Txapelak badu buru berria, Peru Abarrategik irabazi du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

  • Peru Abarrategi Sarrionandia da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Peruri Serapio Lópezek jantzi dio txapela. 450 lagun elkartu dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 13an - 12:07
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila eta se finalistak:

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)

Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)

Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Paula Amilburu Izargarai  (Aramaio)

 

Arantxa Sobrino aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Peru Abarrategi pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Abarrategi nagusitu zen eta beraz 2022ko Arabako txapelduna da.

Finaleko epaimahaia bost epaileekin osatuta egon zen: Fernando Sopelana, Aitor Jiménez, Ekaitz Elorriaga, Manex Garaio eta Mikel Fernández de Arroiabe. Idazkari lanetan Endika Jimenez aritu zen. Horrela puntuatu zituzten 6 bertsolariak:

Peru Abarrategi Sarrionandia 608 puntu 

Manex Agirre Arriolabengoa, 602,5 puntu

Oihane Perea Perez de Mendiola  413,5 puntu

Iñaki Viñaspre Simon, 410,5 puntu

Xabi Igoa Eriz, 402 puntu

Paula Amilburu Izargarai: 384 puntu

Serapio Lópezek jantzi dio txapela txapeldunari. Arabako bertsolaritzan ibilbidea duena 1982tik, Arabako lehen bertso eskolen sortzaileetako bat. Ordutik egundaino bertsolari, irakasle eta antolatzaile moduan aritua. 2017ko finalean kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. Bere ibilbidea eskertu nahi izan dio Arabako Bertsozale Elkarteak.

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako sari banatzaileak Araban euskara eta kultura bultzatzen duten eta bertsolaritzaren inguruan nolabaiteko elkarlana egiten duten eragileak izan ziren, beraien lana eskertzeko asmoz: Arabako ALEA komunikazio taldea, Legutioko Gazte Asanblada, Ttiki Ttaka Arabako Errioxako Euskaldunon Elkartea, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Zalduondoko Kultur Elkartea eta  Mendialdeko AEK.

Oroigarria, Olatz Perea Perez de Mendiolak egindako artelana izan zen.

 Eskerrak luzatu nahi dizkiegu, txapelketan parte hartu duten bertsolari, gai-jartzaile eta epaileei, hala nola, txapelketa osoan zehar laguntzaile izan ditugun bertsozaleei, bertso-eskolei, txapelketa hartu duten udalei, babesle, laguntzaile zein hedabideei…

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude.

Txapeldunaren bukaerako agurra:

Eskakizun txikitxo bat

aterako dut plazara

nahiz Aramaioxo ta Oion

ez den berdin beharbada

probintzi txiki honek du

bere-berea euskara

batzuek ahaztu arren

gu ere euskaldun gara

beraz konplexu guztiak

doazela pikutara

ama berdinak erditu

baditu zazpi alaba

merezi duen moduan

zaindu ezazue Araba


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-07-10 | Bertsozale.eus
Librean zein gaiekin, ideologiaz zein bertso-eskoletako lanketaz

Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.


2024-06-28 | Bertsozale.eus
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.


2024-06-26 | Bertsozale.eus
Oier Iurramendi izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzaile nagusia

Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-06-07 | Bertsozale.eus
Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.


2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude