Txikitik borrokatu, handia ahaztu gabe

  • Filosofo baten hitzekin testuari sarrerarik eman gabe, azkenaldian ematen ari den eztabaida (antzua hein handi batean) bat aprobetxatu nahiko nuke beharrezkoa zaigun hausnarketa bat plazaratzeko. Komunismoaren iparrorratza borrokarako beleta dugunon artean, borroka partzialen eta proiektu politikoaren karrilen arteko harreman edo harreman faltaz hitz egiteko.


2018ko irailaren 10ean - 08:10

Azken urteetan asko dira gazte mugimendu, zein adin guztietarako herri mugimendu, proiektu sozial eta dinamiketan sortutako borrokak. Baita ere, hainbat eremutan sortutako kooperatibak, hausnarketa politikorako guneak eta alternatiben batera jotzeak. Helburu, funtzionamendu eta diskurtso ezberdinekin sortuak izan badira ere, (gehienak) estrategia politiko zabalago baten edo batzuen suen inguruan, ikuspegi taktiko argitik, jaio dira, noski. Eta hauen eta proiektu politikoaren arteko erlaziotik sortzen da hausnarketa.

Borroka eta diskurtso taktikoak funtsezkoak dira, herria boteretu, kritikotasuna eta alternatibak sortzeko, batik bat. Baina honek ezin du proiektu politikoaren apologia, eta kasu honetan plazaratu nahi dudan eztabaidaren erdigunean dagoen Estatu Sozialistaren aldeko apologia, alboratzea ekarri. Langileen borrokan eskubide edota borroka partzialen lubakia ezinbestekoa da. Baina honen atzean noski askapen sozialerako borroka integralera atxikitzeko helburua eta horretarako tresnak egon behar dira.

Proiektu taktikoen atzean, beti (edo ia beti), estrategia politikoari ekarpena egiteko hausnarketa militante sakonago bat badago ere, hausnarketa hori soilik bultzatzaileen buruetan geratzen bada, proiektu “mikro”, isolatuen eta diskurtso erreformisten zuloan erortzen gara. Alegia, zuk argi eduki dezakezu proiektu bat helburu handiago baterako tresna bezala ulertzen duzula, baina irakurketa horren beste aldean dagoenak ez du zertan ikuspegi taktiko hori eduki.

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokara batzeko arrazoi edo jatorri ezberdinak daudela esan ohi da. Kasu batzuetan abertzaletasuna izaten da borrokara hurbiltzeko arrazoi edo iturri nagusia. Beste batzuentzat, borroka feminista eta sexu genero sistemaren kontra borrokatzeko nahia izaten da. Normalean, noski, borroka ezberdinen aldeko atxikimendutik dator

Kontrako aldean, hitzontzikeriak, noski, ez du inolako ekarpenik egiten atzean proiektu eta praxi politiko bat ez badago, edo honen eta saltzen dituzun hitzen artean proportzionaltasunik ez badago. Baina aldi berean, proiektu eta praxi politiko iraultzaile batek, behinik behin maximo politikoen eskaintza eta apologia bat behar du. Lehenik eta behin, aurretik esan bezala, proiektu eta borroka txiki eta isolatuak helburu estrategikoak ez direla argi uzteko, makinaria oso baten engranaje bat baizik. Bigarrenik, langile borrokaren eta gizarte berri baten aldeko borrokan gure iparrorratza Estatu Sozialista bada (pintzel lodiaz margotuta, zehaztasunen eztabaidetan sartu gabe), borroka partzialez gain, helburuaren beraren aldeko diskurtso eta iruditegia behar delako. Hirugarrenik, militante eta borrokara batzeko potentzialitatea duten langileek ez dutelako zertan borroka partzialen atzean dagoen kokapen estrategikoa ulertu. Eta azkenik, maximoen aldeko apologia eta ideario komuna sortzeak borrokarako grina eta motibazioa sortzen duelako, noski.

Azken arrazoi honi loturik, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokara batzeko arrazoi edo jatorri ezberdinak daudela esan ohi da. Kasu batzuetan abertzaletasuna izaten da borrokara hurbiltzeko arrazoi edo iturri nagusia. Beste batzuentzat, borroka feminista eta sexu genero sistemaren kontra borrokatzeko nahia izaten da. Normalean, noski, borroka ezberdinen aldeko atxikimendutik dator (eta gainera, ostean sendotu egiten da). Nire kasuan, XX. Mendeko esperientzia iraultzaileekiko zirraratik  (baita XXI. Mendeko batzuekiko ere) sortu da gehien bat. Sobietar Batasuna, Kuba, Vietnam, Jugoslavia... Marxismoaren bandera gorri hartuta borrokatu duten herriekiko mirespenetik. 

Azkenaldian, bestelako borrokek hartu duten protagonismoa dela eta (noski, hauei ezer leporatu gabe, baina udan iskanbila sortu duen liburu baten tesi orokorrekin hein handi baten bat eginez), klase arteko borrokak presentzia politikoa galdu egin du (edo borrokak deslotuta agertzen dira, klasearekin zerikusirik izango ez balute bezala), eta nonbait eduki duenean “mikroa” taktikoki bezala baino estrategikoki ikusten duten korronte “izquierdistek” egin dute. Horren errua haiek dute? Noski ezetz. Arazoa Estatu Sozialista defendatzen dugunon lanketa diskurtsibo falta da. Errealitatea interpretatzeko eta proiektu askatzaile integrala bultzatzeko marxismoaren ezinbesteko ekarpenak kanpora begirako maskararik gabeko proiekzioa behar du ere.

Eta honen aurrean zer? Fitxa mugitzea guri dagokigula esango nuke. Borroka lokal zein nazional, txiki zein handietatik, sistemari kontra egiteaz gain, eta “okerragoa baino hobearen” erosotasun antzuan jauztea ekiditeko, klase arteko gatazkan ere noizbehinka konponbide integralaren diskurtsoa berreskuratu behar dugu. Diskurtsoaren fetitxismoan erori gabe, forma eta hitz berri zein zaharrekin, pintzel lodiz eta adostasun minimo batetik habiatuta, Euskal Herri sozialistaren aldeko apustua argi eta garbi mahai-gaineratzeko. Agenda politikoaren erdigunean egotetik urrun badago ere, gutxienez aurretiaz aipatutako arriskuetan ez jauzteko.

Mikel Ruiz Oar-Arteta.
Zuzenbidean graduatua / Jurista.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude