Argia Eguna egin dugu Gasteizen. Jaiaren laugarren edizioa izan da 2014an berreskuratu genuenetik, eta hiriburu batera gatozen lehen aldia, aurrekoetan Usurbil, Oñati eta Ondarroan izan eta gero. Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian hasi da festa, arratsaldean Gaztetxera joan gara musikaz gozatzeko.
Ibilbide gidatuek eman diote hasiera jaiari, Landatxoko kiroldegian geroko jairako dena atontzen genuen bitartean. Oroimen historikoarekin bat egitera joan dira batzuk Zaramaga auzora, OroiTourren eskutik. Beste batzuk, berriz, Gasteizko Euskararen Ibilbidea ezagutzera, Alde Zaharrean bertan.
Jolas hezitzaileak, Nendo Dango tailerra eta Argia zaleen topaketa izan dira ondoren, behin Landatxora itzulitakoan. Topaketan, duela hamar hilabete ezagutarazi genuen ARGIAren harpidetza eredu berriari buruzko iritziak jaso ditugu zuzenean han bildutakoen ahotik, eta esku artean ditugun proiektuen berri eman diegu.
Produktu ekologiko eta hurbilekoekin egin dugu bazkaria, Gasteizko eran; alegia, 15:30ak aldera hasita. Bazkalosteko ekitaldiak amaituta –Mirari Martiarenaren umorezko monologo arrakastatsua eta nortasun agiri arrotzen jaurtiketa– Landatxotik Gaztetxera joan gara, 19:00etatik aurrera Jon Basagurenen eta Txalainak bikotearen kontzertuez gozatu eta egunari amaiera ematera. Tartean, azken hilabeteotan saldutako errifaren zozketa ere egin dugu, 1.412 zenbakiak eraman du saria.
ARGIAK eskerrak eman nahi dizkio jaia antolatzen lagundu diguten Gasteizko banako eta talde guztiei, baita beren ekarpenaz prioiektu hau sustatzen duten Argia jende guztiei ere.
Hemen aurkitu daiteke Argia Egunarekin lotutako informazio guztia.
Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]
Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.
Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.
Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.
Mimo handiz aukeratu du Argia aldizkariko lantaldeak urriaren 7an ospatuko duten Argia Egunaren kokalekua; Arabako hiriburuari egokitu zaio, "oso fuerte" dagoelako.
2014ko udaberriko egunen bat, ARGIAren egoitzan. Irailean egitekoa den Argia Egunerako prestatze lanak hasiak dira jada, eta norbaitek ideia dakar: ikusi du nortasun agiri arrotzen jaurtiketa antolatu dutela Kataluniako halako herrian, errekor “ofiziala” eta guzti... [+]
Lerrook idazten ari naizela oraindik urriaren 1a igaro gabe badago ere, dagoeneko imajinatzen ditut zu, irakurle, hitz hauek leitzen ari zaren egun horretan aldizkari eta egunkariek botako dituzten lerro-buruak. Aukera posible guztiak irudikatzea ez dakit erraza den, baina nire... [+]
Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta... [+]
Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]
Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen.
ARGIA Eguneko goizeko egitarauan zita garrantzitsu bat izango duzu: Gasteiz borrokalari eta euskalduna ezagutzeko ibilbide gidatuak. Eman izena eta hartu parte kalea oroimenarentzat konkistatzeko operazioan.
Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]
Urriaren 7an laugarrenez egingo dugu Argia Eguna, 2014an berreskuratu genuenetik. Gasteizera joko dugu oraingoan, herri mugimenduaren eta euskaltzaleen taupadaz bizi-bizi dagoen hirira. Alde Zaharra izango da epizentroa.