Azaroaren 6tik aurrera astero Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren ikuspegi bitxia eskainiko dizu Argiaren web telebista programak. “Damutuko zaizu(t)e!” mehatxatu gaituzte lau bertsolariek. Eurek ere txapelketan kantari behar baitzuten, baina...
Lau bertsolari gaztek egingo diote Txapelketako saioei jarraipena webTB saioan. Lehen fase osoaren balorazioa egingo dute azaroaren 6an sareratuko den programan, eta hortik aurrera, astero finalerdietako asteburuek eman dutena ekarriko dute. Unai Gaztelumendi eta Mirari Martiarenak aurkeztuko dute programa, eta esketxetako protagonistak izango dira Ander Lizarralde eta Arnaitz Lasarte.
Hautatutako (zergatik hautatuak? hori ezin aurrez jakin) bertsoaldiak dastatuko ditugu astero. Saioetako giroaren testigantza ekarriko digu Millan Mindegiak, unitate mobilean. Eustakiok eta Xibuliok bertsotako metaforak herri xeheari azalduko dizkiote. “Bertsoz aberastu nahi dut” atalak bertsoei buruzko urrezko galderak planteatuko ditu... Bertso munduak ere badu bere umore frikia.
Hultzeraren ondoren ez da Beranduegi
2009ko Txapelketan egin zuen Argiak lehen web telebista saioa, umore ukitu batekin saioen kronika egiten zuen Hitzetik Hultzera. Ondoren, umore kolpeka hiru urtez aktualitateari jarraitu zion Beranduegik eta Damutuko zaizu(t)e! da Argiak ekoiztutako hirugarren saioa. Aurreko bi saioekin pilatutako esperientzia eta azpiegitura teknikoa jarri dugu Txapelketaren zurrunbiloa pasioz jarraituko duten lau bertsolari hauen eskura, eta eurek gai librean sortzen dutena da argia.eus-en topatuko duzuna.
Non eta noiz
Argia.com-eko Multimedia kanalean asteazkenetan jarriko dugu astean asteko saioa ikusgai. Hamaika Telebistan ostiraletan emango dute.
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.