Bidaiari batek bota zituen mehatxu arrazistak "onartezinak" direla esan du Gasteizko alkateak.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Tuvisako 7. lineako txoferraren jarrera defendatu du gaur. "Araudiaren arabera jokatu zuen –esan du–; agian ez zuen asmatu modurik egokienean azaltzen, baina hori ez da arau-hauste bat; eta ez du ekarriko zigorrik". Gertatutakoak, alkatearen irudikoz, ez du auzitan jartzen Tuvisako langileen profesionaltasuna. "Arauak betetzeko daude" gogoratu du Urtaranek.
"Onartezina" iruditu zaio, berriz, alkateari autobus horretan emakumearen eta bere alabaren kontra mehatxuak bota zituen gizonaren jarrera –"militarra naiz eta eta hogei urte daramatzat zu bezalako jendea hiltzen", esan zien–. Jarrera horren atzean "gorroto delitua" egon daitekeela adierazi du Urtaranek. Alta, alkateak argitu du Udalak ez duela bidaiari horren kontrako inolako ekinbiderik zabalduko.
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean salatu dute emakume beltz baten eta bere alabaren kontra Tuvisako 7. lineako autobusean, asteazkenean arratsaldean, jazotako eraso arrazista. Salaketaren harira, Tuvisak iragarri zuen gertatutakoa ikertuko zuela, eta Gasteizko alkateak azalpenak eman ditu gaur bertan, prentsaurreko batean.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
Aste mugitua izaten ari da Donostian, Kaleko Afari Solidarioen bueltan dabilen jendearentzat. Astelehenean beren aurkako kontzentrazioa egin zuten dozenaka pertsonak, inolako baimenik gabe eta Ertzaintzak esku hartu gabe, eta tentsio handia izan zen. Horrek hauspotuta, Eneko... [+]
Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek arrazismo sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek... [+]
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]
Hainbat poliziak aitortu dutenez, gazte magrebtarrak erreprimitzeko eskatu izan die udaltzain buruak. Algortako 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' plataformak udan salatu zuen gora egin dutela "magrebtarren aurkako jazarpen polizialak eta kontrolak",... [+]
Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]
Zestoako Gazte Asanbladak ohar bidez gaitzetsi du erasoa: "Garbi gera dadila gure espazioetan ez dugula inolako erasorik onartzen".
"Ez dut ezer musulmanen kontra"... baina mezetara gero eta fededun gutxiago joatea immigrazioarekin lotu du Cascanteko apaiz Jesús Planillo Bartosek, herriko festetan emandako sermoian. Esandakoek eliztarren artean marmarra eragin du, eta abadeak barkamena... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.