Turkian kazetari bat hil dute tiroz bere irratsaioan egindako adierazpenengatik

  • Turkian martxoaren 9an Hazim Özsu, Rahmet FM irratiko aurkezlea tiroz hil zuen entzule batek irratsaioan "balio sakratuen" inguruan egindako adierazpenengatik.


2021eko martxoaren 23an - 10:28
Argazkia: Evrensel

Martxoaren 9an, Hamiz Özsu kazetaria tiroz hil zuten Turkiako Bursa hirian, Rahmet FM irratian erlijioaren inguruan egindako zenbait adierazpenengatik. Irratiko entzule batek aitortu du hilketa eta epaiketaren zain dago.

46 urteko kazetariak lepoan jaso zuen tiroa eta ospitalera iritsi eta ordu gutxira hil zen. Ustezko hiltzailea, Halil Nalçaci, sei egun beranduago atxilotu zuten Bursan, 300 zaintza-kameren grabazioak aztertu ostean. Lehen audientzian, “pandemia garaian balio sakratuekin zerikusia zuten zenbait adierazpen” gustuko ez zituela adierazi zuen. Era berean, lehenago abisua emateko irratira deitu zuela adierazu zuen, “baina ez zuten kontuan hartu eta akats berdinak errepikatu zituzten”. Haserre eta amorratuta zegoelarik, kazetariaren etxera joan eta atea ireki zionari laguna zela esan zion. “Atera zenean, 'orain isilduko zaitut' esan eta tiro egin nion lepoan”, aitortu zuen.

Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) elkarteak Turkiako kazetariekiko intolerantzia salatu eta justiziari horiek babesteko eskatu dio. Erol Onderoglu RSFeko Turkiako ordezkariaren esanetan, "tragedia hori gertatuko zen beldur ginen, Gobernuak kazetariekiko intolerantzia arindu baitu”. “Turkiako gobernuak gizartearen polarizazioa elikatzen duen bitartean eta indarkeria politikoa eta zigorgabetasuna amaitzeko ezer egiten ez den bitartean, kazetariak ezingo dira herrialdean seguru sentitu”, gaineratu du.

Onderogluk gogorarazi duenez, Turkian 139 kazetari erasotu dituzte azken bost urteetan eta The Journalist Union of Turkey-ko datuen arabera, bederatzi kazetarik jasan dituzte erasoak urtea hasi zenetik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Aske geratu da Julian Assange, AEBekin akordiora iritsita

Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.


Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte ‘Cubainformación’-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Pablo Gonzalez kazetariak Polonian preso bi urte beteko dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Gernikan

Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.


Eguneraketa berriak daude