Txinparta

  • Gaur egun eta aspaldian, ez dira askorik ikus eta entzuten, baina garai batean bai, asko ziren goizean goiz, etxean zintzilik zegoen kaiola barrutik  kantari esnatzen ziren txoriak. Txinparta zuen izena, benetan dotorea zen Txinparta, zilar dirdirak ziruditen bere lumak eta mokoa ere ezin garbiagoa zeukan. Hain dotorea izanik, –nola ez– etxe dotore batean bizi zen. Etxe dotore honen sukaldean zeukan bere kaiola. Eta jakina, kaiola ere ederra zen,  dena urrez estalia.


2020ko apirilaren 22an - 10:23

Bere nagusiak ongi zaintzen zuten, beti behar zuen  janaria izaten zuen ontzi txukun batean, baita ura ere behar adina.

Gauza guzti oiek aski ez, eta Txinpartak sekulako sortea zuen. Egunero bi orduz kaiolako ateak irekitzen zizkioten hegan egin zezan.

Hau dena kontutan hartuz, Txinparta pozik bizi zen, munduan ez zegoela bera bezain ongi eta zoriontsu zegoen txoririk pentsatzen zuen.

Urriko egun euritsu batean, etxeko teilatu azpian zegoela, bere bi orduko askatasunaz gozatzen, bere luma dirdiratsuak bustitzeko pena ematen ziolako. Eta halako batean, mokoa bustitzen hasi zitzaiola konturatu zen, bere bazterrera begiratu, eta, beste txori bat ikusi zuen.

- Aizu, kontuz ibili, bustitzen ari natzaizu eta, -esan zion erabat haserreturik, bazterrean zeukan txori arrotzari-

+ Barka zaidazu, hor zinenik  ez naiz konturatu -erantzun zion erabat bustita zegoen beste txoriak-       

Txinparta haserretu egin zen erantzun hori entzutean, eta - handik alde egiten zuen bitartean- pentsatu zuen: Nola izan liteke, nola liteke ni ez ikustea, hain ederra eta polita izanik?

Berriro ere bere kaiola miresgarrira itzuli zen eta, etxeko jendeak egin zizkion “mainekin”,  gertatutako guztia ahaztu zuen.

Garai haietan orain baino euri gehiago egiten zuen eta, handik egun gutxi barru, berriro ere, euria barra-barra ari zuen. Txinparta -ohiko zuen bezala-  teilatu azpian zegoen bere askatasun txikiaz gozatzen, eta alako batean,  nor ikusiko eta, aurreko eguneko txori arrotz ber-bera.

Txinpartak begiratu orduko igarri zion  ez zegoela bustita, baina -hegal baten azpian- odola ikusi zion. Txinpartari  txori arrotza horrela ikusteak pena eman zion, eta, hitz egiten hasi zitzaion.

- Zer gertatu zaizu hegal azpian? -galdetu zion Txinpartak-

+ Atzo, teila azpian nagoela irrist egin eta erori egin nintzen, baina lasai, berehala sendatuko zait -erantzun zion txori arrotzak-

- Nola da zure izena? -galdetu zion Txinpartak-

+ Eta txori arrotzak erantzun, - Zeru da nire izena-

- Nik Txinparta dut izena. Aizu non bizi zara, ez duzu bizitzeko etxerik?

+ Bai, mundua da nire etxea.

- Mundua, baina ez al duzu kaiolarik? - Harritu zen Txinparta –

+ Kaiola bat, zer esaten ari zara, kaiola bati deitzen diozu zure etxea? Neretzat kaiola bat, kartzela da -erantzun zion Zeruk-

- Hori diozu nire kaiola ezagutzen ez duzulako, -erantzun zion Txinpartak irribarrez-

+ Ez Txinparta, kaiola hitza entzutearekin aski dut. Urrezkoa bada ere, kaiola beti   

  Kaiola da, guretzat kartzela.

- Baina zuk ez duzu inoiz ikusi nire kaiola eta ezin duzu horrelakorik esan. Nire kaiola oso handia  da. Hegaz egiten ahal dut lasai alde batetik bestera.

 + Zeru triste, oso triste jarri zen, eta malkoak begietan, esan zion: Txinparta, ez duzu ezagutzen benetan zer den hegaz egitea. Ez dakizu zer den itsas gainean ibiltzea. Ikusi ahal dituzu sekula, itsasoaren olatu erraldoiak?

- Ez, baina nik ere egunero bi ordu ditut hegaz egiteko, -erantzun zion Txinpartak-

+ Eta zer? Bi ordu horiek mugatzen zaituzte, beti itzuli behar duzu, bi ordu igaro eta gero. Txinparta, niretzat hori ez da libre izatea, nik trabarik gabe hegan egin nahi dut. Ordurik gabe, lagunekin egon nahi dut.

Loreak usainduz hegan egin, orbela ukitu eta  gainean  lo egin nahi dut.

- Zeru, zurekin gustura nago baina, etxera joan behar dut, -esan zion Txinpartak- Agur.

+ Agur Txinparta, ni gaur hegoaldera noa. Ongi bizi.

Handik aurrera, Txinparta ez zen ordurarte bezain lasai bizi. Zeru, txori arrotzak esandakoak asko hausnartzea  eraman zuen.

Negua atzean utzi eta udaberriko egun dotore bezain eguzkitsu batean, etxeko kaiola dotore ura  hutsik zegoen. Txinpartak itsasoa ezagutu nahi zuen. Txinpartak libre, benetan libre bizitzea nolakoa den, ikasi nahi zuen. Kostatako erabakia.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude