Bernardo Bidaola 22 urteko lizartzarra eta ETAko militantea 1976ko apirilean edo maiatzean hil zen, ofizialki bere buruaz beste eginda. 201 2018ko maiatzean, ostera, bere gorpuari autopsia egin zion Paco Etxeberria auzi-medikuak eta bertsio ofizialak gezurra esan zuela ikusi zen.
1976ko apirilaren 25ean ETA pm-ko komando bat muga zeharkatzen ari zen Sara eta Etxalar artean, Leizarreta izeneko inguruetan. Iñaki Hernández 18 urteko mugalaria eta Donostiara zihoazen hiru etakidek –Eugenio Talavera Tala, Gregorio Garitaonandia Borda eta Bernardo Bidaola Txirrita– osatzen zuten taldea. Etakideetako batek bihurri bat izan zuen orkatilan eta horrek martxa moteldu zuen. Kontua da Guardia Zibilak ikusi egin zituela eta tiroka hasi zela taldearen aurka. Gidari lanetan aurrean zihoan Hernandez zauritu zuten lehen tiroketa horretan. Beste hiru kideek ihesari eman zioten, baina beste bala batek Bidaolaren orkatila zeharkatu zuen atzetik aurrera sartuta.
Tala-k eta Borda-k ihes egitea lortu zuten eta goiz horretan bertan Donibane Lohizunera iritsi ziren. Hernández lurrean ikusi zuten etzanda eta Bidaolak “segi aurrera” esan zien. Kidea ikusi zuten azkenengo aldea izango zen. Komandoaren helburua Donostiako Martuteneko espetxean prest zegoen ihesari babesa ematea zen, baina ihesa ia prest zegoela, tunela egiteko materialarekin harrapatu zuten etakide bat kontrol batean eta bertan behera geratu zen.
Apirilaren 25eko goiz horretan bertan Guardia Zibilak gertakarien berri eman zion Hendaiako Aire eta Muga Poliziari, Hernández eta Bidaola zauritu zituztela esanez, baina azken honek ihes egitea lortu zuela. Honek ihes egin bazuen, aldiz, nola zekiten bere izena, are gehiago agiri faltsuak zeramatzanean? Txirrita-ren lagun eta ezagunek miaketa lan ugari egin zituzten desagertua azkenekoz ikusi zuten inguruetan, baina ez zuten arrastorik ikusi. Ordu batzuk geroago, guardia zibilak militantearen familiaren etxea miatu zuen Tolosan, familiari gertatutakoaren berri eman gabe.
Astebete beranduago ETA pm-k agiria argitaratu zuen, Bidaola Guardia Zibilak atxilotu zuela eta Iruñeko kuartel batera eraman zutela, legez kanpoko egoeran. Bigarrengo agiri batean zioenez, hainbat lekukok ikusi zuen, tartean CRS patruila batek, nola eramaten zituzten land rover batean atxilotuta bi zaurituak.
Maiatzaren 27an familiak Madrilen zigilatutako gutuna jaso zuen, irainez josia eta Bidaola mendekuz hil zutela esanez. Egun batzuk lehenago kalez jantzitako bi polizia desagertu ziren Hendaian, eta haiekiko mendekua zela zioen. Ustez ,ETA pm-k hildako bi polizien gorpuak 1977an agertu ziren Angeluko hondartza bateko bunker baten azpian lurperatuak.
Maiatzaren 28an, Ziburun egiten zen Askatasuna aldizkariak jasotako deia medio, pertsona batek jakinarazi zuen Bidaolaren gorpua zehazki non zegoen, Arondoa izeneko inguruan. Bederatzi pertsona gerturatu ziren esandako lekura, tartean senitartekoak, eta arbola baten ondoan “jarrita” eta deskonposizio seinale handirik gabe aurkitu zuten, nahiz eta hilabete zeramatzan desagertua; hamar bat metrora, beste arbola batean sostengatua, Remington markako eskopeta bat zegoen. Espainiako Gobernuaren arabera, militanteak bere buruaz beste egin zuen. Garai hartako Espainiako prentsan hainbat bertsio eman ziren, besteak beste bere kideek hil zutela “haren sufrimenduarekin amaitzeko”. Hainbat iturriren arabera, gorpuak hiru tiro zituen, bat buruan.
2016an, heriotzaren 40. urteurrenean, familiak eta lagunek ikerketa berria abiarazi zuten. Espainiako agintarien aldetik ez zuten egindako eskaeren erantzunik izan, baina Baionako prokuradoreak garai hartan Frantziako poliziak egindako txosten osoa jarri zuen beren eskuetan. Horrela ikusi zituzten gorpuaren argazkiak, polizi txostenak eta orduan egindako autopsia. Honen arabera, tiro bakarra zuen, orkatilean, hemorragiarik gabeko zulo garbia eragin ziona. Txostenak ez zuen zehazten heriotzaren arrazoia. 2018n Paco Etxeberriak beste autopsia bat egin zion eta zauri bakarra zuela berretsi zuen. Suizidio arrastorik ez.
Kasuak argitzeke jarraitzen du eta galdera nagusietakoa airean da: Bidaola Iruñean atxilotua izan zuten? 2015ean Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaritzak egindako biktimen txostenean ikerketa gehiago behar zuen auzien artean zerrendatu zuten.
Ander Lizarralde oñatiarrak 2016an kasuari buruzko liburua idatzi zuen. Sasoi hartan albiste honetan jaso genuen liburuaren berri.
Euskal Memoria fundazioko lehendakari Iñaki Egañak ere joan den igandean idatzi zuen gaiaz Gara egunkarian.
Urko abeslariak (Jose Antonio Larrañaga) Bernardori abestia eskaini zion.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.
Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".
Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.
Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.