Jordi Turull inbestitzeko saioa egingo dute ostegun arratsaldean. Auzitegi Gorenak Turulll eta beste bost diputatu ostiralerako zitatu ostean, Roger Torrent Kaluniako parlamentuko presidenteak ezohiko hitzordua jarri du ahal bezain laster Turull presidente izendatzeko. JxCATek eta ERCk alde bozkatuko dute. Ikusteko dago zein izango den CUPen jarrera. Llanerak berriz espetxeratu dezake Turull, behin-behinean bada ere.
Junts per Catalunyak eta Ezquerra Republicanak argi dute Turullen hautagaitza baina CUPen babesa funtsezkoa da kontseilari ohia presidente izateko. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da bilkura. Alderdi antikapitalistak ez du, ordea, begi onez ikusten Turull Generalitateko buru izendatzea bere iragana dela eta. Jordi Puyolen konfiantzazko gizonetako bat izan zen Turull eta Cas Palau ustelkeria auziarekin zerikusia izan zuen edo ez argitzeko dago oraindik. Heri mugimenduek ere ez dute ahaztu 2011n, M15 mugimenduaren baitako ekintzaileen aurka deklaratzearen ondorioz, hainbat lagun kartzelan sartzeko arriskuan jarraitzen dutela.
Llanera epaileari erantzuteko asmoz deitu du ezohiko bilkura Torrente. Asteazken goizean Turullek eta beste 27 lagunek Auzitegi Gorenean deklaratzeko mezua jaso baitzuten. Carme Forcadell parlamentuko presidente ohia, Raul Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kontseilari ohiak dira, besteak beste, ostiralean epailearen aurrean jarri beharko direla denak.
Goitik behera aldatu edo bere horretan jarrai dezake egoera politikoa Katalunian. Llanera epaileak matxinada delituz egozten badie, behin behineko espetxealdia ezarri eta kargu publikoa izateko eskubidea galduko luke Turullek. Hala dio, Auzipetze Kriminalaren Legeko 505. Artikuluak. Hala ere, Auzipetze Kriminaleko Legearen 384 bis artikuluak dio behin-behineko espetxealdia dagoen edonori kargu publikoa etengo zaiola kartzela zigorrak iraun bitartean. Gauzak horrela, bi aukeretako bat gertatuko balitz, presidente postua ez ezik, parlamentari izateari ere uko egin beharko lioke Turullek. Behin presidente izendatuta, aldiz, Llanerak hartu dezakeen neurria erabaki politikotik gertuago legoke, erabaki juridikotik baino.
2017ko erreferendumaren harira, U-1aren auzi judizialean diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei ez zaie Amnistia Legea aplikatu behar, Espainiako Auzitegi Gorenaren esanetan. Puigdemonti ez ezik, Junqerasi, Romevari, Bassari eta Turulli ere eragiten die ebazpenak.
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Telefono-konpainiek serieko gurasoen kontrola nahitaez sartu behar dutela arautu du Espainiako Gobernuaren lege berriak. Legea aurrerapausotzat jo du kooperatibak, baina azpimarratuta ez duela ezertarako balioko gazteek hezkuntza digital egokia jasotzen ez badute.
Setio egoeran bizi gara euskaldunok eta katalanak Espainiako Estatuan, eta gainera ez dugu horren kontzientzia argirik, uste dut. Katalunian hori oso nabarmena izan da azken hauteskundeetan eta ondorengo egoeran.
Benetan aztertzeko modukoa da gertatu dena: Espainiako botere... [+]
ERCk hamahiru parlamentari galdu ditu joan den igandeko hauteskundeetan eta barne krisia ate joka du. Pere Aragonés Generalitateko jarduneko lehendakariak dimisioa aurkeztu du dagoeneko eta lehen lerrotik erretiratuko dela iragarri du.
Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]
Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.
Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]
Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.
Pere Aragonès Generalitateko presidenteak asteazken honetan aurreratu ditu Kataluniako hauteskunde autonomikoak, En Comú-rekin batera atera behar zituen 2024ko aurrekontuek porrot egin ondoren. Juntsek iragarri du bere hautagaia Carles Puigdemont izango dela; azken... [+]
Ura aurrezteko ordenantzak onartu nahi dituzten udal guztiak, tartean Bartzelona, Sant Cugat del Vallèsera joaten dira. Udalerri horrek ura aurrezteko bere lehen araudia onartu zuen 2002an, eta 2008an eta 2018an eguneratu zuen, murriztaileagoa izan zedin.