Txema Larrea: argitu gabe joan den misterioa

  • Abuztuaren 1ean agurra egin zioten Txema Larreari Bilbon. Tanatorioaren areto nagusia jendez gainezka egon arren, hainbat lagun geratu ziren kanpoan, tokirik gabe. Eserlekuetan euskal kultura eta politikaren hainbat izen ezagun zeuden (‘Ezkerra’, Laura Mintegi, Bernardo Atxaga, Txema Aranaz, Lutxo Egia, Ruper Ordorika...), baita Txema Larrearen gertukoenak ere; senideak eta Ederki tabernan elkartzen direnak ostiralero bazkaltzeko.

Txema Larreari azken agurra Bilbon. Argazkia: Foku

2018ko abuztuaren 02an - 10:40

Txema Larrearen heriotzarekin inoiz askatuko ez den korapiloa joan da: nor zen gizon hori eta zergatik ezagutzen zuen euskal kulturaren eta politikaren lehen lerroko hainbat kide?

Bere lagunekin hitz eginda, bizkaitarraren hainbat aurpegi azaltzen dira: iruzkingile ironikoa, militantea, jakintsua, irakurle amorratua, olerkaria... Baina gutxiren pribilejioa da puzzlea osatzea.

Edonola ere, Txema Larrearen kontakizun zatikatua Lapatxan hasi zen, eta bere kondaira Basaurin. Adin nagusia izan gabe ETAko fronte kulturalean militatzen hasi zen eta 17 urterekin errepresiotik ihes eginda, erbestera jo zuen. Federico Krutwig edo Beltzarekin harremanetan egon zen han eta gero liberatu ilegal moduan itzuli zen Euskal Herrira.

Bere atxiloketak betiko markatu zuen fisikoki. Klandestinitatean zegoelarik, etxera sartu baino lehen, konturatu zen Polizia barruan zegoela. Hala ere, aurrera egin zuen eta tiroketa baten ostean, hainbat bala jaso zuen hankan. Poliziek hiltzat jo zuten, bere aurrean errematatu ala ez eztabaidatu ostean. Gorputegira eraman eta han sumatu zuten pultsua zuela oraindik. Txemak zauritutako poliziak berak eman behar izan zion odola ospitalean, ez zegoen inor gertuago odol talde berekoa. Oso gogoko zuen ironia orduan sartu zioten gorputzean, agian.

Kartzelan egon zen bolada batean, arduradun lanetan, gainera, eta amnistiarekin atera zen kalera. Erakunde armatua zatitu zenean, Ezkerra, Wilson eta beste batzuekin ETA PM hautatu zuen, hori bai, Txemak inoiz ez zuen esan polimilia zenik; "ni V. Asanbladakoa nintzen", erantzuten zuen beti gaia ateratzen zenean. Antza, Argala, bere lagun mina, oso etsituta geratu zen erabaki horrekin.

Egunkariak begiratuta, badirudi geroago berriro ere atxilotu zutela, Bixente Serrano Izkorekin batera, baina bere haria galtzen da politikaren esparruan.

Kulturan bere aztarna nabarmenagoa da; Pott Bandaren inguruan mugitu zen eta Joseba Sarrionandia edota Jon Juaristirekin adiskidetu zen. Mikel Laboarekin ere ondo konpontzen zen. Auzolan liburu-denda eta Pamiela argitaletxearen sorreran parte hartu zuen eta azken horretan zenbait liburu plazaratu zuen, bat Joseba Sarrionandiarekin, esaterako. Olerkia eta euskararen historia jorratu zituen testuetan, besteak beste.

EHUn urte mordoa eman zuen historia klaseak ematen, eta erretiroa hartu eta gero, Bilboko Erronda kaleko Biba tabernako bezero leiala izan zen; han euskal kulturako izen ospetsuekin edo auzoko edonorrekin hizketan ikustea erraza zen.

Zertzelada biografiko osatugabe hauetan ez da agertzen, aldiz, hain maitatua egin zuen izaera hori: lagun zintzoa, solaskide kitzikagarria eta umoretsua, eta Euskal Herriko historiaren entziklopedia bizia. Bere nortasun iheskorrak barruan zituen mota askotariko altxor guztiak ezkutatu zituen, berak garrantzirik ematen ez zielako, eta, tamalez, gehienak berarekin joan dira. Hala eta guztiz ere, bistakoa izan zen bere agurrean harri bitxi horien distirek jende andana liluratu zutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-25 | Julen Azpitarte
Kresalezko amodio birtuala

Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]


Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Eguneraketa berriak daude