Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

  • Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024ko urtarrilaren 15an - 11:00
Txillardegiren omenaldia Gaskonia plazan. Argazkia: Joseba Parron San Sebastian
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur hamabi urte, 2012ko urtarrilaren 12an, zendu zen Jose Luis Alvarez Enparantza, ‘Txillardegi’. Geroztik, senide, lagun eta euskaltzaleek  bat egiten dute urtero-urtero Antiguako Gaskonia plazan, donostiar hizkuntzalari, politikari eta idazlea omentzeko. Hala egin dute gaur ere, ehunka lagunek bildu baitira euskaltzalearen ekarpena nabarmendu, eta erakundeen aldetik merezi duen aitortza aldarrikatzeko.

Eta non Txillardegik non du liburutegia? galderaren pankarta baten aurrean egin dute aurtengo ekitaldia, hamabi urteren ostean, Donostiako Udal Liburutegia bere izenean jartzeko itxaroten jarraitzen dutela salatzeko. “Esperantza bagenuen aurreko urteetako hainbat gertakari medio hamargarren urteurrenean posible izango zela, eta udalak Txillardegik merezi duen aitortza egingo zuela. Baina, zoritxarrez, guztiok dakigu ezinezkoa izan zela beste behin”, azaldu dute Txillardegi udal liburutegia ekimeneko ordezkariek.

Ekitaldian, Kike Amonarrizek hartu du hitza Txillardegi “nola sentitu” zuen azaltzeko. Lehen lerroko “Jose Luis militantea” bizitza osoan erreferente izateaz gain, euskal filologia ikasten zebilen garaian pertsonalki ezagutu baitzuen: “Gure irakasle gertuenetako bat izan zen. Barruan zuen indarra eta bizitzeko indar hori ere transmititu zigun”.  Atzera begira egin du, halaber,  bizitza osoan zehar soziolinguistika arloan egindako ekarpen handia nabarmendu eta behar bezalako omenaldia aldarrikatzeko: “Uste dut bide horretan Txillardegik eman diguna hainbestekoa dela, aitortza publiko hori nabarmenagoa izatea salagarria ere badela”.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteko Intza Gurrutxagak ere hartu du hitza, lau hamarkadako elkarteak izan dituen aldaketak eta aurrerapausoak azaltzeko: “Helburuak tamalez bere horretan jarraitzen du: hain zuzen, Euskal Herria berreuskalduntzea”. Edonola ere, denbora tarte horretan, Txillardegik eta gainerako euskaltzaleek egindako lana goraipatu du, eta bat egin du udal liburutegiaren izena aldatzeko eskaerarekin.

Gaskonia plazan, hizlariekin tartekatu dira musika eta dantza. Peru Aiartzak bertsoak eskaini dizkio euskaltzaleari, eta Janitz Enparantza txistulariak eta Natale Bueno dantzariak egin dute ohorezko aurreskua eta lore eskaintza. Era berean, urteroko legez, txilar landareak landatu dituzte, eta kantuan bukatu dute omenaldia, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek herri ekimenarentzat sortutako bertsoarekin.

Euskararen oldarraldia

Amonarrizek eta Gurrutxagak euskararen oldarraldia ekarri dute hizpidera hitza hartzerako orduan. “Gogoan izan behar dugu euskararen historia etengabeko oldarraldi judizial baten historia dela; intentsitatez eta formaz aldatu izan dena garaiaren arabera”. Nolanahi ere,  azken aldi honetako oldarraldi honek “ezaugarri berezi batzuk hartu” dituela azaldu du , aurrerapausoak oztopatzen dituzten horiek euskara  “bigarren mailako hizkuntzatzat tratatzeko helburua dutela” baieztatuta. Horren aurrean, indarrak batu eta aktibazio soziala bultzatzeko mezua helarazi du Amonarrizek.

Antzeko mintzatu da Gurrutxaga ere. Bere hitzetan , “azken aldian epaitegietatik datorren eraso jasa muturreraino iristen ari da”. Era berean, azaldu du eraso horiek ez dituztela “isolatu moduan ulertzen, estrategia edo egiteko modu baten ondorio baizik”. Dena den, oldarraldia judiziala ez ezik, politikoa eta mediatikoa ere badela ziurtatu du, eta besteak beste, hezkuntza sistemak “haur asko utzi baititu euskaldundu gabe”.

Jarraian omenaldiko irudi sorta:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


2022-04-07 | ARGIA
Txillardegi Liburutegia ekimena bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalaren jarrera ikusita

2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]


2022-01-19 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2022-01-17 | Irutxuloko Hitza
Txillardegi gogoratu dute, haren heriotzaren hamargarren urtemugan

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea... [+]


Mundua Txillardegiren begien bitartez

Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]


2021-12-20 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena oroitzeko programa aurkeztu dute

Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]


2021-07-27 | Tere Irastortza
Agur eta ohore, Txillardegi!
Iztuetak deskribatzen zuen eremua bezalakoa zen euskal literaturarena: otadi mardul, txilardi zabal, isasti handi. Gainerakoa eremu latz. Garai hartan, Txomin Agirreren Garoaren ostean euskaraz irakurri nuen hurrengo nobelak Elsa Scheleen izena zuen.

Ordurako, jakina,... [+]


Eguneraketa berriak daude