Txillardegi, euskara batuaren aita

  • Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.


2019ko urtarrilaren 18an - 10:32
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Halere niretzat, Txillardegiren obra nagusia, euskara batuaren sorrerakoa da, iparraldean hasia. Baina helburu hori aitzinetik bazuen, oraino bere Donostian zegoen denboratik. Euskaltziandiari bi aldiz adierazi zion izkirioz. Haatik momentoan Euskaltzaindia ez zegoen batere holako berrikuntzen onartzeko prestik.

Ondorioz, 1963an, Txillardegik Hazparnetiko gutunez urgazle karguari uko egin zuen, Piarres Xarriton / Charrittonekin batera, baina Euskatzainburuak horien dimisioak ez zituen onartu. Hor Txillardegik hasi zuen benetan eta egiazki euskara baturako bidea.

1963ko udazkenetik 1964ko udaraino, zortzi hilabetez, euskaltzale batzuk astero bildu ginen Txillardegiren inguruan, euskara batuari buruzki lehen urratzen finkatzeko, Kordelieren karrikako 14an, lehen solairuan, Euskal Idazkaritzari Enbatak prestaturiko gelan. Lehenik argitu dezadan zer zen Euskal Idazkaritza. Kultura elkarte hori mugaren bi aldeetako euskaltzale gazte batzuek hirurogeiko hamarkada hastean sortu genuen euskararen zerbitzuko.

Beraz Euskal Idazkaritzaren egoitzan eta babesean elkarlanean genbiltzan usaian zortzi lagun Txillardegiren inguruan: Hegoaldeko lau eta Iparraldeko beste lau. Burutzeko, bilkura bat egin zen ber tokian, Baionako Biltzarra, 1964ko abuztuaren 29an eta 30ean, Lafitte gidari, mugaren bi aldeetako berrogei bat euskaltzale gazterekin.

Hor onartu ziren euskara batuari buruzko lehen neurriak: grafia, deklinabidea eta bi aditz laguntzaileen lau denbora beharrenak, baita H letrarekiko hitzen oinarrizko hiztegi labur bat.

Baionako Biltzarraren ondotik, horko proposamenak Euskaltzaindiari helarazi genizkion Piarres Lafitte apaiz euskaltzainaren bitartez, eta gehiengoak, 1968ko udan, Arantzazuko Biltzarrean beretu zituen, nahiz Txillardegi ezin zen etorri egoera politikoagatik. Horren txostena kasik osorik onartu zen, bereziki Koldo Mitxelenaren itzal handiari esker. Gero honek gure ibilbidea markatu zuen, baina beti aitortuz Txillardegiri zor geniona. Bai, hala da: Txillardegi, euskara batuaren aita dugu, gero Mitxelena gozaita, eguzaita, aita pontekoa izango bazen ere. Euskara batua hazten ari zaigu beti, edozein izaki bizidun bezala. Txillardegi bera ere ez zen lehenbiziko pauso hartan gelditu, etengabe aurrera egin zuen, jo aitzina bururaino !

Badakigu, aita batek ez du haurra osorik egiten, hasten du eta gero amari dagokio lan luzea, baina zinezko aita beti hor dauka laguntzaile. Txillardegiri biak zor dizkiogu: lehenbiziko pindarra, hura gabe haurrik ez baita, eta gero bere lanez ama Euskatzaindiari ekarri zion hazkurri kritikoa, nahiz bien arteko ezkontza gutiz hutsegin genuen 1980an.

Orain, lehengoak joanik, salbu ni, beste kide batzuk daude Akademian, eta Txillardegiri diogun zorra kitatzera lehiatzen dira. Ber urratsa egin behar lukete, nik uste, gainerako euskal instituzio eta erakunde publikoek. Hala bedi!

Artikulu hau Zu Zeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


2022-04-07 | ARGIA
Txillardegi Liburutegia ekimena bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalaren jarrera ikusita

2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]


2022-01-19 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2022-01-17 | Irutxuloko Hitza
Txillardegi gogoratu dute, haren heriotzaren hamargarren urtemugan

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea... [+]


Mundua Txillardegiren begien bitartez

Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]


2021-12-20 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren hamargarren urteurrena oroitzeko programa aurkeztu dute

Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]


2021-07-27 | Tere Irastortza
Agur eta ohore, Txillardegi!
Iztuetak deskribatzen zuen eremua bezalakoa zen euskal literaturarena: otadi mardul, txilardi zabal, isasti handi. Gainerakoa eremu latz. Garai hartan, Txomin Agirreren Garoaren ostean euskaraz irakurri nuen hurrengo nobelak Elsa Scheleen izena zuen.

Ordurako, jakina,... [+]


Eguneraketa berriak daude