Mutrikuko udaletxearen aurrean estatua duen eta Euskal Herriko herri askotako espazio publikoan presente den Cosme Damian Txurruka militarrak kale bat gutxiago izango du aurrerantzean. Mallorcako Palmako udalak berea eta beste hamaika pertsonei frankismo garaian eskainitako kale izenak aldatuko ditu. Eztabaida piztu du eta militarraren defentsa Mutrikuraino heldu da.
Palmako Udalak "frankismoarekiko lotura izateagatik" hamabi kaleren izena kentzea erabaki du. Udalak 1936ko Gerraren eta diktadura frankistaren biktimen Oroimenaren eta Aitorpen Demokratikoaren Legean babestu du bere erabakia. Alkatearen arabera, kaleak berriz bataiatuko dituzte, auzoen izenei homogeneotasuna emateko, hiriaren historia berreskuratzeko, emakumeak aldarrikatzeko eta toponimia tradizionala berreskuratzeko.
Ezabatuko diren nomenklaturen artean, XVIII. eta XIX. mendeetan Espainiako Inperioaren zerbitzura borrokatu ziren hiru militar sartu izanak eragin du polemikak. Pascual Cervera –Kubako independentisten aurka Espainiaren alde aritutakoa– eta Federico Gravina eta Cosme Damian Txurruka mutrikuarra, XVIII. mendeko Espainiako Itsas armadaren izen ezagun eta heroi nazionalak. Biak 1805eko Trafalgargo guduan aritu ziren Espainiako Inperioaren defentsan.
Hiru militar hauei frankismo betean 1942an kale bana eskaini zieten Palman eta udalaren argudioa da frankismoaren aldeko gerra-itsasontzien izenak izatea. Halere, historialari batzuek azpimarratu dutenaren arabera, 1936ko Gerran errepublikarren ontzidiko parte ziren, eta ez frankisten aldekoak. Edonola ere, udalaren erabakiak polemika eragin du eta espainiar nazionalismoaren eta haren inguruko hedabideak aho batez azaldu dira Txurruka eta beste bi militarren defentsan. Erabateko laudorioak eskaini dizkiete Trafalgargo guduaren eta Espainiako Itsas Armadaren "bi heroi nazionalei".
Euskal Herrian ere laudorioak
Mutrikuko Udaleko Turismo sailak idazkia plazaratu du Txurrukaren alde eginez. "Mutrikun jaiotako nabigatzaile handi, kartografo ezagun, marinel ilustratua, pertsonaia bikain eta ikonikoa" dela dio turismo sailak, Txurrukaren inguruan antolatutako turismo jardueren berri ematearekin batera.
Kale, plaza eta estatuak inperioaren krisian
Kosme Damian Txurruka Espainiako Itsas Armadako kide loriatsu bat izan zen XVIII. mendean, eta besteak beste, Espainiako kolonien defentsan aritu zen munduan barrena. Espainiako Armada eta Monarkiaren zerbitzura urte luzez aritu zen, harik eta Trafalgargo guduan hil zuten arte. Tartean, aldi batez Mutrikuko alkate izan zen. 1805ean kanoikada batez hil zuten Trafalgargo gudan.
Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan barrena kale eta plaza ugarik daramate haren izena, eta horien artean ikusgarriena da espainiar militarrari Mutrikuko udaletxearen pare-parean eskainitako estatua: 1865etik han dago. Espainiaren zerbitzura aritutako militar, konkistatzaile eta elizgizonen estatua asko garai hartan jarritakoak dira Euskal Herrian, koloniak bata batearen atzetik galdu eta Espainiako Inperioa, eta nazionalismoa bera, krisi betean zela.
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]
Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]