Astelehenean aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsioa. Txikipediak egun dituen 3.000 artikulu baino gehiagoetara sarbidea ematen du aplikazioak, iOS eta Android bertsioetan.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bultzatu du proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) koordinatu du, eta CodeSyntax enpresak egin du aplikazioaren kodeketa (Sustatu edo Egunean Behin egiten dituen enpresa eibartarra). HPSk zuzendu zuen aurkezpena (hemen ohar ofiziala).
Aplikazioak gaien araberako nabigazioa eskaintzen du, edo bilaketa tresnaren bidezkoa. Terminoa ez bada artikulu batekin identifikatu, edukietan ere egiten du bilaketa; eta hor ere ez badago, aukera ematen du Euskarazko Wikipedia orokorrera joateko. Multimedia fitxategiak ere erreproduzitzen ditu aplikazioak, historiko bat gordetzen du, eta notifikazio sistema dauka (hautazkoa), Txikipediak nabarmendu nahi dituen artikuluen oharrak jasotzeko.
Txikipediak egunero 1.500 ikustaldi ditu bataz beste, 553.000 azken urtean. Aurreko urtean, 2019an, 355.000 izan ziren, egunean 968. Hau da, %55 igo da ikustaldi kopurua urte batean. Igoeraren arrazoien artean daude gero eta jende gehiagok Txikipedia ezagutzea eta gero eta eduki gehiago izatea. Eguneraketak edo gehikuntzak gertatzen direnean Txikipedia, berehalakoa da aplikazioan edukia berregitea.
Txikipedia egokia da 8 eta 12 urteko eskola-umeentzat, eta baita haien gurasoentzat. Hain zuzen ere, kanpainan ari da EWKE hauen artean ere aplikazioaren erabilpena hedatzeko. Hona sustapenerako prestatu den bideoa.
"Guraso izatea zaila da, Txikipediarekin apur bat errazagoa."
Jaitsi @txikipedia aplikazioa Android eta iOSerako https://t.co/Ln3a0o5rbd helbidean eta hasi erabiltzen! pic.twitter.com/3uUSXJiDAl
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) March 1, 2021
Txikipedia bisitatzeko: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala
Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100... [+]
Euskarazko Wikipediak 433.000 artikuluen muga gainditu berri du (ikus estatistikak), eta horrekin batera 33. postua eskuratu du artikulu kopuruan, Wikipedia guztien ranking edo zerrenda honetan. Lorpena ospatzeko, diseinu berritzailea estreinatu du gaur gure Wikipediak, eta... [+]
Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.
Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.
Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]
Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.
Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.
Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000... [+]
Astearte gauez Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa gainditu zuen. Mugarrirako azken egunetan prestaturiko Justizia klimatikoa artikulua prestatu zen; zenbait wikilarik landu dutena, eta estatistiketan une zehatzean argitaratzeko prestatu zena. Hizkuntza bertsioen... [+]
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]
Gaur betetzen dira 20 urte Wikipedia sortu zela. Ingelesezko produktu bat zen orduan, baina urte berean, 2001eko abenduaren 6an, sortu zen euskarazko lehen ekarpena. Euskarazko azala eta bertsio beregaina, nolabait, 2003ko azaroan sortu zen. Gaur egunean, hizkuntz... [+]
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.
Euskarazko Wikipediaren zenbaki onak ezagunak dira aspalditik.