COVID-19aren aurkako txertoa, Kuban bertan diseinatu eta fabrikatua, doan emango zaie bisitari guztiei.
Kuba bisitatzen duten pertsona guztiek COVID-19aren aurkako txertoa jasotzeko aukera izango dute. Txertaketa doakoa izango da. La Vanguardia egunkariak aditzera eman duenez, Helen Yaffe, Glasgowko Unibertsitateko Kuban espezializatutako ekonomialari eta We are Cuba liburuaren egileak, turista eta bisitari guztiei txertoak doan eskainiko dizkietela adierazi du. Dena dela, Soberana 02ren txertaketa-egutegiak, sei astetan emandako hiru dosi, egonaldi laburreko bisitariak aukeratik kanpo utziko lituzke.
La Habanako bioteknologia sektorea, Gobernuak kudeatzen dituen laborategi multzo batek osatzen duena, lau txerto ari da garatzen, eta fase aurreratuenean dagoena, Soberana 02 izenekoa, hirugarren proba-fasean sartzear dago. Txertoak Kubako erreguladore farmazeutikoaren argi berdea martxoa erdialdean lortzea espero da.
Efe agentziak zabaldu duenez, gaur sartuko da Soberana 02 txertoa ikerketa klinikoen 3. eta azken fasean. ARGIAk urtarrila bukaeran ezagutarazi zuenez, urte hasieran ekin zioten txertoaren 2. faseari eta bi hilabete behar izan dituzte ia 1.000 boluntariorengan probatuta 3.era iristeko. Proiektuan Italiatik parte hartzen duen Fabrizio Chiodo immunologoak adierazi duenez, 35 eta 85 urte arteko herritarrei ezartzeko prestatu dute txertoa, hasieran Kubako herritarrak immunizatuta gero esportatu ahal izateko.
Soberana 02 ez da tenperatura oso baxuetan biltegiratu behar; beraz, erabilgarriagoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan, Pfizer bezalako txertoen belaunaldi berria baino. BioCubaFarmako estatuko enpresa taldea arduratzen da txertoak ikertu eta garatzeaz. Haren kalkuluen arabera, probak ondo joanez gero, Kubak 100 milioi dosi fabrikatu ditzake aurten, hamaika milioi kubatarrak babesteko eta geratzen dena Iran, India, Pakistan, Venezuela, Bolivia eta Vietnamera esportatzeko.
Estatuko berrogeialdiari eta auzo guztietan presentzia duen osasun-sistema publikoari esker, 47.000 lagun baino ez dira kutsatu uhartean. Are gehiago, gaixotasunaren tratamenduan erabilitako botiken eraginkortasunari esker, gehienak bertan fabrikatutakoak, 308 pertsona baino ez dira hil. Latinoamerikako emaitzarik onenak dira. Konparatzeko, Dominikar Errepublikan ia populazio bera dute eta kutsatutako 240.000 biztanleetatik 3.000 hil dira.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.