Txinak bake plana aurkeztu du eta AEBek armetan 500 milioi gehiago agindu dizkiote Zelenskyri

  • Txinak Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerra eteteko bake plana aurkeztu du ostiral honetan, Errusiak Ukraina inbaditu zuela urtebete bete denean. Hemen biltzen dugu proposatu dituen hamabi puntuen laburpena.

Gaur goizean Bilbon egindako bilkura. (Argazkia: @CCOOeuskadi) Gaur goizean Bilbon egindako bilkura. (Argazkia: @CCOOeuskadi)

2023ko otsailaren 24an - 12:49
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bat, herrialde guztietako burujabetza errespetatzea, Nazio Batuen Erakundeak agintzen duen gisan. Bi, Gerra Hotzaren mentalitatea bertan behera uztea. Eskualde baten segurtasuna ezin da lortu bloke militarrak handitu eta indartuta. Hiru, erasoak bertan behera uztea. Gerrak eta gatazkak ez diote mesederik egiten elkarrizketari, eta alde guztiek lagundu behar dituzte Errusia eta Ukraina norabide berean lan egin dezaten eta elkarrizketa zuzenari lehenbailehen ekin diezaioten. Lau, bake elkarrizketak hasi behar dira. Bakea eta negoziazioa dira Ukrainako krisiak duen irtenbide bakarra.

Bost, krisi humanitarioari irtenbidea eman behar zaio. Zibilen segurtasuna eraginkortasunez babestu behar da eta korridore humanitarioak eratu behar dira zibilak gatazka-guneetatik ateratzeko. NBEri lagundu behar zaio lan hori koordinatu dezan. Sei, zibilak eta gerra presoak babestu behar dira. Batetik, gatazkan dauden alde biek nazioarteko araudia zorrotz bete behar dute, zibilei eraso ez egiteko; bestetik, Txinak gerra presoen trukatzea sostengatuko du. Zazpi, zentral nuklearren segurtasuna bermatu behar da. Zentral edo gune nuklearrei eraso egitearen aurka dago Txina eta alde guztiei nazioarteko araudia betetzea eskatzen die.

Zortzi, arrisku estrategikoak gutxitu behar dira, eta beraz, ez da erabili behar arma nuklearrik, eta ez da gerra nuklearrik egin behar. Bederatzi, laboreen esportazioak erraztu behar dira, eta alde guztiek bete behar dituzte horretarako Errusiak, Turkiak, Ukrainak eta NBEk sinatutako akordioa. Hamar, aldebakarreko zigor neurriak bertan behera uztea, horiek ezin baitute arazoa konpondu; Txinak bakarrik onartuko ditu NBEren Segurtasun Kontseiluak onartutako zigorrak. Hamaika, industria eta hornidura kateak mantendu behar dira. Alde guztiek egin behar diote uko munduko ekonomia tresna edo arma politiko gisa erabiltzeari. Hamabi, gatazkaren ondorengo berreraikuntza bultzatu behar da. Txina prest dago bere laguntza eskaintzeko.

Biden Ukrainan ezustean

Txinak bake prozesua bultzatzeko proposamena egin duen bitartean, joan den astelehenean AEBetako lehendakari Joe Bidenek ezusteko bidaia sekretua egin zuen Ukrainara Volodomir Zelensky lehendakariarekin biltzeko. Han, 500 milioi dolar gehiago agindu zizkion gerran laguntzeko, eta iragarri zuen aste honetan Errusiaren aurkako zigor ekonomiko gehiago ezarriko dituela. Ohartarazi zion Errusiari ez duela inoiz gerra hau irabaziko eta Ukrainari segurtatu zion AEBen sostengua izango duela “behar den denbora guztian”. Europar Batasuneko agintariek ere norabide berean hitz egin dute Ukraina sostengatzeari dagokionez. Oro har, Mendebaldeko indarrek Txinari egozten diote Errusiaren inbasioa ez gaitzetsi izana eta Errusia sostengatzea.

Printzipioz, Volodomir Zelensky-k ez du arbuiatu txinatarren planaz, baina ezta alde egin ere. Orain arte dauden posizio ofizialen arabera, Ukrainak ez du elkarrizketarik onartzen Errusiak Ukrainako lur guztietatik alde egin arte. Alde biak hildako kopuru handiak izaten ari dira gerran, eta gerra amaitu arte bajak zenbat diren jakitea gaitza izango bada ere, AEBen arabera bai Errusiak eta bai Ukrainak 100.000 soldadu inguru galdu dituzte dagoeneko gerran. NBEren arabera, hildako zibilak 8.000 inguru izan daitezke.

“Gerrarik ez” mobilizazioak Euskal Herrian

Ostiral honetarako, Gerraren aurkako mugimenduek hainbat mobilizazio deitu dituzte, besteak beste, euskal hiriburuetan, “Gerrarik ez, ez Ukrainan ez inon” goiburupean. Bilbon dagoeneko eguerdian egin dute bilkura Isozakiko eskaileretan; Donostian eta Iruñean arratsaldez egingo dituzte elkarretaratzeak, 19:00etan, hurrenez hurren Bulebarrean eta udaletxeko plazan. Gasteizen larunbatez bilduko dira Leizaola plazan 11.00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-06 | Rafael Poch | CTXT
Oreshnik bisitan izan da Yuzhmash-en

Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude