Argia ikastolako zuzendariak esan du jantokitik abiatu dela "eredu horren alde egiteko erabakia". 3-16 urte bitarteko ikasleek probatuko dituzte sortu dituzten 210 menuak.
Tuterako Argia ikastolak menu ekologikoak eta gertukoak eskainiko ditu jantokian, proiektu baten barruan duten froga gisa. INTIA enpresaren eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren helburua da ikastolako jantokian produktu freskoak, ekologikoak, lokalak, sasoikoak eta lehen mailako produktu hornituak sartzea, eredu-aldaketa praktikoa ekarri duen programa baten barruan.
Ikastolak 210 menu osatu ditu, eta 3-16 urte bitarteko ikasleek probatuko dituzte menu horiek. Navarra Sur hedabideak jakinarazi duenez, "osasunaren, hezkuntzaren, zaporearen, herriaren, aniztasunaren, freskotasunaren eta kolorearen" alde begira eginak dauden menuak dira. Gainera, klima-aldaketa geldiarazteko eta obesitateari eta gehiegizko pisuari aurre egiteko estrategiarekin bat datozela adierazi dute.
Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu gabe. Bitartean, euskal eskoletan zorriak eta harrak... [+]
Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua.
Herriko ikastetxe eta ikasle guztientzako bestelako jantoki eredu bat bideragarria ote litzatekeen aztertzea izango du helburu lanketak. Hernaniko ikastetxe bakoitzeko gurasoen ordezkariarekin elkarlanean egingo dute.
Arantzabela, Errekabarri eta Salburua ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, auzoko eskoletako jangelak hornitzeko, baina hilabeteak joan hilabeteak etorri, administrazioaren erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute: "Arduragabekeria eta utzikeria zantzuak sumatzen... [+]
Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]
Aurretik beste eskola batzuetan gertatu bezala Serunion enpresa da zerbitzuaren arduraduna. Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak ohartarazi du asteartean lehen platera zerbitzatzeari utzi diotela jantokian, eta “aurrekoetan bezala” Hezkuntza Ordezkaritzari... [+]
Hernaniko Langile Ikastolako gurasoek jakinarazi dute iragan ostiralean haurretako batek har bat aurkitu duela zerbitzatutako janarian; eta Duranako Ikasbidea Ikastola zentro publikoan ere joan den asteazkenean bigarren platera erretiratu behar izan dute, ohi baino garratzagoa... [+]
Eskola-jangeletako elikaduraren kalitatea kritikatu du guraso elkarte ugarik, eta gaiaz galdetu dio EH Bilduk Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari. Catering enpresen inguruko intzidentziak helarazi zaizkienean, auditoretza-kontrolak egin dituztela erantzun... [+]
Eskolako jangelan menu osasungarriak, kalitatezkoak eta jasangarriak eskaintzeko lehen urrats gisa, menu horiek ikastetxean bertan prestatu ahal izateko eskolan sukaldea eraikitzea eskatu diote EAEko hamazazpi eskola eta institutu publikok Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Eskola jantokietan haur eta gazteei eskaintzen zaien janariaren inguruan “ezin konta ahala dei, kontsulta eta kexa” jaso ostean, inkesta egin du Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkarteak. 96 ikastetxetako guraso elkarteek erantzun dute eta jakien kalitate, kopuru eta... [+]
Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara sustatzeko xedea duen Errigora ekimenean parte hartzen duten ekoizleen produktuak hamar jantoki kolektibotan baliatu dituzte ikasturte honetan. Hurrengo urteetan ere ildo horretan sakontzeko asmoa dute.
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) artikulu honetan jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxeetako jantokietarako argitaratu dituzten pleguak "caterin-enpresa handientzat pentsatutakoak dira". Alderdi pedagogikoan "ez dagoela... [+]
Maiatzaren 4tik, Hernaniko Txantxilla auzo inguruan dabilen edonork eraman dezake janari ontziratua etxera, deus ordaindu gabe. Aski da makinako botoia sakatzea, konpostagarria den ontzian bildutako errazioa hartzeko. Langile eta Aratz ikastetxeetako jangeletan sobratutakoa da... [+]