“Txileko herria erresistentzian dago; mobilizazioek ez dute etenik izan”

  • Santiago (Txile), 2019ko urria. Santiagoko metroan prezio gorakada berri bat iragarri zen, eta txartelaren prezioa 830 CLP-tan (euro bat baino gehixeago, peso txiletarretan) geratu zen jende gehien ibili ohi den ordutegian. Erantzunez, mobilizazioak egin ziren, gehienbat bigarren hezkuntzako ikasleek burututa: metro-geltokietara joan ziren masan eta ordaindu gabe igaro zuten sarrera, "ihesaldi masiboak" deitutako ekintzetan. Egunen igaroarekin ekintza hauek ugarituz joan ziren, eta jendea hauetara gehitzen; ordurako ekintzak ez ziren mugatzen metrora ordaindu gabe igarotzera, baizik eta geltokia okupatu eta ateak irekitzera, bertan zegoen orok ordainketa saihestu ahal izan zezan.


2019ko urriaren 24an - 12:35

Hala ere, ez da soilik metroko txartelaren prezioaren igoera Txile esnatu zuena, edalontziak gainezka egitea eragin zuen tanta besterik ez zen izan. Diktaduratik gaur arte, eta "pseudodemokraziara itzulera" eman bitartean, poza iristera zioala uste zen garaian, baliabide naturalak, hezkuntza, osasuna eta beste hainbeste pribatizatzeko legeak ezartzen hasi ziren. Era berean, langileei AFPen eredua (pentsio-sistema) ezarri zitzaien, pribatua dutenei bakarrik egiten diena mesede, eta zeinetan militarrak eta poliziak ez dauden atxikita.

Eredu kapitalista neoliberala sendotzeko politika horiek guztiak oharkabean pasatzen ari ziren, manifestazio bat edo beste burutu arren, baina une honetan Txileko herriak planto egin du. Protestetan gehien errepikatutako leloa ondokoa da: "Ez dira 30 peso, 30 urte dira", adieraziz txartelaren 30 pesoko igoerak txikikeria eman dezakeen arren, urteetan herriaren gainetik pasatu direla, eta ondasun eta zerbitzu guztien prezioek gora egiten dute bitartean soldatek bere horretan jarraitzen dutela. Justizia sozialaren bidezko eskaera horiengatik guztiengatik, eta batez ere duintasunagatik altxatu da herria.

Ostiralean, hilak 18, hainbat "ihesaldi masibo" deitu ziren, eta metro-geltoki gehienak suntsitu zituzten, erabileraz kanpo utziz. Gertakari horien ondorioz, liskarrak izan ziren poliziarekin eta barrikadak Santiagoko hainbat tokitan. Gobernuak urteetan egin duen era berean erantzun zien eskaerei: errepresioaz. Egun horretan bertan, Sebastian Piñera Echenique presidenteak (1973ko diktadura zibiko militarrarekin ozpoz orpo aritu zen alderdiko kidea) larrialdiko salbuespen-egoera ezarri zuen, eta Javier Iturriaga del Campo (diktadura garaian atxilotze eta tortura zentroetara pertsonak entregatzen zituen militar baten semea) izendatu zuen segurtasun nazionaleko buru.

Militarrak manifestazioak erreprimitzera irten ziren kalera, eta horrek Santiagon hasitako arazoa nazio mailako nahigabe bilakatu zuen: salbuespen-egoera amaitzeko eskatuz eskualde guztietan manifestazioak egin zituzten iragan larunbatean; gobernuak, bere aldetik, mobilizatu ziren eremu guztietan salbuespen-egoera eta etxeratze-agindua ezarriz erantzun zuen, mobilizazioak bertan behera uzteko larderia gisa. Oraindik ez dute halakorik lortu, Txileko herria erresistentzian dago; militarrak kalean egonik ere, eta etxeetatik irtetzeko debekua ezarri arren, mobilizazioek ez dute etenik izan. Lerrook idatzi bitartean, 2019ko urriaren 23an, manifestazioek jarraitzen dute herrialdean, eta Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak emandako datuen arabera 42 hildako, bortxatutako 12 emakume eta 120 desagertu zenbatzen dira dagoeneko. Giza Eskubideen Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, urriaren 22ra bitartean 1.601 pertsona atxilotu dituzte —horien artean 185 haur eta nerabe—, suzko armekin 132 pertsona zauritu dituzte, bestelako arrazoiak medio zaurituak 85 dira, eta sexu-indarkeriagatik 3 kereila jaso dira, besteak beste. Egin ahal izan dituzten beste egiaztapen batzuen artean, larrienen artean dago Santiagoko metroko tunelak atxilotzeko eta torturatzeko zentro gisa erabiltzen ari direla frogatuko lukeen ebidentzia.

Komunikabide independente garen heinean, nazioarteko iritziaren esku jartzen ditugu gertakari horiek, beste lurralde batzuetako kideen elkartasuna lortu asmoz, Txilen burutzen ari diren giza eskubideen urraketa larrien salaketa egin dezaten bereziki; izan ere, gure lurraldean bizi den egoerarekin prentsa-askatasuna hertsatuta dago, eta gure hedabideak zentsuratu egin dituzte krimen horien hedapena eta borrokan diren kideei helarazten diegun babesa saihesteko. Izan ere, komunikatzeko gure lanaz harago, erresistentzian dagoen herri honen parte gara, eta gure borrokarako armak estatu honen zerbitzura ez dauden hedabideak dira.

Osasuna eta Askatasuna! Eskerrik asko elkartasunagatik!

Albiste hau Txileko Voz en Fuga hedabide independenteak eta Erreportari Independenteen Elkarteak (ARI) helarazi digute, prentsa askatasuna ukatua izan zaienez informazioa nazioartean zabaldu asmoz.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


Kissinger eta Pinochet: dokumentuak argitara, kolpista guztien lotsarako

Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]


2023-08-30 | Estitxu Eizagirre
Mari Paz Aedo Zuñiga
“Txiletarrok gara mundu osoaren elektrifikazioa ordainduko dugunak”

"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-05-08 | ARGIA
Eskuin muturra nagusi Txileko Kontseilu Konstituziogilea osatzeko hauteskundeetan

Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.


2023-03-31 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


Pablo Neruda pozoituta hil zutela ondorioztatu du peritu-txostenak

Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]


2022-09-13 | Leire Artola Arin
Katharina Pavletich, Txileko Apruebo kanpainako kidea
“Ikusi dugu konstituzioa ez dela aldatu ezin den testu bat, sinetsarazi nahi diguten bezala”

Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]


2022-09-05 | ARGIA
Ezezkoa argi gailendu da Txilen eta prozesu konstituziogile berria antolatuko du Boric-ek

Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.


2022-09-01 | Estitxu Eizagirre
Irailaren 4an bozkatuko duten Txileko konstituzioa, munduko feministena

Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta... [+]


Eguneraketa berriak daude