Abuztuan, oporraldia da pertsona askorentzat, gobernatzen dutenentzat barne. Eta, hala ere, ohikoa izaten da abuztua aprobetxatzea gai batzuk zarata handirik gabe jorratzeko, nahiz eta garrantzi handikoak izan.
Horixe gertatu da Nafarroako araztegiko lohien kudeaketa zentralizatzeko proiektuarekin. Opor egunetan jendaurrean jarritako proiektu horrek azaleratu du Nafarroako Gobernuaren asmoa, Nafarroa osoko araztegietako hondakinak bi puntutan bakarrik kudea daitezen: Tuterako araztegia, Nafarroan sortutako hondakin horien %40 hartuko lituzkeena, eta Arazurikoa, Iruñetik gertu, gainerako %60a hartuko lukeena.
Proiektua oharkabean pasa zitekeen, Tuterako araztegian egin nahi denaren zati txiki bat besterik ez baita. Hala ere, proiektu osoak lohi horietatik biogasa atera nahi du, eta antza denez, gero, Erriberako soroetan ustezko ongarri bat barreiatu. Eta dirudienez esaten dugu, oraindik ez baita ezagutzen proiektuaren azken fase horren xehetasunik. Ingurumen-ebaluazioari buruzko legeria argi eta garbi urratuz, proiektua artifizialki zatitu da hiru fasetan. Horrela, ezinezkoa da proiektu globalak ingurumenean izan dezakeen eragina behar bezala aztertzea. Kontuan izan behar da azken fasean zehaztuko dela zer egin hondakinekin, eta horiek izan daitezkeela kutsatzaileak soroetarako.
Gainera, proiektu honek aurreikusten du lohi horiek Nafarroako bi tokitan bakarrik modu zentralizatuan kudeatzea, eta hori Nafarroako Gobernuak berak egin zuen plangintzaren aurkakoa da. 2019-2030 Nafarroako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileak ezarri zuen lohiak hiru puntutan tratatu beharko liratekeela: Tuteran, Arazurin eta hirugarren bat Lizarraldean, bere eremuan sortutakoak tratatzeko. Alta, proiektu honekin erabat aldatzen da egindako plangintza, eta delako aldaketa hori egin da egungo egoera aztertu gabe eta iritzi publikoa beste behin baztertua.
Nafarroako hondakinen kudeaketa osoa zentralizatzen ari da, bai hiri hondakin solidoak, bai likidoak, Tuteran eta Iruñerrian
Horrela, ikusten dugu Nafarroako hondakinen kudeaketa osoa zentralizatzen ari dela, bai hiri hondakin solidoak, bai likidoak, Tuteran eta Iruñerrian. Ez da ahaztu behar Nafarroako sailkatu gabeko hiri-hondakin gehienak Tuterako El Culebrete zabortegian dauden instalazioetan tratatzen direla oraindik ere, non iristen diren hondakinen kopuru txiki bat bakarrik birziklatzen den. Beraz, hiri-hondakinen kudeaketa zentralizatuaren eredu bera, erabateko porrota izaten ari dena, hedatu nahi da ere kutsagarriak izan daitezkeen lohi horien kudeaketara. Bestearen atzetik, beste iruzur bat.
Dagoeneko Nafarroan ingurumen-inpaktu handiak dituzten proiektu ugari jasaten ari gara, betiere, Nafarroako herritarrei bizkarra emanda. Eta haietako asko Erribera aldean, lur zigortuan. Araztegiarekin batera, hor dugu Abiadura Handiko Trena (AHT). Orain, Tuterako tren-geltokia hiriaren erdigunetik atera nahi dute, jendearen beharretatik espazialki ere urrunduta. Orain, Tuterako pertsonak oinez joan badaitezke trena hartzera, AHTren aitzakiarekin, 2 eta 4 km bitartean erdigunetik urrun egon daitekeen geltoki batera iristeko ibilgailuak erabili beharko dituzte, ahaztu gabe azpiegitura berri honek ekar dezakeen trenaren eskualdeko eta tokiko zerbitzuak murriztea.
Horrela, proiektu suntsitzaile handiekin tematuta jarraitzen duten Nafarroako instituzioekin egiten dugu topo, bereziki Tuteran eta Nafarroako Erriberan. Eskala txikian egin beharko liratekeen proiektuak, lurralde osoan banatuta eta tokiko biztanleen beharretan oinarrituta. Eta ez klase politikoa bultzatzen ari den proiektu handiak, itxurazko onura bakarra eraikuntzako enpresa handien poltsikoak are gehiago betetzea dutenak.
Nerea Martiarena Vallero eta Martín Zelaia Garcia, Sustrai Erakuntza fundazioko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]