Txantreako Jai Batzordeak asteburu honetarako prestaturiko ekimen guztiak bertan behera utzi ditu Iruñeko Udalak pandemiaren eragina argudiatuz. Jai Batzordeak erantzun du segurtasun eta osasun neurri guztiak aurreikusten zirela ekimen guztietan, eta Udalak bigarren mailako auzotzat tratatzen dituela salatu du.
"Dena debekatu digute, ez dizkigute utzi beste jai desberdin eta arduratsu batzuk antolatzea, gaur egun indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak betetzen zituzten Kultur ekintza batzuk egitea debekatu dizkigute. Pikutara bidali dute hilabete batzuetako lana, kontratazioak…" salatu dute Txantreakoek.
Dena dela, Iruñeko Udala zuzentzen duen eskuinaren jarrera hau ez dela berria nabarmendu nahi izan dute, izan ere "UPNk lehen eta Navarra Suma orain, beti zorpetu gaituzte", Olentzeroa jazarriz, jaietako kaldereteak debekatuz, etab.
"Txantrea bigarren mailako auzotzat jotzen dute, baina, hemen gaude eta hemen jarraituko dugu, intolerantziaren aurrean, auzo, bizia, konprometitua, solidarioa, eta kulturalki aktiboa defendatzen", dio Jai Batzordeak.
Ostegunean, debekatutako jaiei hasiera emateko, Txantreako kiliki batek txupinazoa jaurti zuen.
Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.