Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Covid-19aren lehen aztarnak agertu zirenetik hiru urtera, Txina izurriarekin borrokan dabil oraindik. Gobernuak neurriak arindu ditu eta nazioarteko bidaiariek ez dute isolatu beharko herrialdera iristean; hori guztia, herrialdeko kasuak gora egiten ari diren bitartean. Hala ere, datu zehatzik ez dago, gobernuak eguneroko datuak argitaratzeari utzi diolako, eta “kezka” azaldu du Osasunaren Mundu Erakundeak, gobernuak datuak ezkutatu dituelako. Bien bitartean, nazioarteko inbertsio funtsek albiste ontzat hartu dute nazioarteko bidaien murrizketen amaiera, munduko bigarren ekonomia handienaren ateak zertxobait irekiago izango dituztelako.
Munduko gainontzeko herrialdeetan pandemia iazko kontua badirudi ere, lehen kasuak agertu ziren herrialdean, munduko erraldoi ekonomiko handienetakoan, buruko min ugari sortzen jarraitzen du birusak. Izurriak eztanda egin zuenetik “Covid zero” politika jarri zuen martxan gobernuak, isolamendu eta jarraipen neurri zorrotzekin. Orain, ostera, egun batetik bestera politikak aldatu ditu, azalpen larregirik eman barik: hilaren 27an jakinarazi zuen gobernuak nazioarteko bidaiariek ez dutela isolatu beharko datorren urtarrilaren 8tik aurrera.
Horrez gain, hilaren 25az geroztik eguneroko datuak emateari utzi zion gobernuak. Jakinarazitako hildako kopuruak aurreikusitakoak baino askoz gutxiago direla adierazi dute nazioarteko osasun erakundeek, eta horrek badu zergatia: osasun adituek jakinarazi dute Txinak aldatu egin duela Covid-19az jota hildakoak kontatzeko era; bakarrik arnasketa arazoekin hildako positiboak zenbatzen dituzte orain. Adituek uste dute datuak ezkutatze horrek esan nahi duela kutsatu eta heriotza kopurua askoz altuagoa dela: horrelakorik adierazi dute Txinako zenbait ospitaletatik, ZIUak “beteta” daudela baitiote.
“Kezka” nazioartean
Txinako Gobernuaren neurri berriek ez dute azalpen argirik izan, eta horrek sortu du kezkarik nazioartean; baina, batez ere, datu faltak sortu ditu zalantza handienak. Izan ere, kutsatu kopuru argirik ez izateak birusaren benetako dimentsioa ezin ezagutzea dakar. Alegia, ez dakite zehatz mehatz norainoko zabalpena duen birusak, eta kontuan hartuta zabalpenak mutazioak dakartzala, are larriagoa da egoera; ez baitakite zein aldaera dagoen Txinan, ezta ere aldaera berri posible horiek zein erantzun izan dezaketen txertoen aurrean.
Egoera horrela, ateak nazioarteari irekitzeak beldurra zabaldu du, bertako egoera kontrolpean ez izateak gainontzeko herrialdeetan ere eragin dezakeela jakitun. Japoniak eta Malasiak, esaterako, neurriak hartu dituzte kasuen gorakada saihesteko: test negatibo bat eta jarraipen epidemiologikoko ziurtagiria eskatuko diete Txinako herritarrei. AEBek, beren aldetik, jakinarazi dute mahai gainean dutela Txinatik heldutako bidaiariei mota horretako neurriak eskatzea.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.
COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]