Hamalau urte igaro dira Getxoko Txorimalo gaztetxea okupatu zenetik. Hala, urtemuga hori ospatzeko aurreikusitako datarako gutxi falta dela eta, gaur egun bizi dugun konfinamendu egoeraren aurrean 14. urteurrena atzeratzea erabaki dutela ohartarazteko oharra zabaldu dute gune autogestionatuko kideek. "Aurrerago emango dugu urteurrenaren dataren berri", iragarri dute.
Urteurreneko datarako gutxi falta dela jakitun izanik, zer edo zer publikatzea erabaki dugu 14. urteurrena bertan behera utziko dugula argitzeko.
Azkenengo urtean batez ere, nahiko kezkatuta agertu gara asanbladako kideok ikusten genuelako nahiko zaharrak ginela eta agian, genuen munduaren ikuspegia zaharkituta zegoela; ez dakigu oso ondo Bad Gyal eta La zowi ezberdintzen, sentitzen dugu. Uste genuen ere "Tusa" txupito berri bat zela, desastre.
Honekin batera, Txiki Otaegi enparantzan hamalaugarreneko asanbladak egiten hasi ginen eta egia esan pila bat jende (dinosauroak ez zirenak ere) agertu ziren ideia eder eta loratuak botaz. Horregatik, urteurrena bertan behera orain uzteak ez du esan nahi ez dugula egingo, daukagun indarra probestu eta denborarekin, nahi dugun ereduaren aldeko ospakizuna antolatuko dugu. Ezin ditugulako danon arteko elkarrizketak ziurtatu (asanbladako jende zehatz batek lanera joaten jarraitzen du gainera), inertziazko jokabideetan jausi nahi ez dugulako eta danon arteko elkarlana eta zaintza bermatu nahi dugulako aurrerago emango dugu urteurrenaren dataren berri.
Bitartean, egunotan Txorimalo Gaztetxean dauden kolektibo eta norbanako ezberdinek proposatzen dituzten ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu lotsa batzokietan aspaldi galdu zutela!
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.