Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–. Adierazpena, musika eta aldarrikapen sorta izango ditu omenaldiak.
“Tamalez, izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari ‘Txillardegi Udal Liburutegia’ izena jartzeko aldarrikapenak ez du emaitza onik izan hamarkada luze honetan, joan den urteko X. edizioa indartsua izan zen arren. Egin ditugun saio guztiak ez dira nahikoak izan Donostiako Udalak horrelako erabakia har dezan. Ikusten denez, oraingo udal gobernuak zein Donostiako Udalbatzak ez dute horretarako borondaterik, milaka donostiarrek horren aldeko nahia azaldu duten arren”, azaldu du egitasmoak.
Horrela ere, amorerik emango ez dutela iragarri dute: “Datorren maiatza aldean izango diren udal hauteskundeen ondoren osatuko den Donostiako Udal berriari, erabaki hori aintzat har dezan eskatuko diogu, Carlos Santamaria edota Koldo Mitxelena bezala, Txillardegiren izena ere Donostiako kultur paisaian presente egon dadin nahi dugulako, merezi duelako”.
Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]
Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea... [+]
Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]
Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]