Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela ohartarazi du. Jai herrikoien alde eta aldundiaren asmoen kontra mobilizazioa deitu du abuztuaren 3rako, jaien hasieraren bezperan.
“Azken agerraldian azaldu bezala, jai herrikoiak, dugun izaeragatik, Tiket Baiaren aplikaziotik salbuetsita egon behar garela uste dugu” dio Gasteizko Txosna Batzordeak ostiralean zabaldu zuen prentsa oharraren lehen esaldiak. Oharrak izenburu argigarria du: “Jai herrikoien defentsan, aurten ere txosnak jarriko ditugu”. Aurretik, uztailaren 17an, txosnagunea "arriskuan" zegoela salatu zuen batzordeak, aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako.
“Gure jarduna irabazi asmorik gabekoa da eta itzulpen soziala du. jai herrikoiak eta autogestionatuak antolatzen ditugu, parte hartzaileak eta irekiak jendarte guztiarentzako. Hemen ez dago dirua irabazten duen pertsonarik, egiten dugun lan guztia boluntarioa da. Gasteizko herritarrei ekarpena egin nahi diegulako egiten dugu hau, borondatez. Horregatik, ez dugu ulertzen (eta ez du inork ulertzen) enpresa pribatuarekin parekatzea TicketBaia exijitzerakoan. Guk auzolana dugu oinarri, ez dirua irabaztea”, argudiatu dute txosnek TicketBai aplikazioa ez onartzeko hartu duten erabakia. Txosnaguneak Gasteizko jaiei “berebiziko” ekarpen kulturala egiten diotela nabarmendu du batzordeak, ez dagoela irudikatzerik “txosnagune gabeko jairik” 43 urteko presentzia jarraituaren ostean, urtez urte “milaka” herritarrek gozatzen dutela espazioa, eta “ehunka” direla antolaketan parte hartzen dutenak.
Herri mugimenduaren defentsa Gasteiztik harago
“Herri mugimenduaren defentsa” egiteko konpromisoa azaldu du batzordeak, “erasoen” gainetik (“exijentzia ez egingarriak, traba burokratiko edo ekonomikoak”), jai herrikoien antolaketari eutsiz, “batzuei gustatu ala ez”. TicketBai aplikazioa inposatzeko nahia dela eta, Aldundia “arduragabekeriaz” jokatu duela salatu du: “ Ez liokete trabarik jarri beharko txosnen jardunari, kasu honetan, zerga normalizazioak eta iruzurraren aurkako lana aitzakia gisa erabiliz”.
“Erasoa” Gasteiztik eta txosnetatik harago doala uste du Gasteizko Txosnen Batzordeak, eta horren aurka “aktibatu” beharra nabarmendu du: “Euskal Herriko jai herrikoiak antolatzen dituzten edota bestelako irabazi asmorik gabeko ekintzak egiten dituzten eragile eta mugimenduei eragingo diela salatu nahi dugu. jai herrikoien kontra bideratutako erasoak hartzen duen dimentsioa ikusirik, ezin da gehiago luzatu honen kontra aktibatzea”.
Txosnak jarri eta mobilizatu
“Beraz, txosnak jarriko ditugu abuztuaren 3tik 9ra, eta antolatutako egitaraua aurrera eramango dugu, Aldundiaren orain arteko borondate ezaren gainetik”, azaldu du batzordeak oharraren azken puntuan. Horrekin batera, txosnen irekiera egunean eta jaien hasiera ofizialaren bezperan mobilizazioa iragarri du, eta bertaratzera deitu ditu “eraso honen kontrako borroka bere egiten duen pertsona eta kolektibo oro”. Aste honetan emango dituzte mobilizazioaren inguruko zehaztapenak.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.
Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.
Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.
Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.
Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.
Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.
Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]
1957an bederatzi gizonen talde batek asmatu zuen tradizioa bertan behera utzi du koronabirusak. Gasteizko hemerotekan eta artxiboetan toki pribilegiatua izango dute gaurko egunek, 1977an euskaraz argitaratu zen lehen jaietako kartelaren antzera edo Fronton Vitorianoko pilota... [+]