Txekiar Errepublikako Lehen Ministro Jiri Rusnokek ezingo dio karguari eutsi, Parlamentuan egin den konfiantza mozioan bere aurkako bozak nagusitu ostean. Alderdi zentro-eskuindarren koalizioaren 100 bozak nahikoa izan dira Milos Zeman presidenteak duela hilabete osatutako trantsiziozko gobernu teknokrata baliogabetzeko. Sozialdemokratek eta komunistek alde bozkatu dute, 93 botorekin.
Dimisioa aurkeztu duen arren, Rusnok buru duen gobernu teknokratak agintean jarraituko du alderdiek hauteskundeen eguna adostu artean, edo Milos Zeman presidenteak beste hautagai bati gobernua eratzeko agintzen dion arte. Karguan hilabete soilik egin duen Lehen Ministroak positibotzat jo du Parlamentuaren erabakia, herrialdearen “garapen politikoari” mesede egingo diolakoan.
Zentro-eskubiko alderdiekin koalizioa osatu duen TOP 09 alderdi kontserbadoreak, aurreratutako hauteskundeen aldeko apostua egingo duela adierazi du, eta horrek, alderdi ezkertiarren bozekin batera, hauteskundeen aukera ziurtatuko luke.
Orain arte, hauteskundeak baztertu dituzte koalizioko hiru alderdi kontserbadoreek, azken galdeketek “emaitza txarrak” iragartzen zizkietela eta. Azken gobernu kontserbardoreak ekainean utzi zuen agintea, gobernukideei eragiten zieten ustelkeria eta espioitza kasuen argitaratzeak ala behartuta.
Txekiako barne ministro Vit Rakusanek nabarmendu du krimenak ez duela loturarik "nazioarteko terrorismoarekin".
Txekiako Errepublikako Gobernuaren aurkako manifestazioan hamarnaka mila lagun elkartu ziren irailaren 3an, alderdi eta ideologia ezberdinetakoak, baina mezu komun batzuekin: agintariei eskatu zieten Errusiaren aurkako zigorrak eteteko, Ukrainari armak emateari uzteko, eta... [+]
1945ean Hirugarren Reicheko kontzentrazio esparru batean fusilatu zuten busturiarra, eta beste sei errepublikarrekin batera omendu dute astelehen honetan, erraustu eta lurperatu zuten Pragako hilerrian.
Agenteek diote ez dela gehiegikeria polizialik egon, biktima droga gaindosi baten ondorioz hil dela. Txekiako erromanien komunitateak eta nazioarteko hainbat eragilek gertatutakoa ikertzeko eskatu dute.
Europa iparraldeko herrialdeetan koronabirusak ez du hegoaldekoetan besteko eraginik izan, eta hori horrela, zenbait herrialdek konfinamenduko neurriak, pixkanaka bada ere, atzean uzteko erabakia hartu du.
Sei lagun hil dira Txekiar Errepublikan, planta kimiko batean izandako leherketaren ondorioz, BBCn irakur daitekeenez.
Lignitoa ateratzeko meatze bat okupatu dute ehunka lagunek. Alemaniako Ende Gëlande ekintza jendetsuetan bezala, Txekiar Errepublikako ekimen honetan ere euren gorputzak erabili dituzte giza katea osatu eta meatzeko jarduna oztopatzeko. Ekintza baketsua izan da.
Europarlamentari txekiar Jaromír Štětina, Azov batailoi neonazi ukraniarretako kide Andriy Biletskyk Parlamentu Europarrean hitz egitera gonbidatu du. Biletsky diputatu Ukrainiarra ere bada.
Txekiar Errepublikako konstituzioaren 20 urteurrena ospatzeko Vaclav Klaus presidenteak jakinarazi duenez delitu arinak dituztenei, zaharrei eta prozesu judiziala zortzi urte baino gehiago luzatu zaienei emango die askatasuna.