batean aipatzen da: "Seko ilegalak gara" ("We are fucking illegals"). Etikoki zalantza handiak sortzen dituzten praktikak ageri dira filtratutako dokumentuetan, hainbat herrialdetako lehen ministroak, presidenteak, enpresariak edota hedabideetako buruak limurtzeko estrategiak tartean.
Gidaria barne duten autoak alokatzeko zerbitzu moduan jaio zen Uber 2009an. Ohiko taxien antzera erabiltzen da, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Europako 28 hiritan, AEBetako, Mexikoko eta Kanadako 68tan, eta Hegoamerikako, Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako beste zenbait hiritan erabilgarri dago, Wikipedian irakurri daitekeenez.
Azaleratutako informazioaren aurrean, konpainiak adierazi du ez duela aitzakiarik jarriko iraganean gertatutakoengatik, eta gaineratu du ez datozela bat gaur egun dituen baloreekin: "Azken bost urteetan egindakoagatik eta datozen urteetan egingo dugunagatik epai gaitzaten nahi dugu".
Taxistekin gatazka
Uber-ek taxilariekin gatazka bere mesedetan baliatu zuen, agintarien eskutik hainbat baimen lortzeko, filtratutako dokumentuen arabera. Belgikan, Espainian, Italian eta Frantzian, esaterako, taxilariek protestak deitu zituzten kaleetan Uber bezalako zerbitzuen aurka. Parisen, kontramanifestazioetan parte hartzera deitu zituen bere gidariak Uber-ek. Ohartarazi ziotenean "eskuin muturreko matoiek" erantzun egingo zutela eta "borroka bat elikatzen ari zela", "merezi" zuela aipatu zuen garai hartako kudeatzaile zen Travis Kalanick-ek: "Indarkeriak arrakasta bermatzen du, eta tipo horiei aurre egin behar zaie, ezta?". Gidariak "arma gisa" erabiltzea planteatu zuen, eta jasan zezaketen indarkeria "polemikaren sua elikatzeko" baliatu behar zutela. Beste hainbat hiritan errepikatutako gidoiari erantzuten zien horrek guztiak, filtratutako mezu elektronikoen arabera: Kaputxadunek, ustez taxilariek, 2015ean Amsterdamen eraso egin zietenean Uber-eko gidariei, agintariek baimenak eman zizkieten.
Macron-en laguntza
Beste dokumentu batzuek Uber-eko buru ohiak eta Frantziako presidente Emmanuel Macron-en arteko elkarrizketak jaso dituzte. Artean Ekonomia ministroa zen Macron eta honek onartu zuen enpresa isilpean lagundu zuela Frantzian egonkortzeko erraztasunak emanez. Aldiz, Olaf Scholz kantziler alemaniarra "benetako pailazoa" dela aipatzen da Kalanick-en eta zuzendaritzako gainerako kideen arteko komunikazioetako batean, Hanburgoko alkatea zenean eskatu zuelako gidarien soldatak igotzea.
Bestetik, enpresak "panikoaren botoia" deitutako zuen, Kalanick-en aginduz abiatzen zen operazio informatikoa. Ikerketa edo sarekadarik izan zitekeela aurreikusten bazuen, makinak zerbitzarietatik deskonektatu eta edukira sarbidea oztopatzen zuen Uber-ek. Uber Files dokumentuetan jasotzen denez, gutxienez sei bider erabilia izan zen botoi hori urtebetean: Frantzia, Kanada, Herbehereak, Belgika, India, Hungaria eta Hong Kong.
"Egunsentiko sarekadatarako" balizko esku-orria ere aipatzen da dokumentuetan. Politikariak presionatzen zituen Uber-ek, legeei iskin egiteko. Halaber, sarekadak gertatzean, Uber-eko langileek inolako artxiborik ez zeukan bilera-gelara eramaten zituzten autoritateak, eta sekula ez zituzten bakarrik uzten.
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]