Ibon Cuartero Picazak (Laudio, 1986) futbol entrenatzaile gisa egiten du lan Shanghain (Txina). Koronabirusaren krisia nola bizi izan duen kontatu du.
Txinan bete betean harrapatu zaitu koronabirusaren aferak. Nola bizi izan duzu?
Hemen koronabirusaren kontua ez dakit zehazki noiz hasi zen, baina urtarrilaren azkeneko hamabostaldian gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. Niri Tailandian oporretan harrapatu ninduen eta hortik nire etxera, Laudiora, bueltatu nintzen. Zorte ona izan nuela uste dut.
Gero otsaila amaieran bueltatu nintzen Txinara, hamalau eguneko isolamendua egin eta berriro lanera bueltatu nintzen.
Bitartean hemengo lankideekin hitz egiten nuen jakiteko nola zegoen egoera.
Zein da egoera une honetan?
Orain egoera ia normala da. Ni duela hamar egun hasi nintzen lanean eta ikusten dudana da kalean prebentzioak jarraitzen duela (maskarak, urbanizazioan sartzeko tenperatura neurtzen dizute…).
Nire auzoan, adibidez, jendea hasi da bizitza normala egiten, komertzio asko irekita daude eta garraio publikoa funtzionatzen dago berriz. Eskolari dagokionez, hemen martxoan hasi ziren klaseak online eskaintzen, eta uste dut apirilaren hirugarren astean presentzialak egiten hasiko direla.
Shanghain datozen hilabeteetan dagoen arrisku gehiena kanpotik datozen pertsonekin dago. Hegazkinetik jaitsi baino lehen, adibidez, guztiei egiten dizkiete kontrolak eta barruan itxaron behar dituzte emaitzak.
Positibo bat egonda, mundu guztia zentro berezi batean sartzen dute isolamendua egiteko eta kontrolpean izateko.
Positiborik ez badago, bere etxera edo hotelera joaten dira baina hamalau eguneko isolamendua egin behar dute nahitaez.
Orokorrean, Shanghain sartzen den jende guztiak kontrolak egin behar ditu eta isolamendua bete behar du. Gobernuak guztia kontrolatzen du.
Auzokide komiteak sortu ziren eta datu guztiak jasotzen dituzte. Inor ez dago kontrolatu gabe. Oso zorrotz jokatzen dute kontu honekin, ez dute berriro birusa sartzea nahi.
Zer neurri ezarri dira Txinan koronabirusari aurre egiteko eta nola bizi izan dituzu zuk?
Laudion nengoela harremanetan egon nintzen hemengo jendearekin eta egoera nola zihoan kontatu zidaten. Hemen, larrialdi egoera behin ezarrita, jende guztiak etxean egoteko agindua zeukan.
Garraio publiko guztia gelditu zen, industria guztia ere, komertzioak… oinarrizko beharrek eta eurak sortzen dituzten industria bakan batzuek jarraitzen zuten irekita, baina prebentzio guztiarekin.
Shanghaiko gobernuak kaleak eta leku guztiak desinfektatu zituen eta pertsona boluntario batzuek, arropa bereziekin, hiriko sarrera estrategiko guztiak itxi zituzten. Hau guztia poliziaren laguntzarekin burutu zen.
Zure ustez, Txinak aplikatutako neurriak egokiak izan dira? Europan edo Espainiako Estatuan aplikatu ahalko lirateke?
Haien emaitzak ondo egon direla esaten dute. Hiri honetan, adibidez, ia 400 pertsona egon dira kutsatuta (“gobernuak esandako zenbakiak” direla kontuan izanda betiere).
Dagoen jende guztiarekin, hau izugarrizko datua da. Egia da ere, hemengo kultura eta gizarteak duela hamar urte jasandako beste birus bat duela buruan eta horrek herritarren pentsamoldean lagundu duela.
Hala ere, guztiok ikusi ditugu bideoak non egoera batzuk kritikagarriak diren. Bestetik, hemen lehentasun pertsonen osasuna izan da.
Europan eta Espainiako Estatuan, aldiz, neurriak gutxika joan dira. Gaur egun, egoera askotan ekonomiaren garrantziak agintzen jarraitzen du pertsonen osasunak baino.
Nire ustez, ez da egokia biztanle asko etxean isolamendua egiten egotea eta aldi berean industriak aurrera jarraitzea, honek pertsona askorentzat dakarren arriskuarekin. Niretzat osasuna da lehenengoa.
Datu gisa, otsaila amaieran eta martxoa hasieran hasi dira hemengo lantegiak irekitzen, baina guztiak gobernuak ezarritako prebentzio neurriekin, bestela ezin zuten ireki. Langileen osasuna oso garrantzitsua zen.
Egia da ere, politikoki eta kulturalki Europa eta Txinak ezberdintasun handiak dituztela eta oso zaila izango zen lehengo egunetik haiek ezarritako neurri zorrotzak hemen aplikatzea.
Italian egondako mediku txinatarrek oso gogor kritikatu zituzten bertan hartutako neurriak. Zer iritzi duzu Europan eta Estatu Espainiarrean koronabirusari ematen ari zaion erantzunaren inguruan?
Txinan gertatutakoa ikusita, harrigarria izan da Europan neurririk ez hartzea. Gero, Italiako egoera gertutik ikusita, harrigarria suertatu zait baita ere Espainiako Estatua neurriak ezartzerako orduan beranduegi joan izana.
Nire ustez, zorrotzagoak izan behar dira eta pertsonen osasunean pentsatu behar dute. Guztia gelditu behar da denbora tarte batez, nahiz eta ekonomikoki txarra izan.
Hobeto da hilabete osoz guztia gelditzea eta jende guztia etxean egotea birusa kontrolpean izateko hiru hilabete tarteka egotea baino.
Biztanleriak ere bere erantzukizuna dauka. Egunero behin edo bitan kalera ateratzen den jendeak besteak kaltetzen ditu. Askok oraindik ez dute ulertu zertan datza etxean egoteak.
Hemen ere, nire lankideek Europari buruzko berriak ikusten dituztenean (jendea kalean, hondartzan, lantegietan, egunero erosketak egiten...) asko harritzen dira. Horregatik egin dituzte Italiako mediku txinatarrek horren kritika gogorrak.
Gustatuko litzaidake jendeari kontzienteagoa izateko deia luzatzea, norbere burua, herria, auzoa eta pertsona oro zaintzekoa.
Gaur egun jende asko lan izugarria egiten ari da guztion onerako eta guk etxean geratzen lagundu behar diegu. Natura ere arnasa hartzen dabil gure onurarako eta ziur nago denbora gutxitan berriro egongo garela bizitza normala egiten.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.