Arabako landa eremuko osasun zerbitzua "hondoratzen" eta "hondatzen" ari direla salatzeko, ia 60.000 sinadura lortu dituzte bertako osasun profesionalek. Sindikatuek greba deitu dute apirilaren 27rako.
Paziente guztiek beren erreferentziazko medikuak eta erizainak ezagutzen dituzte, eta harreman "zuzena eta azkarra" dute haiekin, Arabako landa eremuko herrietako Osakidetzako langileen esanetan. "Langileen eta pazienteen arteko erreferentzia hori oinarrizkoa da kalitatezko lehen mailako arreta garatzeko. Eta horrela izaten jarraitu behar du".
Langileek eurek salatu dutenez, txandakatze sistema planteatzen ari da Osakidetza Arabako ESIekin elkarlanean, finean, talde bereko profesionalak anbulatorioz anbulatorio mugi daitezen sortutako beharren arabera. Hau da, seinalatu dutenez, kontsultategiak txandakatuko dira. Langileen aburuz, "eraso garbia" da osasun arretaren kontra: "Egoera horrek pazienteen eta erreferentziazko osasun langileen arteko harremana ezabatzea ekarriko luke. Oso kalte larria ekarriko du asistentziaren kalitatean, landa eremuko langileen eskubideak urratzeaz gain".
Dagoeneko ia 60.000 sinadura batu dituzte langileek eta plataformako kideek, change.org atariaren bitartez.
LAB sindikatuaren arabera, landa-herrietako arreta husteko asmoekin edo ibilbide-orriarekin jarraitzen du Osakidetzak, eta alde batera utzi dira langileak. ELAk, bestalde, azpimarratu du 25 urte daramatzala Osakidetzak Arabako landa eremuan asteburuetako etengabeko arreta kontratu partzialak egiten, eta behin-behineko kontratuekin gainera. Protestara deitu dute apirilaren 27rako, SATSE, SME, ESK, UGT, CCOO eta SAE sindikatuekin batera.
Mosaikoa, apirilaren 22rako deitutako protesta hauspotzeko
Osasun Publikoaren egoera "kaotikoa" dela salatu dute Osasun Publikoa Aurrera plataforman bildutako kideek asteburuan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Hala Bedi irratiak jaso duenez, ondoko adierazpen hauek egin dituzte: "Gaixotasunen prebentzioan funtsezkoa den lehen mailako arretak ez du profesional nahikorik; eta auzo eta herri batzuetan ez da existitzen. Ez dagozkien lanak egiten dituzten profesionalak ditugu, paziente gehiegi dituztenak; eta, horrek, pazienteek aurrez aurreko arreta lortzeko ezina dakar, etsipena sorraraziz".
Gauzak horrela, apirilaren 22an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.