Txernobilgo historia kontatu zuten emakumeak

  • Apirilaren 26an bete ditu 35 urte Txernobilgo istripu nuklearrak. Horren harira Beyond Nuclear Internationalek hiru emakumeren lana azpimarratu du: politikariek ezkutatutako informazioak eta Bielorrusiako eta Ukrainako herritarren bizipenak hartu zabaldu zituzten Alla Yaroshinskaya kazetariak, Svetlana Alexeivich idazleak eta Kate Brown irakasleak.


2021eko apirilaren 27an - 10:48
Argazkia: Elke Wetzig/Wikimedia Commons

Alla Yaroshinskaya kazetaria da, Svetlana Alexeivichek 2015eko Literatura Nobel saria irabazi zuen, Errusian gerran eta tragedian izandako ahozko istorio ahaltsuengatik eta azkenik Kate Brown irakaslea historialari nuklear eta ingurumenekoa da. Artikulu hau Beyond Nuclear Internationalek argitaratu du eta euskarara ekarri dugu.

Alla Yaroshinskaya

Txernobilgo laugarren erreaktoreak eztanda egin zuenean, 1986ko apirilaren 26an, goizaldean, material erradioaktiboa jaurti zuen, 2 kilometroko altuerako zutabe bat osatuz. Askatutako isotopo arriskutsuen artean, iodoa 131, zesioa 137 eta estrontzioa 90 zeuden.

Baina, Alla Yaroshinskaya kazetariak ezkutuko informazioaren zati handi bat azaleratu behar izan zuen, eta bere arabera, erreaktorearen hautsetatik ihes egin zuen substantziarik arriskutsuena ez zen taula periodikoan ere agertzen. Gezurra zen, zoritxar huraren tamainako gezurra. Istripua izan eta 18 hilabetera, Ukrainako iparraldeko herri eta hiriak bisitatu zituen. Bertako pediatriako buruak esan zion ez zutela aurkitu erradiazioarekin lotutako arazorik edo tiroide-arazorik. Pediatrarekin egon baino lehenago egondako medikuek aldiz, inguruko haurren %80k tiroide-arazoak zituztela esan zioten.

Lur kutsatuan bizitzen jarraitu zuen jendeak janaria, laguntza medikoa eta pentsio hobeak jasotzeko dirua jaso zuen. Laguntza horiei “hilkutxarako diru-laguntzak” deitu zitzaien. Ukrainako nekazariek beren behien esnea edateari utzi zioten, baina inoiz ez zuten jateko moduko esne edo haragirik jaso.

Moskuko Gobernuak adierazi zuen hilabeteak behar izan zituztela hondamendiaren nondik norakoak ulertzeko. Baina  Yaroshinskyak esan zuen hori ez zela horrela. Maiatzaren 1eko martxetan haurrei egun osoa kalean ematen utzi zitzaienean, alderdiko buruzagiek oso ondo ezagutzen zuten erradiazio-mailak altuegiak zirela.

Yaroshinskayak lan egiten zuen egunkariak uko egin zion bere artikuluak argitaratzeari, baina Yaroshinskyk ez zuen amore eman eta argitaratzea lortu zuen. 1989ko Sobiet Gorenerako hautatua izan zen. Horrela, dokumentu ofizial gehiago eskuratu zituen.

Gorbachov buru zuen batzordeak, istripuaren eta haren ondorioen aurrean, zenbait protokolo sekretu ezarri zituen. 9. protokoloak, istripua izan eta hiru aste baino gutxiagoan, erradiazio-mailak hartzen zituen, eta arauak aldatzen zituen, biztanleriak lehen baino 10 aldiz maila altuagoak jasan behar zituelako. Kasu batzuetan, 50 aldiz gehiago ere bai. Uste zuten horrela adin guztietako pertsonen osasun-egonkortasuna ziurtatuko zutela, nahiz eta erradiazio-maila ez jaitsi urtez urte.

32. protokoloa haragi kutsatuaren banaketari buruzkoa zen. Osasun Ministerioak agindu zuen ahalik eta urrutien banatzeko eta pastelak eta saltxitxak egiteko. Antzeko beste protokolo bat zegoen esnerako. Rogachev-en fabrika nagusia esne kutsatua ekoizten ari zela jakin zutenean, latetako etiketak aldatu besterik ez zuten egin, jogurtak eta natak nondik zetozen ez zekitela jarriz.

Svetlana Alexeivich

Svetlana Alexeivichek 2015eko Literatura Nobel saria irabazi zuen, Errusian gerran eta tragedian izandako ahozko istorio ahaltsuengatik.

Txernobilgo ehunka pertsona elkarrizketatu zituen: soldaduak, suhiltzaileak, medikuak, zientzialariak, ebakuatutako pertsonak, geratu ziren pertsonak. Testigantza gogoangarrienetako batzuk Voces de Chernóbil (Txernobilgo ahotsak) liburu bihurtu ziren, geroago Una pausa por Chernóbil (Geldialdi bat Txernobilen) gisa berrargitaratua.

Familientzako lehen estres-iturria ebakuatzeko beharra izan zen. Bielorrusiar asko belaunaldiz belaunaldi bizi izan ziren han, eta betiko galdu zituzten familia-ondasunak. Horren truke etxebizitza estuak aurkitu zituzten hirietan. Herri batzuetara itzul zitekeen urtean behin, hildako senideak ohoratzeko. Gainerako herriak guztiz desagertu ziren.

Ezgaitasunen bat izan duten haurren portzentajea asko handitu zen istripuaren ondorengo hilabeteetan. Gomel eskualdean %80 izan ziren, eta abortu boluntario eta ez-boluntarioen ehunea ere neurriz kanpokoa izan zen. Arazo nabarmenen bat zuen haur bat jaiotzen zenean, medikuek aukera ematen zieten amei ospitalean uzteko. Seguru asko, hil egingo ziren eta, bestela, umezurztegiak zeuden. Hobe zuten alde egitea eta beren bizitzekin aurrera egitea. Bigarren Mundu Gerran, naziek Bielorrusiako 619 herri suntsitu zituzten, bertako biztanleekin batera. Txernobilen ondorioz, herrialdeak beste 485 herri eta herrixka galdu zituen. Garbiketa-taldeek horietako 70 lurperatu zituzten.

Kate Brown

Kate Brown irakaslea historialari nuklear eta ingurumenekoa da. 10 urte eman zituen Bielorrusiako eta Ukrainako artxiboetan ikertzen, eta doktore eta zientzialariekin hitz egin zuen, istripuaren gainean oraindik nagusi den sekretismoa ulertzeko.

1990aren hasieran, Osasunaren Mundu Erakundeak SESBeko Osasun Ministerioarekin lankidetzan aritzeko planak zituela ikusi zuen, biktimak epe luzera aztertzeko, Hiroshima eta Nagasakitik bizirik atera zirenekin bezala. Baina Txernobilgo Nazioarteko Proiektua (International Chernobyl Project) sortu aurretik, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (AIEA) esku zegoen. Erakunde hori energia nuklearra sustatzeko sortu zen.

1990eko udan, ikertzaile-talde bat Bielorrusiara eta Ukrainara bidali zuten. Bielorrusiako Akademia Zientifikoak jakinarazi zizkien odol-gaixotasun eta tiroide-arazo gehien. AIEAko zientzialariek nahiago izan zuten ez entzutea, dosiak baxuegiak zirela argudiatuz. Ebidentziak kontsultatu baino lehen, 130.000 pertsonako artxiboak zituzten Erradiazioko Medikuntza Institutuko ordenagailuak desagertu egin ziren. Seguru asko, KGBk lapurtu zituen, informazio hori Mendebaldera irits ez zedin. Oraindik ez da berriz agertu.

Kate Brownek bikain deskribatzen du hori guztia bere liburuan (Manual for Survival, A Chernobyl Guide for the Future). Bertan Keith Baverstock doktorearen lana omentzen du; izan ere, Keith Baverstockik gabe ez zen inoiz jakingo tiroideko minbiziaren hazkunde esponentziala.

Txernobilgo hondamendiaren ondorioek Ukrainako eta Bielorrusiako pertsonei eragingo diete hamarkadetan, eta horrek eragiten duen estresa eta mina emakumeek pairatzen jarraituko dute gehienbat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txernobylgo istripua
2022-04-26 | ARGIA
Txernobyl gogoan, “desentxufatu energia nuklearra” dei egin du Ekologistak Martxanek

Ukrainan 1986ko apirilaren 26an izandako istripu nuklearra gogora ekarri du Ekologistak Martxan taldeak eta energia nuklearrera "desentxufatzeko" dei egin du. Horretarako, %100 energia berriztagarria merkaturatzen duten enpresetara pasatzea gomendatu du.


2022-02-25 | ARGIA
Txernobylgo eremua kontrolpean du Errusiak

Errusiako armadak Txernobylgo zentral nuklearraren eremua kontrolpean du. Hala adierazi du ostiral goizean Errusiako Defentsa Ministroak.


Txernobyl ondoko ibaia kanalizatzeko obrek, berriz iratzarri dute kutsadura nuklearraren mamua

Prípiat ibaia uztailean hasi ziren dragatzen, Baltikoa eta Itsaso Beltza elkartuko dituen ubide erraldoia sortzeko. 1986an istripua izandako erreaktorearen hondakin nuklearrak daude ibai hondoan eta, ingurumen adituen ustez, ingurua gehiago kutsatzeko arriskua egon... [+]


Txernobylgo sutea kontrolpean dutela dio Ukrainako Gobernuak; gezurretan ari dela diote ekologistek

Hamar egun pasa dituzte Txernobyl inguruko 20.000 hektareak sutan. Apirilaren 4an piztu zen sua Txernobylgo esklusio eremuan, eta haizeak zentraletik 1,5 kilometrora hurbildu zuen. Erradioaktibitate tasa normala baino hamasei aldiz altuagoa izatea bultzatu zuen suteak. Orain,... [+]


Txernobylgo zentral nuklearraz 1,5 kilometrora dira sute kontrolaezinak

Apirilaren 4an pizturiko suteak ezin kontrolatuz dabiltza suhiltzaileak eta 20.000 hektarea baino gehiago dira suntsiturik. Erradioaktibitateak gora egin du, normala baino hamasei aldiz altuagoa da erradioaktibitate tasa. Greenpeacek jakinarazi duenez, zentral nuklearretik 1,5... [+]


2020-04-08 | ARGIA
Txernobylgo zentraletik hurbil gertatutako suteagatik erradiazioa asko handitu da zonaldean

Ukrainan, Txernobylgo zentral nuklearretik 50 bat kilometrora dagoen baso batean gertatutako suteagatik, erradiazioa 16 bider handitu da zonaldean. Lurrean zeuden partikula kutsatzaileak aireratzen ari dira sugarrak.


Zer ikasi dugu Harrisburgen eztandaren ondoren?

Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez... [+]


Alexei Yablokov hil da, Txernobylen egia estalia harrotu duen jakintsua

Errusiako ekologismo modernoaren patriarka hil da Moskun urtarrilaren 10ean. Txernobylgo hondamendi nuklearrak Europako jendeen osasunean luzaz eragingo dituen kalteak erakutsi zituen, agintariek eta lobby atomikoak eskainitako analisi partzialak larrutuz. Artiko itsasoan armada... [+]


2016-04-26 | ARGIA
Energia nuklearrari boikota egiteko deia, Txernobylgo istripuaren 30. urteurrenean

"Energia nuklearra deskonektatu" boikot kanpaina abiatu du Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Estatuan, Txernobylgo istripua gertatu zenetik 30 urte pasa direnean.


Ukraina eta Bielorrusian haurrek badakite zer gertatu zen Txernobylen

Apirilaren 26an dira 30 urte Ukrainako iparraldean, Bielorrusiarekiko mugan, Txernobylgo zentral nuklearra lehertu zela, gizakiak eragindako hondamendi industrialik bortitzena. Hiru hamarkada beranduago, Europako herritar askok segitzen dute beren soinetan nozitzen kutsadura... [+]


2016-02-26 | Unai Brea
Garoña irekitzekotan Endesa eta Iberdrolarekin kontratua eteteko konpromisoa iragarri dute hainbat eragilek

24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta... [+]


Txernobylgo istripuaren urteurrena

Apirilaren 26an 29 urte bete ziren Txernobyleko zentral nuklearra lehertu zenetik. Leherketaren ondorioz material erradioaktibo ugari barreiatu zen munduan zehar. Ukrainan bertan, erradioaktibitatea ez zen uniformeki barreiatu, gune batzuetan asko eta besteetan gutxi... [+]


2013-02-14 | ARGIA
Txernobyleko sarkofagoari eusten zion eraikin bat hondatu da

Ukrainako zentral nuklearraren laugarren erreaktorearen sarkofagoari eusten zion eraikin bateko hormen eta sabaiaren zati bat puskatu egin dira, asteazkenean Pravda egunkariak argitaratu zuenez.


2012-12-03
Alemaniako ehiztariek kalteordaina daukate Txernobylek kutsatutako basurdea ehizatuz gero

Txernobylgo zentral nuklearrak eztanda egin eta 26 urtera, 1.500 kilometro urrunago Alemaniako Bavarian basurdeek zesiuma metatzen dute beren okeletan. Hori dela eta, ehiztari bavariarrek basurde hilak analizatzera eraman behar izaten dituzte gobernuak baimendutako 70 kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude