Iruñeko Peñek eta Memoriaren Autobusak Juanito Etxepareren historia berreskuratu dute, 1931n txupinazoa lehendabizikoz bota zuen iruindarrarena. Baita zuriz janzten lehenak izan ziren Veleta peñako kideena ere. Omenaldi gisa, Udalari aurtengo txupinazoa La Veleta peñako ondorengoek bota dezatela proposatu diote. Txupinazoa nork bota herritarrek hautatu behar dutela aldarrikatu dute Info7k eginiko elkarrizketan.
Ivan Gimenez kazetari eta Memoriaren Autobusa taldeko kideak ekimenaren sorrera azaldu du: "Argitaratu berri dudan El Corralito foral liburuan baneuzkan aztarnak nolakoak ziren errepublika garaiko San Ferminak. Hoien artean aurkitutako bi ekitaldi nagusiak dira txupinazoaren jaiotza eta arropa zuriz janzteko ohitura. Memoriaren Autobuseko kideei ere oso interesgarriak iruditu zitzaizkien eta hasieratik argi genuen Peñen Federazioarekin elkarlanean egin behar genuela hau".
Txupinazoaren sortzailea Etxepare izan zen, ez zinegotzi falangistak
Ivan Gimenez: "Txupinazoa anonimoa zen hasieran, piroteknia enpresa batek hainbat suziri jaurti zituen jaiak hasten zirela iragartzeko. 1931n Juanito Etxepare iruindar eta kale Nagusiko tabako dendariak, errepublikano eta ezkertiarrak, baimena eskatu zien suziri bat botatzeko, eta ekitaldiak anonimotasuna galdu zuen. Juanito Etxepare izan zen beraz, txupinazoaren asmatzaile edo bultzatzailea. Gerra zibila hasi bezain laster Juanito Etxepare desagertu egin zen, argi dago errepublikazale eta ezkertiarra izateagatik fusilatu egin zutela, baina orain arte inork ez du bere gorpua aurkitu. Eta gerra zibila bukatu orduko, Iruñeko zinegotzi falangistek hartu zuten txupinazoa botatzeko ohorea, eta inongo lotsarik gabe bereganatu zuten. Juanito Etxeparek Gaztelu plazan botatzen zuten suziria Udaletxe plazara eraman zuten. Eta egun, Iruñeko udaletxeko webgunean agertzen da zinegotzi falangista horiek, Perez Salazar eta Joakin Ilundain zirela txupinazoa botatzeko ohituraren asmatzaileak. Juanito Etxeparerekin batera, bere memoria ere fusilatu zuten nolabait".
Jantzi zuria, langileena
Ivan Gimenez: "La Veleta Peña Jarauta kalean zegoen. 1931n, errepublika garaiko argazkian ageri da Peña osoa zuriz jantzita. Jendea zuriz jantzita aurkitu dugun lehen argazkia hori da. Demagun horiek zirela ohitura asmatu zutenak. Langileak ziren, margolariak, ezkertiarrak, anarkistak, sozialistak... Gerra zibila hastean errepresaliatuak izan ziren eta haietako batzuk fusilatuak, Bardeetako Valcardera triskantzan hain zuzen. Euren memoria desagertu omen da. Denok janzten dugu arropa zuria omenaldi inkontziente moduan, eta gure asmoa da omenaldi hori kontziente bihurtzea".
Herritarrek berreskuratzearen alde
Hodei Garcia, La Alegria Peñako presidentea: "Peñen Federazioan ikusten dugu txupinazoa eta beste hainbat ekitaldi gero eta gehiago erabiltzen direla tramankulu politiko gisa. Txupinazoa botatzeko eskubidea zenbait alderdik bakarrik dute, azken urteetan alderdiren batek gauzak nola egin dituen ez bazaie gustatu Osasunak botako du edo Gurutze Gorriak... uste dugu ikur bihurtu diren ekitaldiak biztanleriarenak izan behar luketela eta biztanleriak erabaki behar lukeela zer eta nola egin txupinazoa. Ez dugu uste bozka batzuengatik Udalak eskubidea duenik txupinazoa erreminta politiko gisa erabiltzeko".
Ivan Gimenez: "Arropa zuriarena ere oso bitxia da: nire ustez omenaldi kontziente bat izan beharko luke, langile eta ezkertiar haien memoriaz egiten dena. Azken urteotan, barcinakeria amaigabe honetan, zuriz joateko ohitura ere berenganatu dute prozesioan, ekitaldi ofizialetan... eta gogoeta gabeko erreakzio moduan, iruindar asko hasi ziren beste mota bateko arropak janzten. Modu injustuan, azken urteetan arropa zuria goi mailako klasearen ikur bihurtu da eta berreskuratu behar dugu, lapurtu digutelako".
Bi omenaldiak bateratuko dituen ekintza
Hodei Garcia: "Proposamen zehatza dugu, aurten La Veleta Peñako ahaide edo ondorengoek bota dezaten txupinazoa [tartean 1931ko argazkian ageri den hiru urteko mutiko zen hark], zuriz janzten hasi zirenei omenaldi egiteko. Eta hemendik aurrera Iruñean eztabaida piztu dadin, biztanleriak erabaki dezan txupinazoa nork bota. Erreminta politikoa izateari utzi diezaiola, zeren badirudi alderdi bat edo bik bakarrik erabakitzen dutela nork botatzen duen. Guk nahiago genuke herriaren ekimena izatea eta herriak aukeratzea. Eskultura bat ere egin dugu, eta asmoa da urtero Txupin Etxepare saria ematea".
Ivan Gimenez: "Aurten lehen aldiz banatuko dugun Txupin Etxepare saria La Veletako Peñaren ondorengoei emango diegu. Horrez gain udalak baimentzen badie txupinazoa botatzea askoz hobe, baina gure eskultura behintzat jasoko dute".
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.
Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.