Gutun hau idazten hasi naizen unean harrotasuna eta lotsaren arteko nahasketa sentitzen dut. Harro sentitzen naiz zuen jarrera duinarekin herri baten ausardia, koherentzia eta eskuzabaltasunaren isla bihurtzen zaretelako, makurtu ez ezik hainbeste kide akabatu dituen kartzeletako biolentzia hiltzaileari aurrez aurre begiratzen diozuelako.
Baina lotsa ere sentitzen dut, beste garai batzuetan aipatutako balioak mantentzeagatik txalotzen zintuztetenetako batzuek, zuek estigmatizatzeko eta babes zein laguntzarik gabe gelditzeko saiakera antzuan dabiltzalako, eta dena “Nire izenean ez!” ozen oihukatu duzuelako gu zigortzea helburu duten epaimahaiei eskua luzatu eta ultraeskuindarrekin akordio politikoetara heltzea eredu bihurtu nahi duten garai hauetan.
Gustatuko litzaidake gutun bat idazten dudanean betiko etsaiaren aurka ari naizela sentitzea, eta zinez iritzi artikulu batean Sortu aipatzen dudan bakoitzean nire buruari esaten diodala azken aldia izango dela, hemendik aurrera tokatzen dena amnistia aldarrikatzea dela eta zuekin batera herri oso bat gatibu mantentzen duten estatuen izaera faxista agerian uztea dela. Baina zailegia jartzen didate, are gehiago Sorturen estrategiaren baitan kokatzen diren abokatuak direnean babes juridikoa kenduko dizuetela helarazten dizuetenean, ez aurpegira, dotoreziaren arauetan idatzita datorren moduan, baizik eta beste kide batzuen bitartez. Zaila jartzen didate bere semearen argazkia kontzentrazioetan egongo ez dela esan eta gero, lotsagabeki ama bati kontzentrazio horietara joaten jarrai dezakeela esaten diotenak Sortuko militanteak direnean.
Orain laguntza oro kentzen dizuete diziplinatuak ez omen zaretelako izan eta horrek erakusten du, bizitzako esparru guztietan bezala, afera honetan ere klaseen arteko borrokak bizirik dirauela. Zuekin hartu duten jarrera ez ziren hartzen ausartu urtetan zehar Kolektiboaren ildo politikotik kanpo zeuden iritzi artikuluak idazten zituzten politikari presoekin, agian beraiek ez zirelako zuek bezalako “soldadutxoak”, izen handiko ofizialak baizik. Ez dute neurririk hartu ere kartzela barruan lanerako destinoak betetzen ari diren “kideen” aurka, agian beraiek ez dutelako zalantzan jartzen garai bateko politikari presoen estatusa eta, ez dut gaizki pentsatu nahi, agian Kolektiboko zenbait tabu apurtzeko lagungarriak direlako. Ah! Ez zenekitela batzuek Kolektiboak debekatzen dituen destinoak egiten ari direla? Ba bai, orain gutxi zuek inoiz gehiago defendatuko ez zaituen abokatu batek publikoki ukatu zuen arren, hori gertatzen ari da. Baina ez du axola, arazoa zuek zaretelako!
Bagenekien une hau helduko zela. Iazko udazkenean jakin genuen Sortu hainbat kide EPPKtik kanporatzeko presionatzen ari zela “estrategia berria” deritzan asimilazio estrategia zaharra onartzen ez zutelako. Jendeak horrelako kanporaketak ez zituela ulertuko konturatuta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak EPPK zatitzea zuela helburu zabaltzen hasi ziren. Beranduago Parisko epaiketako oharra etorri zen, eta Danitxuren gutuna, eta Jon Keparena, eta Usurbilgo prentsaurrekoa (badago bere izena zerrendatik kentzea eskatu duenik engainatuta sentitu delako), eta orain, zuekiko hartzen duten jarrerarekin, zirkulua ixten da hasi zen toki berean: kristorenak entzun behar izan genituen duintasun jarrerak mantentzeagatik inor ez zela botata geldituko esateagatik, baina botata utzi nahi izan zaituzteten honetan, gure konpromisoan berresten garela esan behar dizuet. Herria zuekin dago eta dagoeneko antolatzen hasi da.
Azken hausnarketa moduan esan nahiko nuke zuen aurka hartu duten erabaki hau zuek bezala pentsatzen duten gainontzeko kideak beldurtzeko saiakera bat gehiago besterik ez dela izan, gorrotoan oinarritutakoa gainera. Berdin zaie hauteskunde kanpaina erdian gertatzea, kontrakoa pentsatzen bagenuen ere, beraientzat hauteskundeak baino zerbait garrantzitsuagoa badagoelako, eta hori dena lotuta eta ondo lotuta uztea da. Muga guztiak gainditu dituzte, hainbesteraino asistentzia medikurik gabe ere utzi nahi izan zaituztela, hainbesteraino preso ohiak lanpostua galtzearekin mehatxatu dituztela, hainbesteraino iparra guztiz galdu dutela. Guretzat, ordea, zuek zarete iparra.
Txikito, Jon Kepa eta Danitxu: har ezazue besarkada handi bat Euskal Herritik, milaka pertsona direlako zuek eredutzat hartzen zaituztenak. Eskerrik asko hiruroi!
Sendoa Jurado Garcia.
Amnistiaren aldeko militantea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]