Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta nahasia da, gaitza urrutitik ulertzekoa, hala ere hona hemen gertatzen ari dena ulertzeko pista batzuk.
Siriako lurralde gehiena egungo Bashar al-Assad-en gobernuak edo berarekin aliatutako indarrek kontrolatzen dute, nahiz eta kontrola esatea oso gauza arina den, orain ikusten ari den bezala. Azaroaren amaieran HTS (Levanteko Askapenerako Erakundea) eta Siriako Armada Nazionalak (SNA) gidatutako taldeek Alepo hartu zuten eta ostegun honetan Hama, Siriako laugarren hiria. Hegoalderanzko aurrerabidean Damasko hiriburua dute buruan, baina lehenik Homs hartzen saiatuko dira. Adituen arabera, hori lortuz gero egoera estuan utziko lukete Damasko.
2011n hasi zen Siriako gerra zibila, udaberri arabiarraren testuinguruan, eta tartean ehunka mila hildako izan dira eta milioika pertsona ibili dira atzera aurrera herrialdean. Gerra hasieratik Alepo oposizioko indarren menpe egon zen, talde jihadistak nagusi, eta batez ere Turkiak lagunduta. Al-Kaeda, horren adar Al Nusra Frontea –geroago HTS–, Estatu Islamikoa, edo SNA dira urte hauetan Siriako ipar-mendebaldean, batez ere Idlib probintzian, nagusitu diren sigletakoak, haien artean borroka eginda ere bai.
Libanoko su-etena baliatu dute
Hezbollah-ren eta Israelen arteko su-etena azaroaren 27an sartu zen indarrean eta hortik aurrera hasi ziren aurrera egiten talde jihadistak Aleporantz. Bi egunetan hartu zuten Alepo, eta nazioarteko hedabide ugaritan irakur daiteke haiek ere harrituta geratu zirela Siriako armadaren ahuldadeaz.
Edozein kasutan, erasoa une berezi horretan etorri da, Ekialde Hurbileko xake taula oso korapilatsuan, eta Siriako Gobernuaren aliatu nagusienek beraien etxeetan nahiko egoera konplexuak bizi dituztenean: Errusia, Ukrainako gerran buru-belarri murgilduta dago eta Iran, Israel eta AEB erasoak nola saihestu pentsatzen; eta Siriako gerran sostengu garrantzitsu izan zuen Hezbollah Israeli aurre egiteko larri dago.
Turkiak ku-ku egin du
Edozein kasutan, eta hori kolore guztietako analistek aitortua da, Alepoko erasoaldi hau ez litzateke posible Turkiaren oniritzi barik. David Hearst Middle East Eye hedabideko koeditorearen arabera, eraso hau prestatzen ibili dira azken hamazortzi hilabeteetan. Eta zergatik orain? Aipatzen den eragileetako bat Turkiak duen siriar errefuxiatuen kopurua da, hiru milioi siriar bizi da Turkian egun, eta Turkiako oposizioa gero eta gehiago erabiltzen ari da haien aurkako xenofobia –“ez ditugu arabiar gehiago nahi!– Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren aurka egiteko. Asteburu honetan, abenduaren 7an eta 8an Dohako Foruma izango da Qatarren, eta bertan biltzekoak dira Errusia, Iran eta Turkia.
Kurduak beldur dira
Gutxi gora behera, Siriako ipar-mendebaldea Turkia eta honek sostengatutako Siriako oposizioko hainbat talderen eskuetan egon da azken bospasei urteetan, eta ipar-ekialdea Kurduak eta Siriako Gobernuaren artean banatu dute. Azken bi aktore hauek, oro har, aliatuta ibili dira gerra zibilean Estatu Islamikoa eta beste talde batzuen aurka, nahiz batzuetan elkarren aurka ere aritu diren.
Kurduen lidergoa YPG (Herriaren Babes Unitateak) miliziek daramate eta nagusiki Estatu Islamikoa eta beste talde Al Kaedazaleen aurka egin behar izan du, baita Turkiako Gobernuaren aurka ere. YPGko milizia kurduak PPKren aliatuak dira, eta Turkiak terroristatzat ditu. Askotan jo du haien aurka gerra honetan. Aldi berean, YPGk AEBetako sostengu militarra izan zuen hura Estatu Islamikoaren aurka aritu zenean. Orain YPGk kontrolatzen dituen lurrak hartu nahi ditu Turkiak, eta horrek ehunka mila kurduren lekualdatzea ekar dezake. Egoera korapilatsu horretan HTS eta SNAko indarrek hegoalderantz jarraitzen dute eta Damasko bera ere arriskuan jar dezakete.
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Mundu osoa dago Siriara begira, Israel tartean, zeinak bere presentzia handitu nahi duen. Bitartean, kartzeletan zeuden presoak askatu egin dituzte Bashar al Assad-en gobernuaren aurka egin duten matxinoek, eta milaka errefuxiatu herrialdera itzultzen ari dira.
24 urte eman ditu boterean Bashar al Assad presidenteak. Ia hamalau urte iraun du gerra zibilak Sirian, eta hamaika egun Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) buru duen koalizioaren azken erasoaldiak, Damasko hiriburua hartu arte. Errusian asilo hartuta da orain Al Assad... [+]
Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]
Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.
2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]
Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.
255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.
Gatazka armatuan bederatzi urte beteta eta musukoak jantzita hautatu dituzte parlamentuko kideak Sirian. Assaden aldeko hautagaiak nagusitzea aurreikusten da. Bitartean, konstituzio berri bat osatzeko negoziatzen ari dira oposizioa eta Baaz alderdia.
Siriako Idlib hirian 33 soldadu turkiar hil ditu Siriako armadak. Turkiako Gobernuak eraso hau “traizio” bezala ulertu, eta ezohiko batzar bat egin ostean, Siriako hiru eremutan jomuga militartzat hartu dituzten 200 gune bonbardatu dituzte.