Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea erabili du oraingoan, eta hainbat xehetasun gehitu dizkio irudiari. Horma-irudia inauguratzeaz gain, txilar landareak jarri dituzte plazan.
Omenaldia txalaparta hotsez hasi dute Markel Perez eta Guillermo Elizagak. Pixkanaka jendea hurbildu da plazara, eta horma irudiaren aurrean jarri dira. Jarraian, Sua Enparantza dantzariak eta Janitz Enparantza txistulariak ikuskizun laburra eskaini dute. Bestetik, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek Donostiako kale izendegien inguruko bertso sorta eskaini dute. Hiriko kale eta plazek dituzten izenak aztertu dituzte: Mandasko Dukea, Urbieta, Isabel II.a, Maria Kristina… honakoa galdetzen zuten bitartean: “Eta Txillardegik non du liburutegia?”. “Justua izan dadin gure izendegia, Txillardegik behar du liburutegia”, esaldiarekin amaitu dituzte bertsoak. Amaitzeko, Euskal Herrian euskaraz kantatu dute gerturatu direnek, eta amaieran, zazpi jauziak dantzatzeko aukera izan dute.
Herri ekimenak Donostiako udal liburutegi nagusiari Txillardegi Liburutegia izena jartzeko proposamena berrartu du, eta sinadura bilketa abiatu zuten udazkenean. 1500 sinadura bildu dituzte dagoeneko , eta “esperoan” daudela, eta “esperantza” dutela azaldu du Fito Rodiguez ekimeneko kideak. Oñatiko udalak aho batez Txillardegiren omenezko plaka bat jartzea onartu zuela gogorarazi du, eta beraz, ” aldarrikapenari irtenbidea emateko aukerak daudela” uste dute.
Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]
2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]
Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]
Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]