Covid-19arekin jazotakoa errepikatzea saihestu nahi duela argudiatuta ezarri da larrialdi egoera. Estigma eta diskriminazioa edozein birus bezain arriskutsua izan daitezkeela gaineratu du Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendariak.
Tximino-baztanga birusaren egoera “nazioarteko garrantzia duen osasun publikoko larrialdia” dela adierazi du erakundeak. Uztailaren 23an eman du prentsaurrekoa OMEko zuzendari Tedros Adhanom Ghebreyesus-ek egoeraren inguruan informatzeko. Gaixotasuna munduan zehar azkar zabaltzen ari dela nabarmendu du.
OMEk ezarritako larrialdi-egoera bi urtetan eman duten bigarrena da eta adierazi du birusak mundu mailan duen arriskua erdi-mailakoa dela, Europan izan ezik: bertan arriskua altutzat jo dute. OMEren arabera, “larrialdia ezarri ezean eta gaixotasunari aurre azkar egiten ez badiogu, berriro ere Covid-19aren aurka egindako guduan egindako akats berberak egiteko arriskua dago”.
Kutsatuak
Ghebreyesus-ek prentsaurrekoan adierazi duenez, kutsatutako pertsonen gehiengoa gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonezkoak dira. Horregatik, azpimarratu du, beharrezko ikusten du pertsona talde horri herrialdeek informazio eta zerbitzu eraginkorrak ematea eta hauen osasuna, duintasuna eta giza eskubideak babesteko neurriak hartzea. “Estigma eta diskriminazioa edozein birus bezain arriskutsuak izan daitezke” dio OMEko zuzendariak eta erakundeei deia egin die, HIESa duten pertsonekin esperientzia dutenak barne, haiekin elkarlanean aritzeko estigma eta diskriminazio horri aurre egiteko.
"It’s therefore essential that all countries work closely with communities of men who have sex with men, to design & deliver effective information & services, and to adopt measures that protect both the health, human rights & dignity of affected communities."-@DrTedros #monkeypox
— World Health Organization (WHO) (@WHO) July 23, 2022
Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batek 161 estatu eta eskualdeetako datuak jaso ditu. 15-19 urte arteko nerabeen %24 bizitzan noizbait bikotekidearengandik indarkeria jasan duela jaso dute, eta %28 30-39 urte arteko emakumeek. Daturik okerrenak errenta maila baxuko... [+]
Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.
Nazio Batuen Ingurumen Programak (UNEP, ingelesezko sigletan) berrikitan plazaratutako txosten batek dioenez, superbakterioen agertze, kutsatze eta hedatzeari hesia jarri ahal izateko derrigorrezkoa da murriztea farma-industriak, laborantza industrialak eta osasungintzak sortzen... [+]
Munduan 40 segunduero pertsona batek bere buruaz beste egiten du, eta suizidio bakoitzeko beste 20 saiakera daude, OMEren arabera. Arrisku faktoretzat dute umetan indarkeria edota sexu erasoak jasan izana, besteak beste. Prebentzio-planak egitea da gakoa, osasun publikoko arazoa... [+]
Osasunaren Munduko Erakundeak malariaren kontrako lehen txertoari baimena eman dio asteazken honetan. Haurren osasunerako pauso oso garrantzitsutzat jo dute munduko aditu eta erakunde askotako ordezkariek.
B.1.621 izenekoa txertoekiko erresistentea den aldaera izan daiteke. Baina ikerketa gehiago egin behar dira hori baieztatzeko. Guztira, 1.500 aldaera ezberdin aztertzen ari da Osasunaren Munduko Erakundea (OME).
OMEk nazioarteko arauen arabera egin zezakeen iragarpen mailarik handiena urtarrilaren 30ean egin zuen, ESPII "nazioarteko garrantzia duen osasun publikoaren larrialdia" deklaratuz, baina OMEk "pandemia" hitza erabili zuen momenturarte herrialde askok ez... [+]
Amerikako Estatu Batuak ez dira Osasunaren Mundu Erakundeko kide izango urtebete barru, astearte honetan erakundearekin “erabateko haustura” iragarri duen prozedura burutzen bada.
OMEk egindako inkesta baten arabera, hornitzaileek botikak garaiz entregatzeko “ezintasuna” dute, bestalde, garraio-zerbitzuen itxierak eta osasun-zerbitzuetarako sarbide mugatuak ere ondorioak izan dituela dio.
Koronabirusarentzako tratamendu posible bat izatetik, heriotza tasa igotzera pasatu da sendagaia. Malariarentzako erabiltzen den sendagai batean oinarrituta, martxoan egin zituzten lehen probak Marseillan, eta ordutik beste zenbait herrialdetan ekin dituzte sendagaiarekin... [+]
OMEko osasun larrialdietako buru Mike Ryanen hitzetan, baliteke koronabirusa “inoiz ez joatea” eta endemiko bihurtzea. Birusaren amaieraren datak aurreikustea zaila dela adierazi du, eta txertoa aurkituz gero ere gaixotasunak biziraun egin dezakeela.
Txinan agertu ziren koronabirusaz kutsatutako lehen pazienteak, baina birusaren jatorria oraindik argitzeke dago. AEBetako Gobernuak zenbait alditan leporatu dio Txinari birusa bertako laborategi batean sortu izana, eta akusazioak eta dudak argitzeko asmoz, Osasunaren Munduko... [+]
Nekane Murga EAEko Osasun sailburuak larunbat honetan iragarri du Osakidetzako 35.000 langileei test azkarrak egingo dizkietela, baina oraindik froga horien inguruko galdera asko airean daude.
Epidemia “oso azelerazio handia” hartzen ari dela ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta datozen egunetan posible dela AEBek Italiako kasu kopurua gainditzea. 46.000 kutsatutik gora eta 530 hildako utzi ditu momentuz birusak Amerikako herrialdean.